ostirala, apirila 29, 2016

Euskal Confint 2016 - Ikasleen ebaluazioa



 Euskal Confint 2016 - Ebaluazioa

Egun on Confiteroak,
Lehenik eta behin ingurugelakideok zorionak eman nahi dizkizuegu Confint-ean egindako lan bikainagatik. Oso argi izan ezazue izandako arrakasta zuen inplikazioaren ondorioz izan dela. Aipamen berezia merezi dute bolondres eta aurkezleek ere, mila esker guztioi!

Torre Madariagako langileen partetik ere eskerrak, zintzo-zintzo ibili zinetela esan ziguten eta!

Daturen batzuk izan ditzazuen…asteazkenean, Eskolako Confint burututako 1300 ikasleren 66 ordezkari bildu zineten Busturian. Beraz, gertatutakoaren berri gainontzeko ikasleekin konpartitzea merezi duela deritzogu. Gure partetik, hurrengoko egunetan argazkiak, zuek egindako ekarpenak, etab., eskegitzen joango gara. 

Azkenik, hurrengo ikasturteko Euskal Confint hobetu ahal izateko, ondorengo ebaluaketa laburra betetzea eskertuko genizueke:


Laster arte!!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Zure komentarioa, iritzia, proposamena... hemen idatz dezakezu: