2015/06/11

Urkullu Lehendakariak eskola jasangarrien ziurtagiria banatu zituen


Urkullu Lehendakariak eskola jasangarrien ziurtagiria eman die Euskadiko 22 ikastetxeri Euskadiko Eskolako Agenda 21 programari atxikitako 22 ikastetxe publiko eta pribatuk gaur goizean jaso dituzte, Iñigo Urkullu lehendakariaren eskutik, eskola jasangarri gisa ziurtatzen dituen agiria, ehundik gora ikaslek, irakasleek eta aipatutako eskolak dauden 16 udalerrietako alkateek parte hartu duten eta Busturiako (Bizkaia) Biodibertsitatearen Zentroan egin den ekitaldian. 
Ziurtagiri horiekin, guztira, dagoeneko 94 dira errekonozimendu hori jaso duten Euskadiko Eskolako Agenda 21 programaren barneko ikastetxeak. Egun, 114 udalerriko 456 hezkuntza-zentrok hartzen dute, parte Euskal Autonomia Erkidegoko 220.000tik gora ikaslek jasangarritasunerako hezkuntza jasotzen duten programan. 
 Lehendakariak, Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburu Ana Oregi eta Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburu Cristina Uriarte lagun zituela, adierazi duenez, ikastetxe horiek «jarraitu beharreko eredu dira Eskolako Agenda 21eko gainerako ikastetxeentzat», berrikuntza-ahalmena eta jasangarritasunarekiko konpromisoa direla medio. 
Gaurko topaketarekin amaitu da irailean hasitako prozesua, ikastetxeek beren curriculumek, baliabide-kudeaketak eta hezkuntza-komunitateak parte-hartzeko bideek jasangarritasunarekin bat datozen jarraibideak betetzen dituztela egiaztatu dutena, kanpo-aholkularitza baten bidez. 

Eskolako Agenda 21 programak nabarmendutako 22 ikastetxeak 16 udalerritan daude: Gasteiz, Abanto-Zierbena, Zornotza (2), Bilbo (3), Elorrio, Dima, Santurtzi, Portugalete, Muxika, Ortuella, Arrasate, Orio, Donostia (3), Oñati, Irun (2) eta Soraluze.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Zure komentarioa, iritzia, proposamena... hemen idatz dezakezu: