asteartea, martxoa 19, 2013

IV Euskal Confint: Eskerrik asko eta argazkiak

ESKERRIK ASKO

Confit-"ero" guztiei, ikasle zein irakasleei.
Irakasleei egindako lanagatik. Espero dut egindako lanak bere fruituak izatea.
Ikasleei, egindako lanaz gain, izandako jarrera, konpromisoa eta seriotasuna jardunaldi honetan. Esan beharra dago ere, bai Biodibertsitate Zentroko arduradunek, bai janaria prestatu dutenek ere, eskertzen dutela zuen jarrera eta portaera jasan genuen eguraldi txar harekin. Momentu batean, ia 200 ikasle egon zineten elkarrekin eta dena era erraz baten joan zen; beraz, mila esker.
Hona hemen argazki batzuk. Klikatu irudia eta IV Euskal Confintaren argazkien bilduma topatuko duzue.




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Zure komentarioa, iritzia, proposamena... hemen idatz dezakezu: