asteartea, ekaina 04, 2019

Elorrio BHI: #FridaysForFuture

 FRIDAYSFORFUTURE (F4F) ELORRIXON

Elorrio BHIko 3 eta 4. mailako ikasle talde batek “Fridays For Future” proiektua Elorrion zabaltzea erabaki dugu.

Proiektu hau gazte talde batek hasi genuen hala nola; Eneko Eriz, Pello Basabe, Matxalen Arando, Klaudia Olasolo eta Nahia Buruagak, horrela proiektua gainerako ikasleei aurkeztu eta ikasle gehiago batu ziren gurekin batera.
Hainbat ekintza proposatu genituen, pasa den Maiatzaren 21ean herriko Zumelegi errekara jaitsi eta, bertoko eta inguruko plastikoak eta beste zabor batzuk jaso genituen.

Maiatzaren 24an, herriko plazan  kontzentrazioa egitea erabaki genuen. Bertan, astelehenean jasotako zabor dena plazan ikusgai jarri genuen herritarrak egoeraz ohartarazteko, alegia, lurrera botatzen ditugun hondakinak lehendabizi gure erreketan eta gero mundu osoko ozeanoetan amaitzen dutela.
Gure asmoa ekintzekin jarraitzea da. Ostiraletan, gauzadesberdinak eginez, herritarren atentzioa deitzeko.


Anboto aldizkariarekin ere kontaktuan jarri gara eta gure ekintzaren berri web orrian argitaratuko dute.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Zure komentarioa, iritzia, proposamena... hemen idatz dezakezu: