2018/11/05

2.lan-proposamena: Plastikoak eta itsasoak

Pasa diren egun hauetan, Oier Bartolomeren bideo biral bat asko zabaldu da. Hona hemen dugu:


Eta hemen daukazu Euskadi Irratian, autoreari egindako elkarrizketa.

Beste alde batetik, Boyan Slat gaztearen proiektu bat martxan jarri dela jakin dugu. Esteka hauetan (ingeleraz) informazio nahikoa izango duzue.

Beno, arazo honekin egingo dugu 2.lan-proposamena. Gaia: "plastikoak eta itsasoak". Hauek dira egin behar diren gauzak:

  • Hausnarketa egin gai honen inguruan: zer dela eta arazo hau? zeintzuak ondorioak ditu? Zer egin daiteke? zer zaudete prest egiteko?...
  • Lelo bat asmatu behar duzue gaiaren inguruan. Lelo hori kartel edo poster batetan jarri, horretarako ohiko onlineko programak erabili ditzakezue: BeFunky, Canva, gloster Edu...
  • Egindako kartelaren html bidali. Normalean "konpartitu" atalean inkrustatzeko aukera dago, klikatzen baduzue html kode bat ateratzen da. Kode hori kopiatu eta guri bidali.
  • Gero, hausnarketaren ondorioz mezu labur ezberdin bi idatzi Oierrentzat eta Boyanentzat. Mezu horiek Twitterren bezala, 280 karakter edo letrekin (gehien jota) eginda egon behar dira. Egin eta gero guri bidali.

Azaroak 30 baino lehen heltzen diren mezu guztiak, Oierri eta Boyaneri helaraziko dizkiegu.

Animuak eta zuen lanak bidali, itsasoaren bizitza zain dago eta.



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Zure komentarioa, iritzia, proposamena... hemen idatz dezakezu: