2015/12/01

3. lan proposamena

Gaur egungo gabonak eta aspaldikoak oso diferenteak dira zelan ospatzen ziren eta ospatzen diren arloan, zein zer jaten zen eta zer jaten da orain, zein zeintzuk opariak egiten ziren eta egiten diren... aldaketa asko eta sakonak.
Gure lan-proposamena: komentatu, hitz egin gure nagusiekin, gure aitite-amamekin, gure guraso edota adineko lagunekin.


Zera jakin nahi dugu: 
  • Zelan ospatzen ziren Gabonak beraien garaietan eta konparatu gaurko egoerarekin. 
  • Hausnarketa egin (zeintzuk ezberdintasunak nabaritzen dituzue, zergatik eman dira, zeintzuk arazoak zeuzkaten beraien garaian eta dauzkagu orain geurean...)
  • Eta oraingo egoera hobetzeko proposamenak egin gure nagusien esperientzian oinarrituz.
Ikastetxe bakoitzak nahi duen beste esperientzia bidali dezake, betiko e-helbidera bidaliz eta argazki edo bideo batekin komentatzen dena ilustratzeko.

Animua eta gabon jasangarriak eta dibertigarriak ospatu!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Zure komentarioa, iritzia, proposamena... hemen idatz dezakezu: