Kaixo iraeseroak!
Eskolabarrikook jo ta ke ari gara.
"Planetaren Ordua 2014" deialdiari atxikitzeko
eta horrekin bat egiteko proposamena luzatu diogu Udalari. Ordu betez
Udaletxeko eraikinaren argiak itzali zituen, larunbateko zortzi eta
erdietatik bederatzi eta erdietara. Hirurogei minutu ilunetan, klimaren
aldaketari aurre egiteko eta gure planetako ingurumena babesteko
eskaerari gehituz.
Ostiralean 28an, “ Planetaren ordua ” deialdiarekin bat egiteko
parkean bildu ginen eskola ordubetez ilunpean mantenduz eta ordu batek
dituen 60 zenbakiaren digituak guztion artean irudikatuz.
Azteazkenean, Busturian ikusi arte.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Zure komentarioa, iritzia, proposamena... hemen idatz dezakezu: