2016/04/29

San Felix Cantalicio: Eskolako Confint


Euskal Confint 2016 - Ikasleen ebaluazioa



 Euskal Confint 2016 - Ebaluazioa

Egun on Confiteroak,
Lehenik eta behin ingurugelakideok zorionak eman nahi dizkizuegu Confint-ean egindako lan bikainagatik. Oso argi izan ezazue izandako arrakasta zuen inplikazioaren ondorioz izan dela. Aipamen berezia merezi dute bolondres eta aurkezleek ere, mila esker guztioi!

Torre Madariagako langileen partetik ere eskerrak, zintzo-zintzo ibili zinetela esan ziguten eta!

Daturen batzuk izan ditzazuen…asteazkenean, Eskolako Confint burututako 1300 ikasleren 66 ordezkari bildu zineten Busturian. Beraz, gertatutakoaren berri gainontzeko ikasleekin konpartitzea merezi duela deritzogu. Gure partetik, hurrengoko egunetan argazkiak, zuek egindako ekarpenak, etab., eskegitzen joango gara. 

Azkenik, hurrengo ikasturteko Euskal Confint hobetu ahal izateko, ondorengo ebaluaketa laburra betetzea eskertuko genizueke:


Laster arte!!

2016/04/27

#EuskalConfint16 #confintLOG2016 bidean


Euskal Confint 16 garatu da Busturiako Biodibertsitate Zentroan, 17 ikastetxe, 70 bat gazte, hamaika irakasle.... Denok Zain Dezagun Planeta leloarekin.

Lehenengo argazkiak hemen dituzue:
https://plus.google.com/117987203823103206169/posts/F4pVqfP6Dsd

2016/04/25

Aita Larramendi: 4.lana


Franciscanas Montpellier: Eskolako Confint


Estatuko III Confint martxan da: #confintLOG2016

Estatuko III Confint martxan da. Atzo zela ematen du... 
...Brasiletik, Argetinatik pasatzen, Confint etorri zenean, 2009an.
...Brasilera, Nazioarteko Gazteen Konferentzia: Zain dezagun Planeta emanaldira Euskadiko bi gazte bidaltzea lortu genuenean, 2010an. 
...Gasteiz-en I Estatuko Confint egitea lortu genuenean, 2012an. 
...Bartzelonan II Estatuko Confint garatzea egine genuenean, 2014an. 
Eta bapatean,...
...Errioxan ospatuko den III Estatuko Confint-ean parte hartzera bertoko gazteek gonbidatzen gaituzte, oraingo honetan Logroñon, 2016ko azaroaren 16tik 19ra.
Gure zain daude!!!

2016/04/18

BADAUZKAGU EUSKAL CONFINT-ERAKO 9 BOLUNTARIOAK!



BADAUZKAGU EUSKAL CONFINT-ERAKO 9 BOLUNTARIOAK!


Lehenik eta behin, eskerrak eman nahi dizkizuegu boluntario izateko aurkeztu zareten guztioi, eta aldi berean, aurten aukeratuak izan ez zaretenoi barkamena eskatu. Aurreko mezuan aipatzen genuen bezala, ahal izatekotan ikastetxeko boluntario bat aukeratu nahi genuen, 8 ikastetxetatik aurkeztu dira boluntarioak, beraz, ikastetxe bakar batek 2 eramango ditu (boluntario izateko formularioa lehenengo bete zutenak) eta gainontzeko ikastetxeetatik boluntario bana.
Bestalde, ikastetxe batetik eskaera bat baino gehiago jaso dugunean, formularioa bete zuen lehenengoari eman diogu boluntario izateko aukera.
Tailerren aukeraketari dagokionez, zuen lehentasunak kontutan izaten ahalegindu garen arren, kasu guztietan ez da posible izan.

Ondorengoa izango litzateke boluntarioen zerrenda eta bakoitzari egokitutako tailerra:

-          Jon Mujika (Elgoibar Ikastola) – Emisioak kalkulatzeko tailerra
-          Maialen Zabala (Maria eta Jose Ikastetxea) – Confint Posterra
-          Saioa Carrascal (Arrasate BHI) – IRAES gutuna
-          Manex Okina (Arrasate BHI) – Abestiaren letra tailerra
-          Paula Casado (El Ave María) – Prentsa Tailerra 1 (berri albistegian, prentsarako nota)
-          María Hierro (Beurko BHI) – ESenRED-erako mezua
-          Manex Basabe (Elorrio BHI) – Koreografia tailerra
-          Irati Agirre (Sagrado Corazón) – Bertso tailerra
-          Iker Perez (Lauro) – Prentsa tailerra 2 (elkarrizketak)


Laster, boluntario bakoitzarekin kontaktuan jarriko gara.

Animo eta laster arte!!!!

2016/04/15

Lauro Ik.: Eskolako Confint



Eta argazki batzuk:

EUSKAL CONFINT 2016-RAKO POSTERRA

EUSKAL CONFINT 2016-RAKO POSTERRA

Kaixo ordezkariok:
Laster datorren apirilaren 27an burutuko den Euskal CONFINTera, ikastetxe bakoitzetik poster bat ekartzea eskertuko genizueke.

Poster hauek ikasleok talde-lanean hausnarketak egiteko erabiliko ditugu.

Batzuek ba daukazue posterra prest, baina badaezpada poster hori prestatzeko orientabide batzu eskainiko dizkizuegu zer den komenigarria agertzeko:

•    Ikastetxearen izena  (eta   Ikastetxeko CONFINTaren irudi bat)
•    Ikastetxeko CONFINTaren Gaia
•    Ikastetxeko  konpromisoak:
                Debateko hiru idea nagusiak, hiru konpromiso
                        (eta konpromiso horien zergatik eta zertarakoak?).
•    Ikastetxean konpromiso horiek betetzeko  jarri(ko) diren ekintzak edo egitasmoak
                        (eta ekintzei buruzko  xehetasunak:denboralizazioa, ekintzaren arduradunak zehaztuz?)
•    Agintariei eskakizunak
                 Udal agintariei.
                 Euskadiko agintariei.

Posterarren neurriak: gomendatzen dugun neurri maximoak 100X150 cm, kontutan izan manejagarria izan behar dela, eta eskegi behar izango dugula pintzez erabiliz….:-)

2016/04/11

C. Vizcaya: Eskolako Confint


Euskal Confint 16 - Tailerren aukeraketa

Kaixo lagunak,

Euskal Confinta gero eta hurbilago dago eta oraingoan bertan parte-hartuko duzuenoi buruzko daturen batzuk bildu nahiko genituzke, tailerretan parte-hartzeko zuen lehentasunak zeintzuk diren, besteak beste. 

Horretarako, ondorengo estekan klikatu eta galdetegi laburra bete, mesedez.
http://goo.gl/forms/7zMwGvbhbk

Eskerrik asko!!!!

2016/04/06

El Regato: Klima Aldaketaren aurkako bideoa


Eskolabarri: Eskolako Confint


Euskal Confint 16: Boluntarioak

Apirilaren 27an burutuko den Euskal Confinterako bederatzi boluntarioren bila gabiltza.

Confint prozesuak gazteen protagonismoa bultzatzen du.

Ondorengoak izango dira besteak beste, boluntarioen lanak:
  • aurkezpenak, 
  • lan-talde eta tailerren dinamizazioa, 
  • dantza eta koreografian jendea parte-hartzera animatzea, 
  • etab...
Boluntario izan nahi duenak, ondorengo formularioa bete beharko du.

Apuntatzen diren lehenengo bederatzi ikasleak aukera izango dute, hori bai ahal izatekotan, ikastetxeko ikasle bat.


Boluntarioekin kontaktuan jarriko gara, prozesu osoan zehar gure laguntza izango baitute.