2016/10/02

IRAESeroak: martxan!!!


Aupa koadrila!!! 
Zelan oporrak? Ahaztuta? Behintzat, berdeak izan dira? Espero dugu baietz.
Ikasture berria eta erronka berriak. 2016-17 honetan gure lan proposamenaz gain, Estatuko Confint 16 daukagu, gure Euskal Confint, Ekainak 5 ekimena... zuen jasangarritasunarekiko konpromisoa garatzeko hainbat aukera eta planeta zaintzeko ere bai. 

IRAES TALDEA osatu behar da ikastetxeetan. Gogoratu: talde horrek blogaren jarraipena eta lan proposamenak garatzeko ardurak hartzen ditu bere gain.

Hona hemen lehengo lan-proposamena:
  1. Hausnarketa txiki bat: zergatik da inportantea zuentzat sare honetan parte hartzea? Kide batzuk, berriak izango zaretenez, beteranoei galdetu, aurreko ikasturteetako IRAES Taldeko kideei galdetu, irakasleei... Pentsatu eta guri kontatu. 
  2. Ideia horiekin lelo bat asmatu beste ikastetxeetako ikasleak IRAES 21 sarean parte hartzeko.
  3. Argazki bat beharko genuke lana ikustratzeko: bertan IRAES Taldea, leloa eta IRAESeko logoa agertu behar dira. Nola? Zuen irudimenak esango dizue.
Azken hiru gauza horiekin posta elektroniko batohiko helbidera bidali  eta blogean agertuko dira zuen ekarpenak. 
  Ez dago data tope bat lanak aurkezteko, nahiz eta hurrengo lan proposamenak agertu, zuek bidali eta beheko tximeletek blogera igoko dituzte

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Zure komentarioa, iritzia, proposamena... hemen idatz dezakezu: