2015/02/28

5.lana (EL REGATO)

Kaixo!

Gu El Regato Ikastetxe-ko ikasleak gara eta hurrengo lerroetan jasangarritasunaren alde ekimen desberdinak egin dituzten bi emakumeei buruzko informazioa aurkezten dizuegu.  
Aukeratu ditugun emakumeak Jane Goodall eta Sandra Orobio (Ortzadar-ko kooordinatzailea) dira.
Espero dugu zuen gustokoa izatea!


2015/02/26

Eskolabarri (Ermua): fruta entsalada eta materialak birziklatzen

Fruta entsalada dastatuz

Urtero bezala, Eskolabarriko Haur Hezkuntzako ikasleak, garaiko frutak lantzeko eta hobeto ezagutzeko, fruta entsalada egin dute. Bakoitzak nahi duen fruta alea ekartzen du eta dena zatitu, nahastu eta dastatzeko prestatzen dugu.Aurten, Lehen Hezkuntzakokoak ere animatu dira.Ummmmm, ze goxoa!!!

























Materiala berrerabiliz, jolasak eta paingarriak sortzen!!!
Eskolabarriko 5 urteko gelan,  kartoizko kutxa batzuk genituen. Ez genekin beraiekin zer egin eta azkenean ideia bikaina bururatu zitzaigun.Hauek berrerabiliz, jolas desberdinak sortu genituen, memoriaren jolasa  gure argazkiekin,dominoa eta kutxa polit bat baita ere.Hau gutxi izango balitz, idea hau etxera eraman eta umeek, bere familiekin, apaingarri desberidnak sortu zituzten. Primeran pasatu genuen.









Familiekin sortutako apaingarriekin, Txoko Berdean erakusketa antolatu genuen!!! Hemen argazkiak


 

2015/02/17

Maria eta Jose: Fruta Eguna

Aurten Maria eta Jose ikastetxean , Zumaia, ikastetxe osoan fruta eguna ezarri dugu. Egia esan , lantzen ari garen gaia Elikadura jasangarria denez, oso egokia da fruta  eguna jartzea, bestela oso fruta gutxi jaten baitugu. 
Horren inguruko bideo bat prestatu dugu:


2015/02/09

Arrasate BHI: 4.lana

Kaixo! Arrasateko ikasleak gara eta scratch programarekin 4. lana egin dugu. Lana gure bloggean ikusi ditzakezue, eta odorengoa iraeseko bloggean sartzeko da Aurkezpena ikusteko klikatu bandera berdean


2015/02/04

ESenRED: ekainak 5rako ekimena

ESenRED saretik, ekainak 5erako, Ingurumen Egunerako hain zuzen ere, ekimen berezi bat burutu nahi da. Euskadiko gazteak ere gonbidatuta daude eki
men komun honetan parte hartzeko eta guztion artean ekimen polit bat borobiltzeko. Ea animatzen zareten!
Hona hemen azalpen guztiak:
http://confint-esp.blogspot.com.es/2015/02/accion-esenred-5-junio.html

Consejo Confint de Jóvenes

Aste honetan, Consejo Confint de Jóvenes delakoaren antolamendua eta funtzionamendua argitaratu da. Hona hemen: http://confint-esp.blogspot.com.es/2015/02/organizacion-y-funcionamiento-del.html

2015/02/03

4.lana (El Regato Ikastetxea)

Kaixo!

El Regato Ikastetxeko ikasleak gara. Lan honetan deforestazioaren gaia aukeratu dugu arazorik larrienetako bat dela uste dugulako. Diapositiba honen bitartez, deforestazioaren inguruko zenbait kontzeptu azalduko ditugu. 
Espero dugu guztia argi gelditzea!

Orobiogoita BHI: 4.lana

NATURAREKIN HARMONIAN BIZI!

http://aitor2000.edu.glogster.com/living-in-harmony-with-natura/

Egileak: Aitor Figueredo & Jon Inunciaga
Orobiogoitia institutua -Iurreta

Axular BHI: 4.lana


2015/02/02

5.lana: Jasangarritasunaren aldeko emakumeak



Aurreko lan proposamenaren bideoan emakumeen paper handia agertzen zen ingurumen arazoetako irtenbideetan. Emakume askoren jasangarritasunarekiko konpromisoa handia izanda, omenaldi txiki bat egingo diegu hemendik emakume guzti horiei.
Diapositiba aurkezpen horretan jasangarritasunerekiko konpromisoagatik goraipatu diren 20 emakumeren laburpen-fitxak agertzen dira. Bakoitza eremu ezberdin baten nabarmendu dira. Hona hemen otsaileko lan proposamena :
  • Bi ataletako fitxa bat daukagu hemen.
    https://drive.google.com/file/d/0B-baXjdMaFgcSlgxeThiX21za2s/view?usp=sharing
  • Lehenengo atalean: zuen inguruko emakume inportante bat jasangarritsunaren kultura garatu eta hedatzen duena (etxekoa, familiakoa, auzo edo herrikoa...).
  • Bigarren atalean: 20 emakumen horietatik edo bertan agertzen ez den beste emakume garrantzitsu bat hartu, informazio bilatu eta fitxa bete. 
  • Fitxa erantsita bidali 21iraes-a-gmail.com helbidera.
  • Ikastetxeko nahi duzuen beste fitxa bidali dazekazue.
  • Blogean argitaratuko ditugu eta martxoak 8rako, Emakumeen Eguna hain zuzen ere, guztiak bilduko ditugu pdf moduan, ikastetxean jartzeko, emakume edo neskei oparitzeko, erakusketa bat egiteko...
1RA32 SI aurrera!!!