2015/11/18

Karmengo Ama: 1.lana



KAIXOOOOO!!!!!
Gu DBH 3. mailako neska-mutilak gara eta aurten IRAES21-ean parte hartuko dugu lehenengo aldiz. Amorebieta-Etxanoko ikastetxe batetik gatoz, Karmengo Ama Ikastetxea hain zuzen ere.




Hau, esan dugunez, gure lehenengo parte hartzea denez, IRAES proiektu honetan dauden beste ikasleengandik ikasi eta ideiak hartzeko prest gaude, eta aldi berean, guk egindako edozer interesgarri baduzue, inolako arazo barik gurekin kontaktuan jarri eta laguntzeko prest gaude.
Proiektu hau oso interesgarria eta garrantzitsua dela uste dugulako erabaki dugu parte hartzea. Gure ikastetxean hainbat ekintza burutzen ditugu, horiek azaldu eta erakusteko intentzioa dugu.
IRAES pertsonak osatzen dugu, hori izan da argazkiarekin eman izan nahi dugun mezua, pertsona barik ez dago IRAESik eta.
Gure ikastetxean, aurtengo helburua kontsumoa gutxitzea, birziklatzea eta berrerabiltzea da (GBB). Handia izango litzateke lortzea, eta seguru gaude lortuko dugula.
Hurrengo batera arte, ondo izaaaan!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Zure komentarioa, iritzia, proposamena... hemen idatz dezakezu: