ostirala, martxoa 15, 2013

CEEP=SESZ: Sukarrietako Confint


III Sukarrietako Confint
Sukarrietako Eskola Saiakuntzarako Zentroan gauden:
- Romo LHI  (Getxo)
- Berrio Otxoa ( Santutxu)
- Mukusuluba LHI (Barakaldo)
-        Sagrado Corazón (Bilbao)
ikastetxeetako ikasleek
 Sukarrietako Konferentzian parte hartu dugu eta gutun hau idatzi dugu. Natura zaintzeko ideia hauek izan ditugu eta hauek betetzeko konpromisoa hartzen dugu:

        Zaborra ez bota lurrera, ikusten badugu batu eta zaborra sailkatu.
        Denda batera joatean erosi bakarrik behar duzuna eta beti eraman telazko poltsak zabor gutxiago sortzeko.
        Paper gutxiago erosi: erabili, berrerabili eta birziklatu eta horrela baso gutxiago moztuko ditugu.
        Hobe da janaria etxean egitea eta osagai naturalekin egitea.
        Ekosistemak ez aldatzeko animaliak eta landareak zaindu, errespetatu eta kartelei kasu egin.
        Kotxe gutxiago erabili eta garraio publikoz, bizikletaz ala oinez joan lekuetara.
        Basoak zaindu, ez moztu hainbeste zuhaitz eta tokian tokiko zuhaitzak landatu.
        Erosi produktu naturalak eta ez horrenbeste kapritxo, horrela lurra eta gu osasuntsuago egongo gara.

…espero dugu zeuk ere egitea!
Sukarrietan, 2013ko martxoaren 15ean


Nazioarteko Gazteen Konferentzia: Zain dezagun planeta!
Confint-eko web orrialdeak:
iraes21ikasleak/blogspot.com
confint-esp.blospot.com
vamoscuidardoplaneta.net

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Zure komentarioa, iritzia, proposamena... hemen idatz dezakezu: