2015/11/19

Bihotz Gaztea Ik: 2.lana


Kaixo!
Gu Diego, Beñat, Maider eta Uxue gara eta LHko ingurumen batzordea osatzen dugu. Bihotz Gaztea Ikastolako ikasleak gara.
Klima-aldaketa arazoari aurre egiteko 3 hitz okurritu zaizkigu: AHALEGINA, ADIMENA eta ADISKIDETASUNA.

 

AHALEGINA: Ez bagara saiatzen ez dugu ezer lortuko.
ADIMENA: Pentsatu behar dugu ondo hemendik Aurrera eman behar ditugun urratsak.
ADISKIDETASUNA: Guztion lana delako.


Egindako horma-irudiak txoko berdeetan ipiniko ditugu.
 













Zer iruditzen zaizue?
Agurrr.

2015/11/18

Karmengo Ama: 1.lana



KAIXOOOOO!!!!!
Gu DBH 3. mailako neska-mutilak gara eta aurten IRAES21-ean parte hartuko dugu lehenengo aldiz. Amorebieta-Etxanoko ikastetxe batetik gatoz, Karmengo Ama Ikastetxea hain zuzen ere.




Hau, esan dugunez, gure lehenengo parte hartzea denez, IRAES proiektu honetan dauden beste ikasleengandik ikasi eta ideiak hartzeko prest gaude, eta aldi berean, guk egindako edozer interesgarri baduzue, inolako arazo barik gurekin kontaktuan jarri eta laguntzeko prest gaude.
Proiektu hau oso interesgarria eta garrantzitsua dela uste dugulako erabaki dugu parte hartzea. Gure ikastetxean hainbat ekintza burutzen ditugu, horiek azaldu eta erakusteko intentzioa dugu.
IRAES pertsonak osatzen dugu, hori izan da argazkiarekin eman izan nahi dugun mezua, pertsona barik ez dago IRAESik eta.
Gure ikastetxean, aurtengo helburua kontsumoa gutxitzea, birziklatzea eta berrerabiltzea da (GBB). Handia izango litzateke lortzea, eta seguru gaude lortuko dugula.
Hurrengo batera arte, ondo izaaaan!

2015/11/17

Egibide: 1. lana

"Egibideko DBHko 4. mailako ikasleak gara: Jon Haran, Marina, Angela, Leire eta Diego.  Ingurumenaren alde aurrera eramango ditugun ekintza guztiak ikastetxearen harreratokian dagoen Txoko Berdean zabalduko ditugu. 


Eta besteen laguntza behar duten ekintzak zabalduko ditugu ikasleen artean delegatuen bidez."

2015/11/16

EGAPE IKASTOLA: 1. LANA

Kaixo, gu Egape ikastolako IRAES21 taldeko partaideak gara. Olatzek, Naiak, Maddik, Xantik, Nahiak eta Sergiok osatzen dugu taldea. 4.DBH eta 3.DBHko ikasleak gara, eta aurten ere, zuekin lan egiteko gogo askorekin gatoz!!
IMG_6674.JPG
Ikastolan hainbat ekintza burutzen ditugu. DBH 3. eta 4. mailako ikasleok, patata tortila bokaten  salmenta antolatzen dugu asteazken eta ostiralero jolas-orduetan,  janari subiranotasunaren alde jokatuz. Tortila guztiak, izan ere, bakoitzak etxean eta bertako produktuekin eginak dira.
Aipatzekoak dira birziklatzearen alde egiten ditugun lan txikiak. Tutoretza saioetan adibidez,  sailkatuta jasotako zaborra, edukiontzi handietara ateratzen dugu. Talde txikietan antolatzen dugu birziklatzearen ardura.
IMG_6678.JPG
Bestetik, eskolako sarrera eta pasiloetan “txoko berdeak” ditugu. Bertan, ingurumenarekin zerikusia duten lan edota proposamenak jartzen ditugu. Gainera, sarrerako txoko batetan jarrera desegokien argazkiak erakusten ditugu (lurrera norbaitek botatako platano azalak edo pipa azalak adibidez) gaizki egindakoaz jabetzeko.
IMG_6667.JPGIMG_6663.JPG
IRAES-eko lanak ere “Txoko Berdeetan erakusten ditugu eta baita Ikastolako web orrian ere familiek gure lanaren berri izan dezaten.
Aurten ekimen berri bat antolatzen ari gara IRAES taldekoak: “ARGAZKI SALTSA”. Helburua gure ingurunea hobeto ezagutzea da eta  bertako biodibertsitatea argazkietan jasotzea proposatzen dugu. Ondoren bildutako argazkiak ikastolako hormetan eta web orrian erakutsiko ditugu.
Ikusten duzuen bezala, gogo handiz hasi dugu ikasturtea eta gure esperientzia zuekin guztiokin partekatzeko asmoa dugu.  





ESenRED COP21era

 
ESenREDek, Estatuko Eskola Jasangarrien Sareen Sarea, bi gazte bidaliko ditu COP21era. Informazioa hemen: http://confint-esp.blogspot.com/2015/11/una-delegacion-estatal-de-jovenes-de.htm

2015/11/15

Axular BHI: aurkezpena

Kaixo Guztiei!
Hemen gaude, azkenik, berandu baina hemen. Iraes Taldea 4. mailako ikasle hauek osatzen dute: Garazi,   Endika, Aitor, Carlota, Sergio, Arrate eta Peio.
Berri dugun azken ekintza Iraes bandera institutuko pareta batean zabaltzea izan da. Kanpoaldean izugarrizko haizea jotzen duenez, hor babestuago egongo da.



Aurreko beste egun batean, Urriaren 1ean,  parte hartu genuen ere Urdaibai bird center eta Aranzadi Zientzi Elkartea ordenagailuz egin zen teleelkarrizketa batean, beste bi ikastetxeekin , argazki honetan ikus dezakezuenez:


Instituan ere, proposatutako aurtengo gaia, Ekonomia zirkularra, ari da lantzen. Eta horren lekuko hortxe duzue atezaintzan jaso diren bigarren eskuko gauzak poltsak betetzen.

2015/11/06

Arrasate BHI: 1.lana

Kaixo, Arrasate BHIko ikasleak gara.

Aurten partaide berriak ditugu. CONFINTean oparitu ziguten erramua landatu dugu gure ikastetxeko lurretan.
 Aurreko urteko lizarra handituz doa gure taldea bezala


 Mugikorrak jasotzen jarraitzen dugu, dirua biltzeko Angelman Sindromea gaixotasuna duten umeentzako. 




eta tapoiak jasotzen hasi gara.



  Nola ematen dugu ezagutzera gure IRAES taldea?

  •  bloga erabiltzen dugu http://ag21arrasate.blogspot.com.es/
  •  kartelak ipintzen ditugu txoko berdean 
  • txoko berdean feedback txokoa ipiniko dugu.Bertan jendea gonbidatu eta animatu egingo dugu idaztera. 
  • txoko berdeaz aparte ikastetxeko eremuan ere kartel inpaktanteak ipiniko ditugu …


ELGOIBAR IKASTOLA 1. LANA

AUPA IRAESAREOAK!
Hemen gaude aurten ere zuekin lanerako prest.
Aurtengo ikasle ordezkariak: Maddi Goñi, Jon Mujika, Onintza Ribao, Nerea Barrutia, Ihintza Gurrutxaga, Galder Melika, Maddi Arriola, Eider Ribao, Xabi Goñi eta Jon Dominguez gara.
Hemen gure taldearen aurkezpena
 
clip_image002 clip_image004
Momentu honetan esku artean dugun proiektua 2. ESKUKO MERKATUA da.
Elgoibarren ospatuko da azaroak 21ean eta erabiltzen ez diren jolasak saltzeko aukera ematen du.
clip_image006
Etxetik ekartzen ditugun jolasak sailkatu, antolatu eta merkatuan saltzeko prestatu behar ditugu.
clip_image008
Informazioa nola zabaltzen dugun:
  • Arduradun bakoitzak bere gelan informazioa batu eta zabaltzen du.
  • Ikastolako TXOKO BERDEA
  • Agenda 21 bloga.
  • Ikastolako web orria.