2015/11/04

Franciscanas de Montpellier: 1. Lana

Kaixo IRAESeroak !


Hemen gaude berriro Trapagaranetik . Gure taldea DBHko 2. 3. eta 4. mailako ikasleek osatzen dugu eta hurrengo argazkian ikus gaituzue.



NOLA ZABALDUKO DUGU IRAES 21
Lehenengo pausua, kurtso hasieran, urteko IRAES 21eko taldea osatzen da.
Bigarren pausua, parte hartzaile berriei azalduko zaie taldeko helburua eta funtzionamendua.
Gero, urtero egiten dugun bezala, IRAES 21eko bloga eta Euskal Confintean atera ditugun  konpromisuak ezagutzarazten dizkiegu beste ikasleei, LHtik Batxilergora arte.
Haiek posterrak sinatzen eta kortxoan jartzen dituzte.




Hausnarketa, eremu batzuk hobetzeko nahian:
●    Alde batetik, gure mailako kideek bakarrik ezagutzen dituzte egindako lanak  baina konponbidea gure eskuetan dago, sare sozialak erabiltzen hasiko gara.
●    Beste aldetik, proposamenak edo lanak jakitera eman ez ezik, ikasleak eta irakasleak kontzientziatzea ere helburu nagusienetariko bat da, gure ustez gogorrena baina pixkanaka-pixkanaka emaitzak ikusten dira.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Zure komentarioa, iritzia, proposamena... hemen idatz dezakezu: