asteazkena, otsaila 05, 2014

Axluar Lizeoa (Donostia): 4.lana

Ikusten diren gauzen artean, zer ez zaizue gustatzen hiri honetan? Zergatik?

Gure ustez, zentral nuklearrak egotea ez da batere ona. Egia da beharrezkoak direla energia eskuratzeko baina gaur egun dagoen teknologiarekin energia berriztagarriak erabili beharko genituzke. 


Ez dugu gustukoa izan enparantza bat non ez dagoen ezer. Horrelako lekuetan zuhaitzak eta landareak landatu beharko zituzten. Alde batetik, onak direlako ingurumenarentzat. Bestetik, estetikoki politagoa gelditzen delako leku bat lorez eta zuhaitzez beteta.

Gaur egun aparkaleku gutxiago egon beharko lirateke eta daudenak garestitu. Horrela jendea garraio publikoa erabiltzen derrigortuko genuke. Ondorioz, kontsumo gutxiago egongo litzateke eta hiri handietako trafikoa hobetuko litzateke.


Ikusten diren gauzen artean, zer gustatzen zaizue hurrengo Eskola Udal Foroan agintarien aurrean proposatzeko modukoa? Zergatik?

Izugarri gustatu zaigu tranbia eta trolebusa. Lehen esan dugun bezala garraio publikoa sustatu beharko litzateke ondorio oso onak dituelako. Bizikleten erabilpena handiagotu egin beharko litzateke.Auto elektrikoen ideia oso egokia iruditzen zaigu. Problema bakarra autonomi gutxi dutela da. Proiektu honetan diru gehiago inbertitu beharko litzateke. Egia da oso garestia dela honelako proiektu bat ordaintzea. Baina urte batzuen buruan naturak eskertuko digu. Honelako egoera batean gaudenean erabaki behar dugu. Natura edo dirua?

 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Zure komentarioa, iritzia, proposamena... hemen idatz dezakezu: