2014/11/28

3.lana: Gabonak: konpromisotik ekimenera!

Hurrengo lana laster datozen Gabonak aroarekin bat dator. 
Ideia zera da: konpromisotik ekimera!
Hau da, aurreko ikasturteetan zer egiten den ikastetxeetan eta zenolako kontsumoa egiten den data hauetan ikusi dugu. 
Orain aurrerapausu bat emango dugu: ikastetxeetan kontsumo arduratsuaren inguruko konpromisoak hartzen dira edo gabon jasangarrien aldeko proposamenak egiten dira. 
Orain, zera jakin nahi dugu, konpromiso edo proposamen horiek garatzeko: konkretuki, zer egingo duzu zuk? 

  • Zer: argazki bat eta azalpen labur bat behar dugu.
  • Nola:
  1. Kartoi mehe arrunt baten edo folio baten, komikietan erabiltzen diren bunbuiloak edo bokadiloak marraztu (eta nahi baduzue moztu).
  2. Barruan zure ekimena idatzi. Mezu laburra eta argia, letra argiz eta lodiz, argazkian ondo ateratzeko eta errez ulertzeko.
  3. Argazkia atera zeu zure bunbuiloarekin (posatzeko adibideak irudi honetan daukazu, baina zure irudimenean konfidantza osoa dugu).
  4. Argazki hori blogera bidali ohiko bidetik (erantsita 'blogger' edo 'gmail' e-helbidetara), zergatik egingo duzuen ekimen hori azalduz.
  • Noizko
Geuk abenduaren 22rako, argazki guztiekin muntaia bat egingo dugu laburpen moduan. Horrela guztien ekimenak ikusi ahal izango ditugu eta ekimen horiek zabaldu edota konpartitu egin dezakegu.
Argazkia pertsona batena, bikote edo talde batena izan daiteke.

Animua!!! 
 

2014/11/21

Confint 14ko Manifestua euskaraz

Hona hemen II Estatuko Confintean gazteek egindako Manifestua:
https://drive.google.com/file/d/0B-baXjdMaFgcM1hzLUZOVUdTa2c/view?usp=sharing
Hemen pdf formatuan



Gazteen II. Konferentzia: Zain Dezagun Planeta

Behean izenpetzen dugunok, estatuko hainbat eskolatako ikasleok, Bartzelonan elkartuko gara 2014ko azaroaren 12tik 15era arte, "Zain Dezagun Planeta" izeneko Gazteen estatuko II. Konferentziaren baitan.
Hainbat autonomia-erkidegotako eta gure ikastetxeetako ordezkari gisa, jasangarritasunari eta ingurumenari buruzko proiektu asko gauzatzen ari gara. Gure helburua da gizarteak kontzientzia hartzea, ingurumenarekin kontuz ibili ezean, zer nolako arrisku eta desabantaila sortu ahal diren; horrela, mundua aldatzeko ekarpen txiki bat egin ahal izango dugu.
"Mundua gogoan, jardun auzoan" leloa da gurea, gure ikastetxeetan, eskualde eta tokiko jasangarritasunaren aldeko proiektuetan egiten baitugu lan. Gure ustez, jasangarritasunaren aldeko hezkuntza ikasketen etapa osoan landu behar da, hau da, haur hezkuntzako mailatik unibertsitatera heldu arte landu behar da; horrela, ekologiaren eta jasangarritasunaren garrantziaren kontzientzia hartu ahal izango da.
Jarraian, hainbat proposamen aurkezten ditugu; horien bidez, planeta zaintzeak zer nolako garrantzia nabarmendu nahi dugu.

Hurbilen dugun inguruneari erreparatuta, eskolari, honako eskaera hauek aurkezten ditugu:
·        Txiki-txikitatik hezkuntza jasangarria sustatzea, etorkizuneko belaunaldiek jakin dezaten gure planeta zaintzen, eta horretarako aukera izan dezaten.

·        Azpiegiturak hobetu nahi dituzten ikastetxeei diru-laguntzak ematea, ingurumenaren aldetik jasangarriagoak izan daitezen.

·        Ikastetxeek jasangarritasunarekin lotutako ekimen gehiago jartzea martxan, eta “Zain Dezagun Planeta” proiektua bezalako topaketa gehiago egiten jarraitzea.

Herritarron ikuspuntutik, honako hau ere eskatzen dugu:
·        Etxebizitzetan, eraikin publikoetan eta enpresetan energia berriztagarriak bultzatzea, hori burutzeko laguntza ekonomikoak emanda.

·        Erakundeek ingurumenaz kontzientziatzeko beharrezko informazio guztia jartzea herritarren esku.

·        Garraio publikoaren erabilera sustatzea, eskuragarria eta erabilgarria izan dadin herritar guztientzat.

·        Gune publikoei etekin handiagoa ateratzea, gune edo puntu berde bihurtuta, herritarrek beren hiria jasangarriago egiten parte hartu ahal izateko.

Bukatzeko, bete nahi ditugun helburuetako bat da ikastetxe guztiek parte hartzea; horrela, gehiago izango gara planeta zaintzearen aldeko borrokan.
Gure agintariei biziki eskatzen diegu gai horiei guztiei emateko erantzuna, eta espero dugu beraien politikak diseinatzean eta ezartzean kontuan hartzea. Era berean, eskatzen diegu erabakiak hartzen diren guneetan proiektu honen berri emateko, eta beti egon daitezela gure ahotsa entzuteko prest, gazteon ahotsa, alegia.

Ez bagara gu, nortzuk? Ez bada orain, noiz?

Bartzelonan, 2014ko azaroaren 15ean

IRAESeko ordezkariak Consejo Confint de Jóvenes (CCJ) batzorderako

Hauek izan ziren hauteskundeen emaitzak IRAESi begira:



NOMBRE
APELLIDOS
DELEGACIÓN
TOTAL VOTOS
Claudia
M.A.-G.
CEHS-La Rioja
15
Nuria
S.U.
IRAES21-Euskadi
8
Ane
U.A.
IRAES21-Euskadi
8
Andrea
C.B.
IRAES21-Euskadi
6
Ander
M.S.
IRAES21-Euskadi
5
Emma
V.H.
IRAES21-Euskadi
4
Iker
B.D.
IRAES21-Euskadi
3
Maite
M.M.
IRAES21-Euskadi
3
Alaitz
A.A.
IRAES21-Euskadi
2
Alejandro
G.C.
IRAES21-Euskadi
2
Ekhi
L.C.
IRAES21-Euskadi
2


Horrek esan nahi du: Beurko BHIko Nuria eta Orobiogoitia BHIko Ane Gazteen Confint Batzordeko kideak direla eta Beurko BHIko Andrea ordezkoa izango dela.
Zorionak guztiei eta ondo izan!

Mogel Isasi

Mesedez, bidali berriro zure mezua ohiko helbidera (gmail); blogger helbideak bakarrik irudiak onartzen ditu eranskin moduan.
Eskerrik asko

II Estatuko Confintaren laburpena

2014/11/19

Confint 14: IRAESeko aurkezpena

IRAESeko delegatuen aurkezpena beste ikuspuntu batetik. Adarra, txalaparta, euskal jokuak, euskal dantzak..., hona hemen gure artistak:

2014/11/18

IRAES II Estatuko Confintean

II Estatuko Confintari buruzko informazioa ESenREDeko globean daukazue: http://confint-esp.blogspot.com.es/.
Hemen daukazue argazki ofizialak Bartzelonako Udaletxearen aurrean eta Kataluniako Generalitat aurrean.
Lan bikaina egin ta gero astia solasaldirako eta paseorako giro ezin hobean.



2014/11/17

IRAES II Confintean

IRAESeko delegazioa Kataluniako Generalitat aurrean, denak pozik, irrifartsu, elegante...
De IRAES II Confintean
Behean diapositibak

Karmengo Ama_ 2. lana

Zornotzako ingurumena aztertu dugu eta hurrengo hauek dira gure herrian aurkitu ditugun ingurumen arazoak:
· PAISAIA APURTZEA: Abiadura Handiko Trenaren lanek gure ondoko ingurune naturala hondatu dute . Azpiegitura ikaragarri honen eraikitzeak paisaiak guztiz suntsitzen ditu.
· PAISAIA APURTZEA: Zornotzan ere Autzaganeko mendatean obrak egiten ari dira, komunikazioak hobetzeko helburuz, baina paisaia ere kaltetu dute.
· IBAIAREN KUTSADURA: Gure errekaren, Ibaizabal, kutsadurari buruz hitz egingo dizuegu. Plastikoz eta zaborrez beteta dago, gehien bat uholdeak edo ibaiaren igoerak izan ondoren. Gainera, hurbil dauden lantegiek botatzen duten keak eta zikinkeriak ibaia kutsatzen dute, ibaian dauden izaki bizidunak kaltetuz.
· AIREAREN KUTSADURA ETA AKUSTIKOA: Trafikoak, Zornotzan eragin handia dauka, zeren eta, autopista eta herriaren erditik igarotzen duten errepideak kotxez, kamioez, autobusez… beterik daude. Arnasten dugun airea guztiz kutsatzen dute eta horrez gain zarata handia dugu.
· AIREAREN KUTSADURA: Boroan, landa eremuan zegoen auzo baten, Zentral Termika eraiki zuten, arnasten dugun airea kutsatuz.
· PAISAIA APURTZEA, AIREAREN ETA IBAIEN KUTSADURA ETA AKUSTIKOA: Zornotzan betidanik herri industriala izan da eta bertoko industriek aspalditik gure ingurua kutsatu eta apurtu dute.
Gure ikastetxeak Zornotzan zegoen ingurumen arazo horietako bati erantzun zion proiektu bat garatuz:
· Joan zen urtean KAI Lego taldeak, First Lego League txapelketan parte hartu zuen, txapelketaren gaia “Natures fury” izanik. Proposatu genuen proiektua ibaiaren zikinkeriak garbitzea izan zen. Hurrengo honetan zetzan gure proiektua:
Uholdeak edo ibaiaren igoerak daudenean errekaren altuera igo egiten denez zikinkeri asko joaten dira urazaletik eta ibaiaren bazterrean gelditzen dira edo itsasoan amaitzen dira. Arazo hau ekiditeko, ibaiaren ertzetan amu antzeko batzuk jarriko zituzten han zikinkeria harrapatuta gelditzeko. Amuen arteko distantziak izaki bizidunen babesa zaintzen zuen.

2014/11/16

IRAES Confint 14

delegaciones (2) - copia (640x480) delegaciones (640x452) congreso - copia (2) (640x478)
congreso (6) (640x480) congreso (2) - copia (640x478) fiestuki (13) (640x480)
albergue (4) (640x480) albergue (13) (640x480) paredpintura (12) (640x480)

IRAESeko ordezkarien aurkezpena

IRAESeko ordezkarien aurkezpena Confintean:




Egape Ikastolako aurkezpena



IRAES 21- AURKEZPENA

IMG_1969.JPG


Kaixo! Gu Egape Ikastolako ikasle taldea gara. Argazkiko ezkerraldean, 3.DBHko bi ordezkariak, Maddi Iztueta eta Naia Lusarreta, eta, beste hiruak, berriz, 4.DBHko ordezkariak, Iosune Larrayoz, Imanol Odriozola eta Lander Cia.

Aurten, Iraes 21 proiektuan sartuta, lan egiteko gogoz gaude , gure mundua jasangarriagoa eta berdeagoa izan dadin! Hori horrela izateko zenbait proiektu ditugu eta horietako bat Urnietako Trankats ibaiaren kutsadura gutxitzea da.

Sukarrietatik Baso Proiektukoek Confintera bidalita

Queridos/as participantes del CONFINT:

Somos alumnos/as del colegio Angeles Custodios de Santutxu (Bilbao) y esta semana hemos estado en Sukarrieta explorando el bosque, y nos hemos dado cuenta de lo importante que es cuidar la naturaleza y el medio ambiente en general.

Por nuestra culpa el planeta va de mal en peor y por eso tenemos que colaborar todos/as para mejorar el medio ambiente.

Para ello hemos pensado unas propuestas de mejora, y nos comprometemos a cumplirlas:

  • Plantar un árbol cada vez que se tale uno.
  • Utilizar el transporte público.
  • Respetar la naturaleza: no hacer abrigos de piel.
  • Reutilizar el papel, no malgastarlo.
  • Reutilizar el plástico.
  • Reciclar.
  • Trasladarnos andando.
  • Pasarnos la ropa cuando no nos valga.
  • Poner más fábricas de reciclaje.

Aupa Confint, ánimo !!!