Orrialdeak

astelehena, maiatza 29, 2023

AITA LARRAMENDI ANDOAIN 3.LAN PROPOSAMENA

 Kaixo zer moduz?

Hementxe atxikita bidaltzen dizuegu Andoaingo Aita Larramendi Ikastolan 3. Lan proposamenerako osatutako aurkezpena.

osteguna, maiatza 25, 2023

NUESTRA SEÑORA DE ARANZAZU 3.LAN PROPOSAMENA

 Arratsaldeon Nuestra Señora de Aranzazu ikastetxetik 3. lan proposamena aurkezten dizuegu.

asteazkena, maiatza 17, 2023

Euskal Confint 2023

 

EUSKAL CONFINT-AREN ESPERIENTZIA

 

Kataluinia, La Rioja eta Balentziako Confint-eko hiru bideoekin hasi dugu eguna. Bideoetan, beraien Confint-a zelan bideratu duten azaldu digute, eta gure munduaren klima aldaketaren egoera azaldu digute, horren ondoren, guri, hitza eman digute gure Confint-a azaltzeko.


Ondoren, Naima El bani Altunak, geologo bilbotarrak aurkezpen bat prestatu digu, bere lana zein den eta geologiaren garrantzia klima aldaketaren ikerketan zein den azalduz. 

Gizakiok eragindako klima aldaketaz gain, klima aldaketa horren prozesu naturala ere azaldu digu. Naimak, behin baino gehiagotan aipatu du oraindik garaiz gaudela zeozer egiteko, baina zerbait egiten hasteko beharra dagoela. Izan ere, erronka bezala, inflexio-puntu batzuk saihestu behar ditugu, inflexio-puntu horietara iritziz gero, ez dakigu zer gertatuko den eta ez dago atzera bueltatzeko aukerarik.

Horrez gain, pentsatu baino emakume gehiago zientzietan daudela esan digu. Ez jakitearen arrazoia, gehianak ez dutela garrantzi handiko lanetara heltzen da. Gainera, zientzia bidetik joango diren emakumeei gustukoa dutena egitera bultzatu die eta zientzietan dibertsitatearen garrantzia aldarrikatu du.

Horren ostean, azken asteetan, gure ikastetxeko Confint-ean landutako proposamenei buruz eztabaidatzeko, taldeetan elkartu gara. Proposamen hauek, klima aldaketarekin, zientziarekin eta emakume zientzialariekin lotuta egon dira.

 


Behin proposamenei buruz eztabaidatuta, taldeetan zatitu gara, tailer desberdinak egiteko, adibidez, hormairudia, euriaren-koroa, bertsolaritza, kazetaritza, Euskal Confint-aren gutuna, kanta/dantza/antzerkia, etorkizuneko Confint-etarako mezua…

 
 
Kazetaritza tailerrak egindako elkarrizketak: bideoa


 

 

 

astelehena, maiatza 15, 2023

SAN JOSE CARMELITAK SANTURTZI 2023

 Kaixo lagunok:

Hemendik partekatzen dizuegu gure CONFIT-aren aurkezpena. 

Ongi izan.




ANDRA MARI ZORNOTZAKO IKASTOLA CONFINT 2023

 Egun on:


Hona hemen joan den astean Andramari Zornotzako Ikastolan ospatutako Konfinta. 

igandea, maiatza 14, 2023

ELORRIO BHI CONFINT 2023

 Apirilaren 26an Elorrio BHI an Eskolako Confinta ospatu genuen. Jarraian horren inguruko informazioa zuekin partekatzen dogu.

MARISTAK ZALLA CONFINT 2023

 "Kaixo guztioi,


Hemen daukazue Maristak Zalla-n egindako CONFINT-aren aurkezpena.

Zuekin hurrengo astean elkartzeko gogoekin,

ITZALIARGIAK"


EGIBIDE GASTEIZ 3. LAN PROPOSAMENA

 

asteazkena, maiatza 10, 2023

LA ANUNCIATA CONFINT 23

 Kaixo!

Donostiako La Anunciata LURLAGUNAK taldeak, eskolako Confint egin ondoren,

atera diren ildo nagusiak aurkezten dugu hiru esparruetan.

astelehena, maiatza 08, 2023

IES AXULAR BHI 3. LAN PROPOSAMENA

 Egun on:

Gure ikastetxean ikasleen partetik sortutako debatearen ondorengo hausnarketa:

Euskal Confint 2023


 

Euskal Confint-era joateko aurten aukerarik ez daukazuenok, "Sing for climate" abestia, prestatu, abestu eta grabatu dezakezue blogean jartzeko. Horrekin Euskal Confintaren ati bat ere izango zarete.





osteguna, maiatza 04, 2023

BERMEOKO SAGRADO CORAZON IKASTETXEA-Confint 2023

 Egun on,

Atxikituta bidaltzen dizuet Bermeoko "Sagrado Corazón" ikastetxeko Confint-aren berri.
Ondo izan

EGIBIDE ESKOLA CONFINT 2023

 Egun on,

eskatzen den diapositiba bidaltzen dizuegu. Han, oso labur, aurten Eskola Confintean egin dugun lana aurkezten dizuegu. 
Mila esker.

asteartea, maiatza 02, 2023

FLOREAGA IKASTETXEA 3.lan proposamena

 Kaixo


Erantsita Floreaga Ikastetxeko 3.lan proposamena.