ostirala, azaroa 06, 2015

La Salle Berrozpe: 1.lana

Kaixo!
Gu Andoaingo La Salle Berrozpe Ikastetxeko ikasleak gara. Gure izenak Markel, Eneritz, Urko, Julen, Aimar, Iraide, Telmo, Brandon, Einar, Jon Imanol eta Dikra dira. Aurten gure lehenengo urtea da Ingurumen Batzordean. Ingurugiro Tailerreko orduetan gure lana aurrera eramaten saiatuko gara.
096 (800x600)
Lanean hasterako bi helburu nagusi ditugu: gure ingurua ezagutzea eta birziklapenaren inguruan hausnarketa egitea. Egiten ditugun lanak gure ikaskide, irakasle eta gurasoei ezagutzera ematearren, egindako lana erakusteko txoko desberdinak prestatuko ditugu.
Horretarako gure herria ongi ezagutzen saiatuko gara, inguruko fauna eta flora pixka bat aztertuz. Udazkenean gaudenez, zuhaitzetako hosto bilketa eta sailkapena egin dugu. Birziklapenari dagokionez, Eguberritako apaingarriak material birziklatuarekin egiteko asmoa daukagu.
098 (800x600)
Hurrengo proiektuen berri aurrerago emango dugu gure WEB orriaren bidez!




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Zure komentarioa, iritzia, proposamena... hemen idatz dezakezu: