2015/03/27

Urretxindorra LHI: energiari buruzko kanpaina

Egunon, lagunak. Hiruhilabetea bukatzear dagoela orain arte egindako lanaren balorazioa egin dugu. Martxoan energia aurrezteko kanpaina burutu dugu eskolan eta bururatu zaizkigun ideiak bidaltzen dizkizuegu zuek ere animatzen bazarete praktikan ipintzeko. Apaingarriak  eta giltzariak egin ditugu. Ateetan zintzilikatzeko mezuak asmatu ditugu.Patioan hormairudi erraldoia jarri dugu bisitan datozenek gomendioak irakurtzeko. Bukatzeko bi abesti ere grabatu ditugu (gure eskolako blogean sartu ditugu). Datorren hiruhilabetera arte. ONDO IZAN.





ahhh!! Aste honetan bidalitako filma youtuben dago: wow 2015 urdaibai urretxindorra.
Bideoak:

Lauaxeta Ikas: 4. lana

Kaixo, 4. lanaren kartelaren argazkiak aurkezten dizkizuegu Lauaxeta Ikastolako Ires 21 taldeak. Espero dugu gustatzea.


Beurko BHIko bloga

GAZTEEN I. FOROA "BIZKAIA IRAUNKORRAREN ALDE" Bilboko Juan Crisóstomo de Arriaga Musika Kontserbatorioan, Bizkaiko Gazteen I.Foroa egin zen. Goizean zehar, Bilbok ingurumen-hezkuntzarekin zuen hitzordu garrantzitsua. Juan Crisóstomo de Arriaga Musika Kontserbatorioan,  Bizkaia Jasangarriaren Aldeko Gazteen I. Foroa gauzatu zen. 
Egitaraua:
9:15 Partaideen harrera
9:30 Aurkezpena. 
9:40 Taldeko lana
 Ikasleak: 5 lan geletan banatuta; Energia-Klima Aldaketa, Mugikortasuna, Kontsumo Arduratsua, Elikadura eta Bioidibertsitatea.
Irakasleak eta udaletxeko teknikariak: Ingurugelakideek gidatutako dinamika 
11:30 Hamaiketakoa.
12:00 Lan gela bakoitzeko bozeramaleek, Eusko Jaurlaritzaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren ordezkariei dinamikaren ondorioak aurkeztuko dizkiete. 
13:00 Agurra eta musikala CF Otxarkoaga ikastetxearen eskutik. 
13:15 Bazkaria- luntxa.
Ekitaldi honetan, Bizkaiko Eskolako Agenda 21 programan parte hartzen duten 236 ikastetxeak ordezkatzen dituzten 34 ikastetxetako ikasle eta irakasleak bildu ziren. Guztira, 115 ikaslek, 46 irakaslek eta udal-teknikariek ingurumen arazoei buruz hausnartzeko eta eztabaidatzeko gunea izan zuten. Ekitaldiaren bigarren atalean, Bizkaiko Foru Aldundiko eta Eusko Jaurlaritzako ordezkariei helaraziko dizkiete bertan jasotako ondorioak.Eskolako Agenda 21 programa honen bitartez, ikasleek eta irakasleek gizarte osoan eragin zuzena daukan zerbaiti buruz

Urretxindorra LHI: Arrano arrantzalea

Egunon, lagunak! Hiruhilabete honetan Arrano Arrantzalearen Proiektuari dagokion lantxo bat prestatu dugu. Martxoan WOW (World Osprey WeeK) astea ospatuko da. Hori dela eta, Martxoak 27an Urdaibai Bird Center-era joango gara Ingalaterra, Italia, Ipar Amerika eta Afrikako ikasleekin hitz egiteko eta gure esperientziak gain honen gainean elkartrukatzeko.
Gure proiektua honetan datza: gidoi bat prestatu dugu arrano arrantzalearen berreskurapena nola izango zen azaltzeko, gidoia antzeztu dugu gure familien aurrean eta San Fidel Ikastolako ikasle batzuen aurrean eta egindakoaren grabazioarekin "film" bat egin dugu gure nazioarteko kideei erakusteko.
Hemen duzue:
 

2015/03/16

Eskolako Confint 15 martxan da!!!


Eskolako Confint martxan. Klikatu irudian eta Eskolako Confint 15erako Gida izango duzue.
Animua!
Helmuga: Euskal Confint 15; maiatzak 27, Busturiako Madariaga Dorretxean, Biodibertsitate Zentroan.

Axular BHI: Emakumeak eta Jasangarritasuna Txoko Berdean


JASANGARRITSUNAREN ALDEKO EMAKUMENAK


Hona hemen IRAES Taldeen artean egindako lan zoragarria. Klikatu irudian eta txosten osoa ikusteko edota jesiteko aukera izango duzue.
Zorionak berriro ere!!!
Mundialak zarete!!!

Axular BHI: 5.lana



Egibide: Ekintza Plana konpartitzen

Lauro Ik.: 5.lana



2015/03/10

5.lana eta Confint

Aupa Iraesero maitiak!
Emakumeak eta jasangarritasunari buruzko lanaren txostena argitaratzear dago blog honetan; baina lan batzuk falta direla eta, datorren astelehenean, heldu direnekin plazaratuko dugu.
Eta horrekin batera, Eskolako Confint prozesua zabalduko dugu. Aurten, gure sareko lanari buruzko hausnarketa proposatuko dugu. Hurrengo helmuga: Euskal Confint 15 (maiatzak 27). Ondorengoa: II ESenRED Topaketa (azaroak 27).

2015/03/04

Lauro Ik.: 4.lana

https://drive.google.com/file/d/0B-baXjdMaFgcX3dHOE00Q2IzYWlEM2EwVUw2NlVvVzdaR3Zj/view?usp=sharing

Orobiogoitia BHI: Berdeago

Aurreko asteburuan Durangon ospatu zen BERDEAGO,  Ingurumenaren Iraunkortasunaren aldeko Euskal Azoka.
 Hemen bidaltzen dugu 3. DBHko Ingurmen Taillerreko ikasleok egindako  laburpen txiki bat
JUAN OROBIOGOITIA BHI
IURRETA



ZAIN DEZAGUN GURE LURRA!

Karmengo Ama: 5. lana


Associació de Mestres Rosa Sensat: ¿Tienes una maestra o un maestro inolvidable?

ESenREDetik kanpaina berezi bat:

Associació de Mestres Rosa Sensat: ¿Tienes una maestra o un maestro inolvidable?

2015/03/02

Franciscanas de Montpellier: deforestazioa

Haur Hezkuntza klasean Amazonia izan dute gai.
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
Eta han gertatzen diren gauzen artean  DEFORESTAZIOA ere lan egin dute.
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
Argazki zerrenda bat zeukaten Amazonian gertatzen den deforestazioa eta ordenatu edota zenbaki egin dituzte argazkiak, sorreratik amaiera lortu arte.