asteazkena, urtarrila 09, 2013

Urte berria, Confint berria!

URTE BERRIA
CONFINT BERRIA!!!

ESKOLAKO CONFINT
Urtero bezala gure CONFINT maitia badator itxaropentsua. Ingurumen krisialdiari aurre egiteko prest daudenekin CONFINT mundu osoko gazteak batzen ditu arazoak gainditzeko eta gizarte berri bat eratzeko asmotan.

Lehenengo momentu honetan Eskolako Confint garatzen da.
Aurten, aurreko ikasturtea zoratzeko modukoa izanda, zerbait erlajatuagoa eta hausnarketa egitekoa pentsatu dugu: orain arte Confint-aren inguruan egindakoa gogoratu, emaitzak aztertu eta baloratu eta, aurrera begira, proposamenak egin. 

Behar duzuden oinarrizko materiala hemen duakazue:  
  •  Confint garatzeko gida:  IV. Euskal Confint-erantz. Gida pausuz pausu 
  • Dokumentala:  HOME dokumentalaren 12 minututako laburpen bat hain zuzen ere. Interneten ingelesez, frantzesez eta hainbat hizkuntzatan topa dezakezue. Tamalez ez dago euskarazko bertsiorik. Gainera, bi ordu ta piku irauten du. Hemen dagoena gaztelaniazko bertsioaren laburpen bat da. Bere kalitateagatik oso aproposa dela pentsatzen dugu.

Urtarrila, otsaila eta martxoaren lehenengo astea daukazue egiteko, animatzen bazarete. Orain arteko esperientziak oso onak izan dira eta parte hartu dutenek jarraitu nahi dute.

Gida, betiko moduan, oso oso ondo idatzita dago, argi eta garbi. Baina, demagun, zeozer arraroagatik, planeten konjuntzioagatik, mazapanengatik edo klima aldaketagatik ez bada zerbait ulertzen, badakizue non gauden eta nora jo. Dena dela proposamen bat da, zuek zure ikastetxera egokitzeko.

 EUSKADIKO CONFINT
Antzeko plana izango dugu IV. Euskal Confint delakoan. Momentuz, martxoak 14 izango da, Busturiako Madariaga Dorretxean. Apuntatzeko eta gauzak bidaltzeko epeak otsailean jarriko ditugu blogean.

 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Zure komentarioa, iritzia, proposamena... hemen idatz dezakezu: