asteartea, martxoa 19, 2013

IV Euskal Confint-aren adierazpena






IV EUSKAL CONFINT


IRAES 21 Ikasleak sareko ordezkariek, Busturiako Madariaga Dorretxean ospatutako IV Euskal Confint-ean, zera adierazi nahi dugu:

Orain arte egindakoa, gehiengo batek, baiezkotzat jotzen du, jendea gero eta mentalizatuago dago, hobetzen goaz, birziklapenak ondo daude, pausu txikiak ematen ari dira eta lan hau ondo doa, baina…
… ondo egiten jarraitu behar dugu,
… gehiago egin daiteke,
… jendea gutxi inplikatzen da,
… ideia berriak ematen jarraitu behar dugu.
Hala ere, batzuk erdizkako balorazioa egiten dute, beti zerbait hobetzeko baitago…
… hondakinen sailkapena jende askok ez du errespetatzen,
… ingurumenarekin lotutako proiektuetan ez dago behar adina pertsona, irakasle eta ikasle,
… istilu asko sortzen dira batzutan.

Aurrera begira
… egindako lana zabaldu behar dugu, konpromisoak kontatu;
… gure ahotsa altxatu behar dugu: alkateari gutunak bidaltzen, manifestazioak egiten, kartelak ipintzen eta industria kutsakorrak denuntziatuz;
… gu geu kontsekuenteak izan behar gara eta ingurukoei gure ideiak zabaldu;
… ikaskide txikiei jokoak, antzerkiak, tailerrak egin haiek informatzeko eta ereduak izateko;
… Eskolako Agenda 21eko kideak elkartu behar gara, elkarlana garrantzitsua da eta
… geuk IRAES 21 proiektua zabaldu behar dugu;
… udaletxearekin elkarlanean jarraitu behar dugu, bide gorri gehiago eskatu eta aparkalekuak ere, ingurumenari buruzko informazio zabaltzeko eskatu;
… gobernuei eskatu behar diegu ingurumen kanpainak egiteko, ikastetxeetan jantoki ekologikoak jartzeko, garraio publikoa bultzatzeko;
… gizarteari egin zezaketen gauzak eskatu, hondakin gutxiago sortzeko, gutxiago kutsatzeko eta berrerabilpena sustatzeko, bertoko basoak sustatzeko; garraio publikoa erabiltzeko, materialak berrerabiltzeko, energia garbiak erabiltzeko, bakoitzak landare bat landatzeko animatu.
… eta guk gazteok ahotsa altxatu behar dugu zeren eta

Ez bagara gu, nortzuk?
Ez bada orain, noiz?


[klikatu irudian Adierazpena lortzeko]Madariaga Dorretxean, 2013ko martxoaren 14an,
IRAES 21 ikasleak

1 iruzkin:

Zure komentarioa, iritzia, proposamena... hemen idatz dezakezu: