asteazkena, urria 23, 2013

IRAES Taldeak: ongi etorriak eta lehendabiziko lana (Intermon Oxfam - Blog Action Day)

Ongi etorriak IRAESeroak!!!

Ikasturte honetan hainbat errokei erantzun behar diegu. Prest zaudete?

Hona hemen lehendabiziko lana:
1. Behean dagoen aurkezpena (ppt) ikusi. Bertan, munduan dauden hainbat herrialdeetako ikastetxeak agertzen dira. Aztertu lasai-lasai.

2. Zuen ikastetxea falta da, ezta? Beraz, iraes21ikasleak-a bildua-gmail.com e-helbidera hau bidali behar duzue:

2.1 Zuen ikastetxearen IRAES Taldea aurkeztu behar duzue eta zergatik apuntatu zarete abentura honetara kontatu era labur batez.

2.2 Zuen ikastetxearen edo ikasgela baten argazkia behar dugu. Esanguratsua izan behar da, hau da, ikastetxearen eguneroko bizitza adierazten duena. Zuen ikastetxearekin osatuko dugu aurkezpen berri bat. Jakina, baztertxo batean IRAES 21 ikurra agertu beharko da, je, je, je...

2.3 Aukeratu herrialde bateko ikastetxea eta hiru galdera hauek erantzun:
     - Aukeratu duzuen herrialdearen ikastetxearekiko berdintasunak.
     - Aukeratu duzuen herrialdearen ikastetxearekiko ezberdintasunak.
     - Aukeratu duzuen herrialdearen ikastetxeari buruzko hasunarketa: zergatik aukertau duzue? zer pentsatzen duzue egoera horretaz?... Egin zuen hausnarketa!!!



Argazki hauek liburu honetatik hartuta daude: 
 "Écoles du monde" Milan-Jeunesse Ed. 2007.
Aurkezpena jesiteko: hemen klikatu.


Epea: azaroaren 15a. Gero ere, ekarpenak onartuko dira, baina bigarren lanarekin agertuko gara.
Oraindik ere IRAES Taldeak osatzeko epea zabalik dago, ez dago mugarik.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Zure komentarioa, iritzia, proposamena... hemen idatz dezakezu: