2021/01/11

3.LAN PROPOSAMENA: EGUNGO EGOERA eta KLIMA ALDAKETA.

 

Aldaketa klimatikoa gure planetako garapen iraunkorrerako mehatxurik handiena da; klima aldaketari aurre egiteko pertsonen, eragileen eta instituzioen ahalegina eta konpromisoa behar da. Klima aldaketa planetaren premiazko erronka da!!

Zer egin dezake gutariko bakoitzak? Klima aldaketaren efektuak gutxitzea, mundu osoko biztanleriarentzat lehentasuna da!

Europako helburua Berotegi Efektuko Gasak 2030 urterako 1990eko zenbatekoekin alderatuta, %40 gutxitzea da.

https://climate-adapt.eea.europa.eu/eu-adaptation-policy/strategy

https://ec.europa.eu/info/strategy/priorities-2019-2024/european-green-deal_en

...eta Euskadin? Helburu horrez gain, KLIMA2050-k, Euskadiko klima aldaketaren estrategiak 2050erako  BEGak  %80 gutxitzea planteatzen du (2005eko datuekin alderatuta).


https://www.euskadi.eus/dokumentazioa/2015/2050erako-klima-aldaketaren-euskadiko-estrategia/web01-a2ingkli/eu/

Beharrezkoa da aldaketa:

  • Isurketak murriztu

  • Energia berriztagarriak bultzatu

  • Lankidetza sareak sustatu

  • Toki-mailako partaidetza eraginkorrera eta globalera eraman

Goiko lainoan hainbat kontzeptu daude; zenbait galdera datozkigu burura:

  • Egungo egoera eta klima aldaketak zein lotura dute?

  •  Covid-19ak eragindako bezalako pandemiak ekidin daitezke klima aldaketari aurre eginez?

  • ..

Aurton Eskolako Agenda 2030 lantzen ari gara, eta bertan Garapen Iraunkorrerako Helburuak, horien artean, 13. helburua klima babesteko ekintza da.

 


Urtarrilaren 26an Ingurumen Hezkuntzaren nazioarteko eguna da (#EA26 da sareetan erabiliko den traola.)  

Nola lortu genezake ingurukoak kontzientziatzea? 

Hauxe da 3.lan proposamena: nola emango zenukete klima aldaketaren arazoaren berri zure ikaskideen artean?

Komunikazio-elementuak sortzea eskatzen dizuegu, bideoak, kartelak...eta egindakoaren berri guri bidali!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkin bat

Zure komentarioa, iritzia, proposamena... hemen idatz dezakezu: