Orrialdeak

ostirala, ekaina 12, 2020

IES BALMASEDA BHI Fridays for future


IES Balmaseda BHIko ikasleek gaur ekainaren 13a ,
ikasturte honetan mantendu izan dituzten fridays for future jarduerak mezu bat bidaliz gero, bukatzen dute.

UROLA IKASTOLA: Ekainaren 5a


Ekainak 5, Ingurumenaren Nazioarteko Eguna
Nazio Batuen Erakundeak (NBE) , aurtengo gaia biodibertsitatea izanik, ohartarazi du natura "kolapsatzeko zorian" dagoela eta milioika animalia eta landare espezie desagertuko direla laster.
Brasilen, Kalifornian eta Australian gertatu diren aurrekaririk gabeko baso-suteak, Afrikako Adarreko oti  inbasioa eta orain COVID-19 pandemiak, biodibertsitatea suntsitzeak gizakiaren bizitza ere suntsitzeko arriskua jartzen duela erakusten digute.
Gure ikastolako  IV. Ingurumenaren egunerako helburua konfinamendu-asteetan gu etxean egoteak ingurumenari ekarri dizkion onurak azaltzea izan da.
Natura sendatzeko balio dezaketen "txertoak" dira, eta ezagutu eta partekatu nahi ditugu zuekin.


BAKOITZAK EGINDAKOAK
 GUZTIOI ERAGITEN DIGU

UDARREGI IKASTOLA: Ekainaren 5a

Arai Garcia de Eulatek eginiko bideoa.

osteguna, ekaina 04, 2020

URRETXU ZUMARRAGA IKASTOLA: Ekainaren 5a

IKASLE BATEN ERANTZUNA: Zer esango zenuke Ingurumenaren Mundu egunean?

Mutriku BHI: Ekainaren 5a

Pandemiari buruzko hausnarketa bat "amorrua", ikuspegi feministatik egina dago, baina ingurumenak, pertsonak eta euren arteko erlazioak barneratzen dituenez, oso interesgarria!







Amorrua bideoa  eta posterra batxilergokoek egindakoak dira: Pandemiaren hausnarketa bezala.




Behin erabiltzeko eta botatzeko artea: Plastikan DBH2 eta DBH4ko ikasleek egindako artelanak.

 
Gutunak: Itxialdiaren hausnarketa eta ingurumenarekin egindako erlazioa islatzen dituzten gutun batzuk partekatu dizkigute.