astelehena, azaroa 25, 2019

Eskolabarri: 2. lan proposamena

Kaixo,
Eeskolabarritik Solidaritatearen adibide batzuk bidaltzen dizkizuegu.
Urtero, San Martin azokan saltzen ez ditugun produktuak Gurutze gorrira eramaten ditugu. Proposamen hau, ingurumen batzordean egin zen duela urte batzuk, elikadura gaia jorratu genuenean.
Iaz, Zaporeak Solidario Garapenerako Elkarteari laguntzeko, Lesbos irlako errefuxiatuei jaten ematen jarraitzeko produktu bilketa kanpaina jarri zen martxan. Izan ere, une horretan zuten janari eta baliabide ekonomikoekin bi hilabete bizirauteko besterik ez baitzuten. Erronka herri guztien artean 1000 kilo baino gehiago jasotzea zen. Eibarren dilistak jaso ziren, Bergaran pasta, eta Ermuan arroza egokitu zitzaion. Eskolabarriko familia guztien eskuzabaltasunari esker 194 kilo arroz jaso ziren.

Ermuko Sahararen aldeko koordinakundeak urtero egiten duen lehen mailako produktu bilketako kanpainan parte hartzen dugu. Iaz, arduradun batzuk eskolara etorri eta Saharan bizimoduaren hainbat informazio azaldu zigun: kanpamentuak, jaimak, logelak, ospitaleak, eskolak nolakoak diren, arropa nola garbitzen duten, zelan sukaldatzen duten, nola jolasten duten hango umeak...eta, hennako tatuajeak eta arropa ipintzen ikasi genuen.

Urtero, gabonak alaitzeko, nagusien egoitzara joaten gara prestaturiko gabon kantak eskeintzera. Abestu ondoren, bertan bizi diren nagusiekin hitz egiteko aukera izaten dugu. Oso pozik egoten dira guztiak gure bisitarekin. Gu ere, primeran pasatzen dugu beraien kontuak entzuten.
Urtero, gure herrian migrazio jardunaldiak ospatzen direnean, hormairudi politak egiten ditugu kultur arteko jaialdian parte hartzeko. Begira ze politak iazkoak!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Zure komentarioa, iritzia, proposamena... hemen idatz dezakezu: