2015/06/11

Confinteko gazteak Eusko Jaurlaritzarekin

Ekainak 2, Busturiako Biodibertsitate Zentroan Eusko Jaurlaritzak, bereziki, Lehendakariak, Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburu Ana Oregi eta Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburu Cristina Uriarte lagun zituela, aurreko Confint ezberdinetan parte hartu duten gazteei harrera egin diete.
Topaketan, ikasle-talde batek «Jasangarritasuna xede, gazteak sarean lanean» gutuna eman dio lehendakariari, agintariei eskatzen diena ikasleei laguntzea beren herrietan hartzeko prest dauden konpromisoak betetzen, munduko beste gazte batzuekin sarea osatu eta «Salba dezagun planeta» leloa ekintza bihurtzeko.
Urkulluk gutuna jaso eta adierazi du «planetak ez daki zer diren mugak, zer merkatua, eta ez du ideologiarik ezagutzen. Baina gure lurrak ezagun ditu natura-baliabideak modu arduratsuan erabiltzen dituzten pertsonak, aurrekoengandik jasotako natura-ondarea zaintzen dakitenak, aurrerabidean sinesten dutenak, jasangarria bada. Hori da behar dugun eredua».


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Zure komentarioa, iritzia, proposamena... hemen idatz dezakezu: