Orrialdeak

Beurko BHI

1.hiruhileko proiektuaren jardueren irudiak  blogean zuekin konpartitzen dugu.


ZORIONAK ETA URTE BERRI ON


http://ag21beurko.blogspot.com.es/2017/09/1hiruhileko-jarduerak-17-18.html

Haurtzaro ikastola: 2. Lan Proposamena

Gure herriko  inguru natural ederrak    ezagutu ditzazuen  ere   Aiako harria parke naturaletik  lotura  hau  partekatu nahi dugu zuekin. 



asteartea, abendua 19, 2017

Euskadiko Gida Turistiko Iraunkorra (pdf-n)

Extra!! Extra!!! IRAESeko Gida Turistiko Iraunkorra kalean!!!!

Orain jasotako lanekin borobildu dugu, dena dela, 
ekarpen gehiago jasotzekotan, eguneratzen joango gara.

Beurko BHI: 1.lan proposamena

Itsaso Hierro, Iria Chillón, Asur González eta Edwin Hincapié gara eta aurten Beurko BHIko IRAESeko ordezkariak izateko ardura hartu dugu.
Gure erronka nagusia jasangarritasunaren aldeko eta ingurumena zaintzearen aldeko praktika onak burutzea da beste ikastetxekoekin konpartituz.

Beste aldetik, aukeratutako abestia "El libro de la selva" pelikulatik atera dugu. Hor agertzen den mezua gustatzen zaigulako: "Ezinbestekoa den guztia NATURAK emango digu  ez badugu behar duguna baino gehiago erabiltzen eta ez badugu izorratzen.

astelehena, abendua 04, 2017

Egape BHI: 1.lan-proposamena

IRAES 21 taldea: Egape BHIko Maddi Gomez, Malen Morandeira, June Tomasena, Alain Neves eta Alondra Amancio ikasleak gara, atxikituta bidaltzen dizuegu gure lana eta aukeratutako abestia.


3. Lan proposamena: "Kontrapublizitatea"

Dagoeneko gainean ditugu Gabonak eta toki guztietatik kontsumitzera bultzatzen gaituzten mezuak jasotzen ari gara: telebistako iragarkiak, gutunontzietako jostailu foiletoak, dendetako eskaparate erakargarriak… Dena, noski, oso erakargarria egiten zaigu, horretarako ondo pentsatuta baitaude, baina benetan behar al dugu guzti hori? Nolako Gabonak irudikatzen ditugu kontsumismo guzti hori gabe? 

Hauxe da 3. lan proposamena: 

1. EZKUTUKO MEZUA: Egun hauetan hainbat komunikabidetan agertzen diren iragarkiak aztertu (deigarriak egiten zaizkizuen batzuk aukeratu) eta zein da gehienek bultzatzen duten mezua atera.

2. GURASO-AITON-AMONEI galdetu zuen guraso edo aiton-amonei ea beraien garaian Gabonetako publizitaterik bazegoen eta egotekotan nolakoa zen. Topatzen baduzue hango garaiko irudirik bidali. 

3. KONTRAPUBLIZITATEA: Ondoren kontsumismoari kritika egiteko irudikatzen duen iragarki bat egin ezazue. Formatua zuek aukeratu: kartela, diapositiba, foiletoa… eta ohiko helbidera bidali.