San Felix Ikastolan eskarmentu handia dugu elkartasunaren arloan, bai ingurumenean gertatzen diren arazoetan, bai gizarteari dagozkion gaietan. Artikulu honek izan nahi du egiten ditugun hainbat ekintzen laburpen bat, guztiak beti ere zuzenduta hurbileko ingurumenaren eta hurbileko gizartearen egoeraren ezagutzara, sentsibilizaziora, ekintzetara, kritikoak izaten ikastera, berrikuntzak eskaini ahal diguna ikastera...: Inguruko guneetan zuhaitz eguna ospatzen, sortzen ditugun hondakinen kudeaketarako zentroak ezagutzen, araztegiak eta garbiguneak adibidez, Zientzia-asteaz gozatzen, Ekoetxeak, Bilboko Itsasadar museoa, Aquariuma, Urdaibai Bird Center, Eureka zientzia museoa, El Pobaleko burdinola eta Aresketamendiko Energia berriztagarrien parkea ezagutzen eta bide batez inguru hurbileko eta erkidegoko hondare zientifiko kultural eta historikoa ezagutzen, herrian ibiltzen eta hura ezagutzen, Herriaren zarataren mapa osatzen laguntzen, herriko nagusien egoitzan proiektuetan parte hartzen, herriko Comparte elkarte solidarioarekin elkarlanean ibiltzen, bigarren eskuko jostailuen gabonetako Merkatu txiki solidarioa antolatzen, Unesco-ren Dame un minuto de...kanpainetan parte hartzen, Ortuellako OMICek antolatzen duen kontsumo jasangarriaren inguruko marrazki-, maketa- eta literatura-lehiaketa aktiboki prestatzen, Kidendaren bidezko merkataritzaren produktuak ikastolara hurbiltzen, bestelako elkarteekin aliantzak sortzen elkarlana egiteko: Baobat etorkinak integratzen laguntzeko elkartearekin, Gorabiderekin, Ortuellako Merkatarien elkartearekin...Baita Ortuellako ibaiaren ekosistemaren egoeraren analisia Ibaialde programa partehartzailearen bitartez, baita ikastolaren barruan, ikasleen arteko kidetzea eta baloreen transmisioa faboratzen duen elkarlana: ibaialden, desplastifikazioan (zaborra loratuz proiektuan...), ODS/ GIH-ren aldeko kanpainetan parte hartzen ( batukadetan...), Berdintasunaren aldeko mugimenduetan: Beldur barik, Azaroak 20, Martxoak 8. Gehitu behar ditugu ere: Manos Unidas-en "Tú, ¿Qué huella dejas? Klipmetraien lehiaketan, baita Jazotakoa jaso programan, Ortuellako udalaren "ilusioaren zuhaitza" kanpainan, herriko merkatarien elkarteko marrazki lehiaketan parte hartzen, Cáritasek antolatutako gabonetako postalen kanpainan, Udaletxean antolatutako Umearen eskubideen inguruko programan, baita lehendakaritzak A20an antolatutakoan ere. Ezin ditugu ahaztu bakearen inguruan antolatutako ekimenak: bakearen eguna beraren ospaketa eta Ortuellako udalaren ekimenaz Gernikako Bakearen museoan Auschwitzen inguruko erakusketa bisitatu.
San Felix Ikastolan sinisten dugu Ikastola barruan zein kanpoan lantzen ditugun ekintza hauek guzti hauek ezinbestekoak direla ikaslea osotasunean hezitzeko, beraz, gizarteak eta haren antolakuntzak eskaintzen dizkigun baliabideak ezin ditugu hezkuntzan alde batera utzi.
Idatzitako honen islada izan nahi du EA21 taldeak ere prestatu duen argazki collagea!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Zure komentarioa, iritzia, proposamena... hemen idatz dezakezu: