Kaixo guztiei:
Conaman bizitako esperientzia zoragarria izan da.
Lehenengo egunean Bilbon elkartu ginen talde osoa, Iñaki (taldeko arduraduna), Amaiur( beste euskal ordezkaria) eta ni.
Geltokitik autobusa hartu eta Madrilera bost orduko bidaia hasi genuen elkarrekin. Bertara iristean, metroan ibili ginen eta Madrileko eraikin polit bat ezagutu genuen. Bertan, beste autonomia erkidegoko ordezkariak ezagutzeko aukera izan genuen. Hainbat dinamika egin genituen elkar hobeto ezagtu eta hurrengo egunerako ekintzak prestatzeko. Biodibertsitatea landu genuen, non bakoitzak bere ikuspuntua azaldu zuen gaiaren inguruan.
Astelehenean ospatutako batzarra IFEMA eraikinean izan zen. Eraikina benetan harrigarria iruditu zitzaidan. Bertan, Espainiako ingurumen ministroarekin egon ginen eta honi gure kezkak azaltzeko aukera izan genuen.
Esperientzia ikaragarria izan da. Oso nekatuak amaitu genuen, baina merezi izan duela uste dut.
Agur bat irakurle guztioi.
- Andrea Sáez (Zumaiena ikastetxea)
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Zure komentarioa, iritzia, proposamena... hemen idatz dezakezu: