astelehena, apirila 18, 2016

BADAUZKAGU EUSKAL CONFINT-ERAKO 9 BOLUNTARIOAK!



BADAUZKAGU EUSKAL CONFINT-ERAKO 9 BOLUNTARIOAK!


Lehenik eta behin, eskerrak eman nahi dizkizuegu boluntario izateko aurkeztu zareten guztioi, eta aldi berean, aurten aukeratuak izan ez zaretenoi barkamena eskatu. Aurreko mezuan aipatzen genuen bezala, ahal izatekotan ikastetxeko boluntario bat aukeratu nahi genuen, 8 ikastetxetatik aurkeztu dira boluntarioak, beraz, ikastetxe bakar batek 2 eramango ditu (boluntario izateko formularioa lehenengo bete zutenak) eta gainontzeko ikastetxeetatik boluntario bana.
Bestalde, ikastetxe batetik eskaera bat baino gehiago jaso dugunean, formularioa bete zuen lehenengoari eman diogu boluntario izateko aukera.
Tailerren aukeraketari dagokionez, zuen lehentasunak kontutan izaten ahalegindu garen arren, kasu guztietan ez da posible izan.

Ondorengoa izango litzateke boluntarioen zerrenda eta bakoitzari egokitutako tailerra:

-          Jon Mujika (Elgoibar Ikastola) – Emisioak kalkulatzeko tailerra
-          Maialen Zabala (Maria eta Jose Ikastetxea) – Confint Posterra
-          Saioa Carrascal (Arrasate BHI) – IRAES gutuna
-          Manex Okina (Arrasate BHI) – Abestiaren letra tailerra
-          Paula Casado (El Ave María) – Prentsa Tailerra 1 (berri albistegian, prentsarako nota)
-          María Hierro (Beurko BHI) – ESenRED-erako mezua
-          Manex Basabe (Elorrio BHI) – Koreografia tailerra
-          Irati Agirre (Sagrado Corazón) – Bertso tailerra
-          Iker Perez (Lauro) – Prentsa tailerra 2 (elkarrizketak)


Laster, boluntario bakoitzarekin kontaktuan jarriko gara.

Animo eta laster arte!!!!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Zure komentarioa, iritzia, proposamena... hemen idatz dezakezu: