2016/01/25

4. lan proposamena



Beno, IRAES Talde batzuk buru belarri ari dira Eskolako Confint prestatzen. Eskolako Confint eta Euskal Confint prozesuetan bai Lehen Hezkuntzako, bai Bigarren Hezkuntzako ikasleek parte har dezakete.
Aurreko ikasturteko ebaluazioa dela eta, Confint garatzen ez dutentzat eta bereziki Lehen Hezkuntzarako proposamenak zabaltzeko geratu ginen. Edozein modutan, IRAES Talde guztientzako zabalduta daude lan proposmaen guztiak.
Hona hemen laugarrena.

Zure herria edo zure hiria naturaz inguratuta dago. Eta honek bioanistasunaz josita dago. Ikastetxetik hurbil, edo agian ez hain hurbil baina oso urrun ere ez, naturaz gozatzeko aukera duzue. Beraz, hau da gure lan proposamena: 
  • ZER: kontaiguzue zein da zuen hiri edo herri inguruko naturan diren zuhaitz edo zuhaixka adierazgarriena eta animalirik aipagarriena. 
  • NOLA: hiru diapositibatako ppt batean: 
    • 1.an titulua: <"Ikastetxearen izena"-ren inguruko bioaniztasuna> eta bioaniztasunaren aldeko lelo bat; 
    • 2.ean: zuhaitz edo zuhaixkaren izena, argazki bat eta bere ezaugarriren bat edo batzuk (adibidez, ezaugarri fisikoak, nolakoa da bere bizitza, gizakien erabilera, gaurko egoera...); eta 
    • 3.ean animaliaren izena, argazki bat eta ezaugarriren bat edo batzuk.
    • Zalantzak baldin badituzue bat goraipatzeko, batzuk aipatu ahal dituzue arazo barik.
  • BIDALI ohiko e-helbidera.
Animua eta aurrera!!! 

2016/01/19

La Salle Berrozpe: 3.lana



EGUBERRITAKO APAINGARRIAK

Etxekoekin hitz egin ondoren, konturatu gara gure aitona-amonen garaian askoz gauza gutxiagorekin pasatzen zituztela Eguberriak eta guk baino gehiago eskertzen zituztela opariak. Hausnarketa txiki bat egin dugu eta baliagarria izan da guretzat.

Horretaz gain, Andoaingo kaleak apaintzeko bi lan egin ditugu. Alde batetik mural handi bat egin dugu, bertan jaiekin lotutako marrazki bat diseinatu eta marraztu dugularik. Jai egunek iraun duten denbora osoan Udaletxe ondoko horma batean zintzilik egon da herri osoak ikus dezan.

Beste aldetik esne kaxak eta plastikozko botilak birziklatu ditugu apaingarri ezberdinak diseinatu eta egiteko  eta horrela herriko enparantza bat apaindu dugu.

2016/01/15

Ipintza BHI: 1.lana

Kaixo,
 
Ipintza ikastetxetik idazten dizuet. Berandu bada ere, hasi gara IRAES blogak proposatzen dituen lanak egiten. Horretarako lehenik eta behin IRAES logoak sortu dituzte ikasleek.
Gabonen inguruko lan proposamena egiten ari gara eta bukatzen dugunean bidaliko dizuegu.

Eskerrik asko.
 
 

Eskolako Confint 2016

Euskal Confint 2016rantz!!! 
Lehenengo pausua Eskolako Confint eta hona hemen argibideak prozesua abian jartzeko. Zalantzen aurrean beti ere ohiko posta elektronikora. 
Eskolako Confintaren prozesua ezezik beste lan proposamen batzuk jarriko ditugu, batez ere LHkoentzat eta Confintean parte hartzen ez dutenentzat.
Eta laster ESenREDeko ekainak 5erako ohiko proposamena ere laster zabalduko dugu. 
Urte itxaropentsua dugu aurretik. Ondo izan.

2016/01/11

Elorrio BHI: 3.lana




GABONAK LEHEN:

-Ogia gabon gauean armairu batean sartzen zuten eta hurrengo urteko gabonetan atera armairutik eta berdin egoten zen.
-Antzina erregeak bakarrik zeuden eta amantalak, jantziak eta tronpa ziren euren antzinako opariak.Haurrei ez zizkieten nahi zituzten opariak ekartzen. Askotan opari bakarra ekartzen zieten anai-arreba guztientzat.
-Oilar mezara joan ondoren etxera joaten zirenean etxean ez zuten lorik egiten eta kartetara jolasten zuten. Jolasten zuten bitartean txokolatea jaten zuten.
-Pinaburu bat hartzen zuten, labean sartu eta erre egiten zuten zorte ona ematen zuelako .
-Gabonetan hauxe jaten zuten:Aza, bakailaoa tomatearekin edo txitxarroa eta kasu batzuetan kapoiak.Postre bezala intxaur saltsa eta txokolatea, azken hau gabonetan bakarrik edaten zuten.

GABONAK GAUR EGUN:
 
-Opari asko edukitzen ditugu, normalean eskatzen duguna edu kitzen dugu.Azken urtetan, teknologiarekin erlazioa daukaten opariak.
- Olentzero etortzen da eskolara eta plazara, eta guk nahi ditugun opariak eskatzen dizkiogu.
-Janari asko erosten da, eta gehiena ez dugu behar.
- Nahiz eta krisi garaian egon, ez dugu oparien papera birziklatzen.
-Apaingarri asko ipintzen ditugu, bai etxean eta kalean.
-Gabonetako zuhaitz bat ipintzen dugu, apaingarriekin.



Guk, institutuan, IRAES taldeko ikasleok,HAUSPOA orduetan gabonetako postal batzuk egin genituen kontsumo jasangarria bultzatzeko proposamenekin. Gero gelaz gela joan ginen eta klase bakoitzean postal bat ipini genuen. Ikastetxeko web orrian ere honen berri eman dugu.