ostirala, urtarrila 10, 2014

Allende Salazar LHI (Gernika): 1.lana (Niger)



Aukeratu dugun herrialdea NIGER da. Interesantea delako aukeratu dugu. Gernikako egoera eta Nigerrekoa oso desberdina da.



Ikusten dugunez eskola oso desberdina da., Kalean egiten dituztelako lanak,  arbela harrizkoa delako eta ez dauzkatelako jesarleku egokirik. Beharbada ez dakite munduan beste eskola motarik dauden. Beraiek ez dakite zeintzuk gauzak dauzkagun. Ematen du baldintza hauekin oso txarto ari direla pasatzen. Guri gustatuko litzaiguke gure baldintza berdinetan egotea. Gure eskolan ekintza desberdinak egiten ditugu Gobernuz Kanpoko Erakundeekin  kolaboratzeko. Adibidez gabon hauetan Errege egunean kalez kale lagun batzuekin abestera joan gara. Iaz antolatu genuen azoka solidario bat liburuak saltzeko. 3. ziklokoak Agate deunaren egunean irteten gara ere bai. Badakigu ez  dela  laguntza handirik baina denok berdin egingo bagenu  arazo hau gutxituko genukeela uste dugu.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Zure komentarioa, iritzia, proposamena... hemen idatz dezakezu: