Ekainak 5, Ingurumenaren Nazioarteko Eguna
Nazio Batuen Erakundeak (NBE) , aurtengo gaia
biodibertsitatea izanik, ohartarazi du natura "kolapsatzeko zorian"
dagoela eta milioika animalia eta landare espezie desagertuko direla laster.
Brasilen, Kalifornian eta Australian gertatu diren
aurrekaririk gabeko baso-suteak, Afrikako Adarreko oti inbasioa eta orain COVID-19 pandemiak,
biodibertsitatea suntsitzeak gizakiaren bizitza ere suntsitzeko arriskua jartzen
duela erakusten digute.
Gure ikastolako IV. Ingurumenaren
egunerako helburua konfinamendu-asteetan gu etxean egoteak ingurumenari ekarri
dizkion onurak azaltzea izan da.
Natura sendatzeko
balio dezaketen "txertoak" dira, eta ezagutu eta partekatu nahi ditugu zuekin.
BAKOITZAK EGINDAKOAK
GUZTIOI ERAGITEN DIGU
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Zure komentarioa, iritzia, proposamena... hemen idatz dezakezu: