3. LAN PROPOSAMENA
- Sarrera: Gogoratzen duzue zelan gure IRAESeko bi lagunek CONAMAn parte hartu zutela? (esteka honetan daukazue informazioa).
Estatu mailako foroa izan zen baina nazioarte mailan ere, badaude beste batzuk, adibidez COP27 barruan egindako gazteen COY17a. Honi buruzko informazioa, berri hauetan daukazue: "El ojo critico de la COP27" eta Conferencia de la juventud.
Lehen albiste horretan hau aipatzen da:
"Gazteen parte-hartzea klima-aldaketaren gobernantzaren ikuspegi holistiko batean txertatu behar da, egiturazko aldaketa sakonagoak gerta daitezen", esan zuen Claudia Ondo Youth Connekt Gabón-eko koordinatzaile nazionalak. "Horretarako, gazteen eta helduen arteko botere-banaketa onartu behar da. Eta pentsatzen duguna esaten uztea, gure istorioak kontatzea eta etorkizun erresilientea eta gizarte klimatiko neutroa lortzeko gure konponbideak eskaintzea esan nahi du."
- Zuen iritzia: Ados al zaudete aipatzen denarekin? Zuen ikastetxean ba al daukazue momentu eta espaziorik zuen iritziak, proposamenak etab. azaltzeko? Zelan hobetuko zenituzkete ikastetxeko egitura horiek?
- Ataza:
1- COY17ren dokumentu honetan gai desberdinei buruzko lanketa egin zuten. Aukeratu zuen ikastetxean lantzen ari zareten gaiarekin lotuta dagoena.
2- Atal hori irakurri eta aztertu.
3- Ikas komunitateari azaldu nahi duzuen moduan zuen gustoko tresnaren bidez (asanblada, PPTa, bideoa, irratsaioa, podcast, Tik-tok…):
- COY 17a zer den.
- Gazte horien eta zuek gehitu ditzakezuen proposamenak eta aldarrikapenak.
4- Email honetara 21iraes@gmail.com egindakoa bidali.
Animo lanarekin!!!
3. Lan Proposamena: ikasleak sarean lanean
ErantzunEzabatu