2016/10/31

Elorrio BHI: 1.lana

Gure ustez IRAES-en parte hartzea garrantzitsua da ikastetxe desberdinekin ideiak eta egindako ekintzak partekatzeko aukera dugulako, toki desberdinetako lagun berriak egiteko eta denon artean gure proposamenak urrun iritsi daitezkeelako.

Bestalde, ingurumen arazoetaz errazago jabetzen gara eta gure inguruko jendea kontzientziatzen ahalegintzen gara.


IKASI ETA GOZATU, IRAESEN PARTE HARTU!!!

Aurten IRAES 21 taldea ikasle hauek osatzen dugu:
Pello Basabe, Klaudia Olasolo, Tasio Herrero, Joane Garitaonandia, Matxalen Arando, Jone Garitaonandia, Jon Agirrebeitia, Unax Izagirre, Andu Moreno, Mario Cruz eta Amaiur Basoa.

Mogel Isasi DBH (Eibar): 1.lana

Lur planeta gure etxea dugu,
Mundu Jasangarriagoa eraikitzea
guztion lana da.
Zatoz gurekin!!


2016/10/26

Amor Misericordioso ikastetxea 1. lana



Kaixo!!!!!!
Sestaoko Amor Misericordioso ikastetxeko Iraeseroak gara eta naturaren alde lan egiteko gogo handia daukagu.
Hauxe da gure argazkia.
Besarkada handi bat.

2016/10/20

Maria eta Jose ikastetxea: 1.lana

Kaixo lagunok!!!!
Berriz martxan gaude!!! 

Aurten taldean kide berriak ditugu eta aurkeztuko egingo gara: 

  1. DBH: Alaitz
  2. DBH: Joane eta Maite

  3. DBH: Mikel eta Maria

  4.DBH: Maite eta Joseba .

Hemen bidaltzen dugu gure lehenengo lana. Ea gustatzen zaizuen...​

Floreaga Ik: agurra

Kaixo!
Floreagako ikasleak gara. Jada osatua dugu gure taldea. Hauek gara kideak:
Irati, Alazne, Garazi, June, Maialen, Julen, Joanes eta Paula, ni neu.


2016/10/02

IRAESeroak: martxan!!!


Aupa koadrila!!! 
Zelan oporrak? Ahaztuta? Behintzat, berdeak izan dira? Espero dugu baietz.
Ikasture berria eta erronka berriak. 2016-17 honetan gure lan proposamenaz gain, Estatuko Confint 16 daukagu, gure Euskal Confint, Ekainak 5 ekimena... zuen jasangarritasunarekiko konpromisoa garatzeko hainbat aukera eta planeta zaintzeko ere bai. 

IRAES TALDEA osatu behar da ikastetxeetan. Gogoratu: talde horrek blogaren jarraipena eta lan proposamenak garatzeko ardurak hartzen ditu bere gain.

Hona hemen lehengo lan-proposamena:
  1. Hausnarketa txiki bat: zergatik da inportantea zuentzat sare honetan parte hartzea? Kide batzuk, berriak izango zaretenez, beteranoei galdetu, aurreko ikasturteetako IRAES Taldeko kideei galdetu, irakasleei... Pentsatu eta guri kontatu. 
  2. Ideia horiekin lelo bat asmatu beste ikastetxeetako ikasleak IRAES 21 sarean parte hartzeko.
  3. Argazki bat beharko genuke lana ikustratzeko: bertan IRAES Taldea, leloa eta IRAESeko logoa agertu behar dira. Nola? Zuen irudimenak esango dizue.
Azken hiru gauza horiekin posta elektroniko batohiko helbidera bidali  eta blogean agertuko dira zuen ekarpenak. 
  Ez dago data tope bat lanak aurkezteko, nahiz eta hurrengo lan proposamenak agertu, zuek bidali eta beheko tximeletek blogera igoko dituzte