osteguna, azaroa 29, 2018

Lauro Ikastola: 2. Lan Proposamena

Kaixo!
Mezu honekin batera 2. lan proposamena bidaltzen dizuegu. Gure klasekideei informazioa azaltzeko aurkezpen bat prestatu dugu, poster bat, eta Oier eta Boyanentzako mezuak ere:
Kaixo Oier, 
Gu Lauro Ikastolako DBH 3. mailako eko-ordezkariak gara, eta zure bideoa ikusi dugu. Gure iritzia hurrengoa da: 
Pentsatzen dugu jende gehiena itsu dagoela eta pentsatzen dute plastikoa beraietatik hurbil dagoen itsasoan ez dagoela, baina, uste dugu zure bideoa ikusten badute beraien iritzia aldatuko dela. Horregatik, IRAES 21en dagoen proiektuan parte hartzea erabaki dugu.
Eskerrik asko irakurtzeagatik eta gai honetaz kezkatzeagatik, hurrengorarte!
Kaixo Boyan,
Gure ustez zure asmakuntza oso ona da, zorionak! Plastiko handiak eta txikiak hartzeko balio du? Zer egin dezakegu mikroplastikoekin? Zure enpresak zenbat "barrera" dauzka plastikoak pilatzeko?
 Eskerrik asko entzuteagaitik, hurrengorarte!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Zure komentarioa, iritzia, proposamena... hemen idatz dezakezu: