2014/06/17

Gazteok ere parte hartzeko deituta: Ingurumenerako Politika berria


Lehendakariarekin eta Sailburuekin izandako IRAES sareko gazteekin emanaldian, ikasleek, besteak beste, zera adierazi zuten:
  • Konpromiso moduan: “Ingurumen politika kanpainetan parte hartuko dugu”.
  • Eskaera moduan: “Gazteen ideiak kontuan izatea, gazteentzako foroak zabaltzea eta gazteek parte hartzeko ingurumen aldeko ekitaldi gehiago egitea”.
  • Eta azkenean, galdera bat: “ingurumenaz eztabaidatzeko “Open Space” jardunaldia ekainak 5ean Bilbon izango dela jakin izan dugu. Ikasleak, gazteak, ikastetxeak,….baita parte hartzeko aukera izango dugu eta nola?


Orain, Eusko Jaurlaritza etorkizuneko ingurumen-politika eraikitzen laguntzen guztion iritziak eta proposamenak eskatzen ditu. Bai nagusien, bai gazteen ekarpenak.

HERRITARREN PARTE-HARTZE PROZESUA EUSKADIN

INGURUMEN-TESTUINGURU BERRI BAT SORTZEKO

EAEko ingurumen-politikaren norabidea aldatzea eta elkarrekin etorkizuneko ingurumena eraikitzea. Horixe da Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailak lortu nahi duen asmo handiko erronka, Ingurumen Esparru Programa (Ingurumenaren alorrean EAEko jardueren norabidea zehaztu eta haiek koordinatzen dituen erreferentziazko dokumentua) egiteko prozesua martxan jarri dela baliatuta. 

Horretarako, beharrezkoa da herritarrek parte hartzeko gune bat zabaltzea, elkarlanean etorkizuneko ingurumen-politikaeraikitzen lagunduko duena. 

Mesedez, 

bete hurrengo galdetegia. 

Aldi berean, zure ikastetxean zabaldu hezkuntza komunitateak parte hartzeko, i
kasleak, irakasleak, familiak... pertsona guztien eritziak beharrezkoak dira.


Animu!!!!, ikastetxean landutako proposamenak, alternatiboak, gizartea aldatzeko ideaiak, Udal Foroetan aurkeztutakoa... orain aukera daukazue Ingurumen Politikan parte hartzeko aukera. Ez galdu abagunea!!!

Galdetegia ekainaren 29a itxiko da. 
Eskerrik asko parte hartzeagatik.


Agur bero bat

Europako Mobiliz-akzio Eguna: Axular BHI

Honekin batera, zazpigarren lehenengo lana bidali nahi dizuegu.
Zuen gustukoa izatea espero dugu eta ikusi arte!

Espaziora klima aztertzen...


Hau bai dela oporretarako bidaia bat: espaziora!!!
Txantxiku I deitu diote egitasmoari, eta elkarlanean aritu dira Oñatiko Gaztelekua, bertako Ilatargi Astronomia Taldea, Bizkaiko Astronomia Elkartea eta Arabako La Otra Mitad elkartea. 
Helburuak ikerketa meteorologikoa eta izpi kosmikoen azterketa ziren.
Larunbatean bota zuten estratosferara Txantxiku panpina, kamera bat lotuta zeukala. Irudi ikusgarriak hartu ditu kamerak.
Bi ordu eta hogei minutuz egon zen airean. Oñatitik abiatu, eta 18.235 metrora galdu zioten arrastoa, baina antolatzaileek dudan jarri dute datu hori. Ia ordubetera izan zuten berriz ere haren berri, eta 14:00 aldera lurreratu zen, Vianan.

2014/06/16

Ez dugu ixten..., baina disfrutatu oporrak.

Ez, oraindik ez dugu ixten, baina oporrak laster datoz eta agurra eta zorionak eman nahi ditugu.
Ikasturtea luzea izan da. Eta emankorra bezain luzea.
Ziur dena gainditu duzuela eta merezitako oporretaz disfrutatuko duzuela.
IRAES 21 sarean egindako lana zoragarria izan da, benetan. Ikasturte honetako zenbaki batzuk:
  • 7 lan proposamen egin dira eta bete dira. Proposamen guztietan erantzunak agertzen dira.
  • Guztira, 200 sarrera baino gehiago egin dituzue.
  • 41.200 bisita baino gehiago blogean. 
  • Hilero 1.000 bisita inguru.
  • Maiatzean, Europako Mobilizakzio Eguna dela eta, 2.173 bisita.
  • 40 ikastetxe baino gehiagoetako ikasleen ekarpenak.
  • 50 bideo baino gehiago.
  • Ingurumena hobetzeko eta aldaketa sozialaren aldeko 100 ekimen baino gehiago.
  • 22 ikastetxetan Eskolako Confint.
  • 19 ikastetxe eta 91 ikasle V Euskal Confint-ean.
Zeren eta...
Ez ba da orain, noiz?
Ez bagara gu, nortzuk?

Eskerrik asko eta zorionak egindako lanagatik eta partehartzeagatik. Zuekin planeta pixak bat hobetu da ikasturte honetan, ziur egon.
Orain opor orlegiak disfrutatu, konpromisoak ez ahaztu eta datorren ikasturtean erronka berriekin ikusiko gara.

Blog honek ez du ixten oporrengatik. Ateak zabalik daude zuen ekarpenak, ideiak, proposamenak, burutazioak... aurkezteko.

Eta ikasturte honetan egindako lanari buruzko zuen komentarioak, zer iruditu zaizuen, zelan pasatu duzuen... ohiko posta elektronikoan edo sarrera honetan 'Comentarios' esteka klikatuz, jasotzeko prest gaude.


Ondo izan

2014/06/10

Europako Mobiliz-akzio Eguna: Sukarrietako Eskola Saiakuntzarako Zentroa

Hona hemen bidalitako bideoa:

6.lana: Lauro Ikastola


LAURO IKASTOLA time last KLIMA ALDAKETA

LAURO IKASTOLA World Enviroment Day AGENDA 21 2014

Axular Lizeoa: Gazte irekia

Axular Lizeoko IRAES taldeak honako berri hau aurkeztu nahi dizuegu.
GAZTE IREKIA Txapelketan ...ingurumena ere.
Gure ikastolako lehen Hezkuntzako 6.B taldearen lanak Eusko Jaurlaritzak antolatutako Gazte Irekia txapelketaren lehen saria lortu du.
Gazte Irekia Eusko Jaurlaritzaren ekimen bat da eta bi helburu nagusi ditu:
  • Ikasleen eztabaidarako eta ekimenerako gaitasuna bultzatzea, hiritar bezala proposamenetan eta erabakietan parte hartzeko dituzten aukerak jorratuz, ikasleak elkarbizitza demokratikorako prestatze aldera.
  • Pertsona helduok gure gizartea hobetzeko ikasleen ekarpenak kontuan hartzea, gazteek munduaz duten ikuspegitik eta ideia berritzaileak sortzeko duten gaitasunetik ikasiz.
Proiektuak gure gazteen etorkizuna hobetzea du helburu eta bideo formatoan aurkeztu genuen.
Bideo honetan ingurumen gaiaren presentzia izatea eskatu genien eta horrela egin zuten. 
Hona hemen gure ikasleen bideoa.

Egileek proposamena lehendakariari, Iñigo Urkulluri, adieraziko diote Lakuan ekainaren 11an.


Informazio gehiago:  http://gazte.irekia.euskadi.net/

Europako Mobiliz-akzio Eguna: Zuazola Larraña (Oñati)

Oñatiko Zuazola Larraña ikastetxetik bidaltzen dizuegu gure bideoa konpostaren inguruan. Ekainaren 5a kontuan hartuta egin dugu. 

2014/06/09

Europako Mobiliz-akzio Eguna: Amor Misericordioso (Sestao) flashmob


Europako Mobiliz-akzio Eguna: Amor Misericordioso (Sestao)

6. lana: AXULAR LIZEOA

 
clip_image002
A) DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
B)

1- Zaborra

Zer egiten dugu Donostian zaborrarekin? Donostian ez dugu erraustegirik. Beraz, ez ditugu erretzen. Donostialdeko zenbait herritan atez ate deituriko sistema erabiltzen hasi dira. Donostian oraindik ez dugu sistema hau erabiltzen eta zaborra San Marcos izeneko zabortegi batera eramaten dugu. Zaborraren beste zati bat Bizkaian dauden erraustegi batzuetara eramaten ditugu.
Ondorioz, gure ustez Donostian erraustegi bat egin beharko genuke oso gutxi kutsatzen duelako eta gainera diru oso gutxi balio du zaborra erretzea. Erraustegirik egingo ez bagenu zaborra gordetzen jarraitu beharko genuke edo bestela Bizkaira eramaten.
2- Uholdeak
Donostian Urumea izeneko ibaia dugu. Euri asko egiten duenean, askotan, uholdeak egoten dira bai Donostian bai inguruko herritan. Hau ekiditeko ibaia aldi gehiagotan garbitu beharko genuke. Pentsatzen duguna da, langabezian dauden pertsonei soldata bat emanez ibaia garbitzeko lanpostuak sortu behar zirela.
Horrez gain, itsasoan olatu oso handiak daudenean Pasealeku Berria puskatu egiten da eta diru asko balio du hori konpontzeak. Gainera itsasoko ura Donostiako Alde Zaharrean sartzen da eta hor dauden dendak galera izugarriak izaten dituzte. Hori ekiditeko, gauza gutxi egin daitezke baina egin daitekeena da Alde zaharra gehiago babestu.










Europako Mobiliz-akzio Eguna: Egibide (Gasteiz) flashmob

Hona hemen bidalitako biedoa:

Europako Mobiliz-akzio Eguna: Beurko BHI

Beurko BHI biodibertsitatea lantzen:

Europako Mobiliz-akzio Eguna: San Jose Floreaga flashmoba

Ekainaren 5ean INGURUMEN EGUNA ospatu genuen, LHko bigarren zikloko ikasleak BARRIAN geunden akanpadan eta han bertako klaustroan grabatu genuen honako bideo hau.
Guztion artean ahal dezakegu: ZAINDU DEZAGUN MAITE DUGUN HORI!

6.lana: San Jose Floreaga



·     
  Eskualdea: Urola erdia
·       Bigarren arazoa: Langabezia.
·       Kausak eta ondorioak:
o     Kausak: krisia dela eta, eskualdeko enpresa ugarik itxi egin behar izan dute. Enpresa hauetako asko altzarigintzara dedikatzen ziren.
o     Ondorioak: langabezia tasa igo egin da.
·       Zergatik den ingurune honetako berariazkoa: Gipuzkoako eta Euskadiko altzarigintza sektoreko enpresa garrantzitsuenak Azpeitian zeudelako.

2014ko maiatzean, %13koa izan zen langabezia tasa Azkoitian. Eragin handiena izan duen sektorea altzarigintza izan da. Adibidez: Azcue, Danona, Grumal edota Lan Mobelek beren egoera oso kaltetuta ikusi dute. Honetaz aparte, enpresa siderurgiko handi batek ere, Corrugados (grupo Gallardo), itxi egin du eta itxiera honen eragina handia izan da Azpeitian.
Horren ondorioz, ikasketen aldetik ere eragina izan dute itxiera hauek, adibidez, Urola FP-k ikasketak aldatu behar izango ditu, hauek beste modu batetara planteatuz. Orain arte, administrazio eta informatika, mekanika eta zurgintza eta altzarigintza ematen zituen, baina orain, egoera honetan, azken honek garrantzia galdu du eta beste zerbait eskaini beharko du.
Bestalde, inguruko udalerri batzuk elkartu egin dira arazo honi aurre egiteko. Orain arte erabakiak udalerri bakoitzak hartzen zituen bezala, orain, amankomunitate batean hartuko dira.
Gainera, Iraurgi Berritzen (IB) taldeak 500.000 € inbertituko ditu Azkoitia eta Azpeitiako udalerrietako enpresetan, ekonomia sustatzen laguntzeko.

6. lana: San Jose Floreaga




·       Udalerria: Azkoitia
·       Lehen arazoa: Hondakinen kudeaketa.
·       Kausak eta ondorioak:
o     Kausak: Eskualdeko zabortegia beteta dago eta ezin dira zaborrak bertara eraman. Honek eskatzen du hondakinen kudeaketa egokiago bat ezartzea.
o     Ondorioak: Hondakin kudeaketa sistema berri bat ezarri behar da.
·       Zergatik den ingurune honetako berariazkoa: gure eskualdeko zabortegia beteta dagoelako.

Orain arte Azkoitian hondakinak edukiontzietan jasotzen ziren: urdina, horia, berdea, grisa eta marroia. Birziklapen maila oso eskasa zen, taulan azaltzen den bezala, hiritar askok ez zutelako hondakinen sailkapena ondo egiten. Gainera, eskualdeko zabortegia bete egin zaigu.
Azkoitian udaletxeak bultzatutako Hondakinen inguruko mahaia (hiritarrez osatua) sistema misto bat aukeratu du egokien bezala. Zertan datza sistema hau? Ba edukiontziak izaten jarraituko dute baina grisa (errefuxa) kenduko da eta bere ordez atez-ate jasoko da zati hau. Besteetan, esan dugun bezala, berdin jarraituko du:
-       Papera egunero edo nahi denean kontenedore urdinera.
-       Ontziak egunero edo nahi denean kontenedore horira.
-       Beira egunero edo nahi denean kontenedore berdera.
-       Organikoa egunero edo nahi denean txipdun kontenedore marroira.
-       Pardelak egunero edo nahi duenean txipdun kontenedorera.
-       Errefuxa: astean behin gaueko 8tatik 11tara txintxilikarioetan.

Hauek dira bi sistemen arteko diferentzia batzuk.

Koste
ekonomikoak
Birziklapen datuak:




ORAIN


-bilketa: 560.000 €
-tratamenduak: 425.000€
-Sarrerak: 123.000 €
GUZTIRA: 862.000 €




% 28 birziklatzeko.
5.edukiontziarekin %32



PROPOSAMEN BERRIA
(mistoa)

-Bilketa: 617.000 €
-tratamenduak: 260.000€
-sarrerak: 200.000 €
GUZTIRA: 677.000 €

MISTOA: 185.000 €ko aurrezketa



%80 birziklatzeko









Asunto honek aspektu ekologikoaz aparte beste aspektu bat hartu du herrian: liskarrak sistema berriaren alde eta kontra daudenen artean. Bakoitzak bere ideiak aurkeztu ditu foro ezberdinetan eta baita asanbladak edota manifestazioak egin ditu. Esan daiteke, azkoitiarrak bi taldetan banatuta daudela momentu honetan.
Guk arazoa era objektiboago batean ikusteko laburpen-taula hauek prestatu ditugu.

ORAIN DUGUN SISTEMA
ALDERDI POSITIBOAK
ALDERDI NEGATIBOAK
Kaleak politago geratzen dira
Gutxiago birziklatzen da
Usain gutxiago
Garestiagoa da
Herritarren arteko liskar gutxiago
Edukiontzi grisa azkar betetzen da.


SISTEMA MISTOA
ALDERDI POSITIBOAK
ALDERDI NEGATIBOAK
Gehiago birziklatzen da
Kaleak askoz zatarragoak  geratzen dira
Merkeagoa da
Herritarren arteko liskarrak

Usain txarra

2014/06/06

Europako Mobiliz-akzio Eguna: Orobiogoita BHI


Flashmob from ikt orobiogoitia on Vimeo.

6. lana: Aita Larramendi Ikastola

Udalerria: ANDOAIN
Eskualdea: BURUNTZALDEA

INGURUMEN ARAZOA: Espezie inbaditzaileak.


    Inguruan eragin handirik eduki ez badu ere, gure ekosistemetan kalte larriak sortzen ari dira kanpotik iritsitako espezie inbaditzaileak. Andoaingo adibiderik garbienak, azken urteetan hain ezagun egin diren Asiako liztorrak, eta Reynoutria japonica, Buddleja davidii eta Cortaderia selloana landare motak dira. Liztorrak ezabatzeko saiakerak egiten ari diren arren, landareek hor diraute, eta oso proiektu gutxi gauzatzen dira hauek ezabatzeko.


INGURUMEN ARAZOA:  Harrobia.

    Eztabaida handia sortu duen gaia da honako hau. Urteak dira Buruntza mendiko harrobi horretatik harria ateratzen dabiltzala, baina oraindik ere, jende askok nahi du harrobiaren itxiera. Mendia zulatzeaz gain, inguruko ekosistemari kalte nabarmena egiten dio, bizidunei bizitzeko eremua kenduaz. Horrek bertako landaredia desagerraraztea dakar eta bizidun horrekiko lotura duten beste hainbat bizidunekiko kalteak eragitea, harria lortzeko soilik. Ingurugiro arloko arazo larriak sortzen ditu, nagusiki, paisaiaren suntsipenarekin lotutakoak
 Harrobia gure herrian kokatzen denez, arazo berariazkoa dela esan dezakegu

INGURUMEN ARAZOA: Abiadura handiko trena (AHT)
Gure herritik pasatzen da eta kalte ekologikoak ekarriko dituela diote: kutsadura, istripuak, kolapsoak...Horrez gain, proiektu honek nekazari lur asko desegingo ditu, hiri-landa zatiketa areagotuz, itzelezko lur-mugitzeak eta betelanak eragingo dituzte: mendi-kentzeak, lubetak, euste-hormak, zubiak eta zabortegiak.
     Hori dela eta, proiektu hau egiteko beharrezkoak izango diren harrobi berriek, bai eta leherkariek, substantzia kimikoek eta metal  astunek ere, 12.500 landare eta animaliarengan eragingo dute. Katalogatu gabeko beste 25.000 espezietan ere (gehiengoa ornogabeak) izango dute eraginik.

INGURUMEN ARAZOA: Zaborra.

    Azken hilabeteetan polemika ugari sortu duen gaia da. Konposta guneak sortu dira, eta “Zero zabor” zein “atez-atekoa” bezalako proiektuak gauzatzen ari dira. Andoaingo egoera, honakoa da: konpostatzeko hainbat gune ezarri dira, hala nola, Etxeberrietan. Zentro publikoetan ere, birziklapenaren aldeko apustua egin dute, eta horretarako kolore ezberdinetako kontenedoreak ezarri dira. Gaur egun, %30 baina pixka bat gehiago birziklatzen bada ere, hemendik urte batzuetara, tasa hori %70-80ra igotzea dute helburu. Ez da eskualdeko arazo berariazkoa, Euskal Herri osokoa baizik.

INGURUMEN ARAZOA: Langabezia.
   
    Azken urteetan, langabezia arazo larria izan da bai Europa mailan, bai herrialde mailan, eta bai herri mailan. Andoainen ere, bere eragina eduki du, eta azken hilabeteetan gutxitu bada ere, gaur egun, 1113 langabe daude Andoainen; hau da, herritarren %7,55. Azken datuek diotenez:

•    Andoain:1.113 langabetu
•    Buruntzaldeko eskualdea: 5.104 langabetu
•    Gipuzkoa: 49.134 langabetu


Europako Mobiliz-akzio Eguna: CEEP-SESZ, Kontxa LHI eta Artxandape ikastola

Aste honetan SESZn egon diren ikasleak 4 eta 5 mailako ikasleak izan dira.
KONTXA LHI (Karrantza) (4 maila) eta ARTXANDAPE (Bilbo)(5. maila) eta gaur "Ingurumenaren eguna" dela eta SESZn Lip Dup bat grabatu dute. Gozatu!

2014/06/04

Lehendakariaren mezua II Estatuko Confinterako gazteen delegazioari


IRAES 21eko ordezakariak eta Eusko Jaurlaritza: bideoak

IRAESeko ordezkariak EJran aurrean egindako aurkezpena

Zer da IRAES 21, zer egiten duzue ikasleek.  Axular BHI.

IRAES 21 Iraunkortasunerako ikastetxeaaren errekonozimendua jaso duten eta iraunkortasuneko hezkuntza elkarrekin bultzatzen duten ikastetxeen sarea da.Instantánea 1 (04-06-2014 18-35)
Euskadiko gazteok sare honen bidez gure Ingurumenaren aldeko esperientziak trukatzen ditugu.Hau da IRAES 21 Euskal Herriko gazteei abotsa ematen zaie. Ikastetxe hauetako gazteok Ingurumenaren alde lan egiten dugu eta gure ikastetxeetan lan batzuk egiten ditugu .Adibidez:BIRZIKLAPENA,BERERABILPENA ,ORTUA,BASOLORATEGIA ZAINTZEA,Ingurumen taillerrak ,azokak,Ingurumen erakusketak ,lehiaketak ,Konferentziak… eta egiten duguna Herriko Foroan ,Eskolako Konferentzian .. gure taldekideei, familiei , herrikoei erakusten diegu .Honi esker gazteok biltzen gara eta proposamenak eta konpromisoak egiten ditugu.
Geroago Euskal konferentzia Dorre Madariagan ospatzen da eta hemen gure ideiak eta nahiak beste batzuekin konpartitzen ditugu Estatura ,Europa eta Mundura Ingurumenaren arazoei buruz baina Munduko gazteon ikuspuntua jakinarazteko . .

Zer da Confint, zer egin da ikastetxeetan...  S Jose Floreaga.

Hainbat Confint daudela oso ondo dakigu.Confint-era jasangarritasun bandera duten hainbat ikastetxe biltzen gara.Bertan,hainbat ekintzaz gosatzeaz gain,ikastetxe bakoitzak eginiko lanak aurkeztu behar ditugu beste ikastetxeetako ikasleei.Ikastetxean lan horiek egiteaz gain,Iraes 21 blogean jartzen dituzten lanak egiten ditugu txintxo txintxo.Espainiarako Confint-era eramateko bideo batzuk egiteaz gain,flashmovie bat egin behar dugu Ikastetxeko beste zenbait ikasleen laguntzaz.Asko ikasi dugu denbora honetan,gure planeta errespetateaz gain taldelanean nola aritu behar den ikasi dugu.

Zer egin da V. Euskal Confintean. Elorrio BHI.

Instantánea 2 (04-06-2014 18-36)Iraes 21 sarearen barruan gauden eskola guztiak pasaden Maiatzaren 4ean elkartu ginen hemen, urtean zehar eta Eskola Confintean eginiko lanak aurkezteko. Hemen aukeratu genituen Bartzelonako ordezkariak baita ere. Euskal Confint ospatzen den bakoitzean Iraeseko zuzendariengandik zenbait jarraibide jaso arren, eskola bakoitzak estrategia ezberdinak erabiltzen ditu Euskal  Confint honetatik positiboa den zerbait ateratzeko. Guri dagokigunez, kurtso osoan egindako lana aurrera ateratzeko metodo bezala erabili dugu Euskal Confint. Nola azaldu hori?
Urte hasieratik martxora eginiko lan guztia Agenda 21en barruan dauden ikasle guztiei azaldu ondoren, zenbait ideia garatu genituen, Udal Foroa helburu. Baina Euskal Confint hor erdian zegoenez, ideia hauek hobeto garatu eta institutua promozionatzeko erabili genuen Confint.
Zein izan den gure helburua urte honetan baina? Ingurumen sostengarrian oinarritutako gizarte bat osatzeko pausu txikiak eman, beste batzuek pausu handiagoak eman ditzaten. Hori da egin dezakeguna, egiten duguna eta egiten jarraituko duguna.
Hau da Euskal Confint, eta hau da egin duguna, estrategia ezberdinen bitartez eskola bakoitzak gizarte sostengarri batentzako pausuak ematen jarraitzea alegia.

Bartzelonarako Gutuna 1. zatia.  Orobiogitia BHI

“GAZTEAK ETA HIRIAK” GUTUNA
V. EUSKAL CONFINT
EUSKADIKO BIODIBERTSITATE ZENTROA, MADARIAGA DORRETXEA
2014ko apirilak 2

V. Euskal Confint honetan elkartutako IRAES 21eko gazteek gure hiri eta herriekiko hartzen ditugun konpromisoak baita agintariei egiten dizkiegu eskaerak ere aurkeztu egiten ditugu gutun honetan.
Gure hiri eta herrien egoera ikusita, eta gure eskoletan egindako ekimenak aztertuta, hauek dira gure konpromisuak:
· Ez dugu hondakinik edozein lekutan botako, gure eskola eta gure hiria ez zikintzeko.
· Birziklatzen eta berrerabiltzen saiatuko gara, adibidez eskolako materiala.
· Oinez, txirrindulaz, patinetez edo garraio publiko erabiliz mugituko gara.
· Jendea kontzientziatuko dugu ingurumen arazoetaz.
· Ingurumen politika kanpainetan parte hartuko dugu.
· Energia eta baliabide natural gutxiago kontsumituko dugu.

Bartzelonarako Gutuna 2. zatia. Elgoibar ikast.

Instantánea 4 (04-06-2014 18-38)
Eta hauek dira gure eskaerak, hiri eta herrietako alkateei eta Euskadiko agintariei:

· Gure konpromisoak bete ahal izateko agintari politikoen laguntza.
· Energia berriztagarriak gehiago erabiltzea, adibidez faroletan eguzki plakak jarri bateriekin gauean argitzeko.
· Bidegorri eta txirrinduentzako aparkaleku gehiago jartzea.
· Kanpainak egitea ingurumenaren alde.
· Hondakinentzako edukiontzi gehiago jartzea eta hobeto kokatzea.
· Kontsumoa txikiagotzea.
· Gazteen ideiak kontuan izatea, gazteentzako foroak zabaltzea eta gazteek parte hartzeko ingurumen aldeko ekitaldi gehiago egitea.
Konpromiso eta eskaera hauek gazteen artean zabaldu nahi ditugu, beraiek ere parte har dezaten eta beraien iritzia eman dezaten. Iritzi, idei, eskaera eta konpromiso guzti hauekin Bartzelonan ospatuko den Bigarren Estatuko KONFINTera joango gara.

Galdera bat Hezkuntza Sailburuari. Beurko BHI.

Ikasi dugu:
-          planetan eta gure gizartean arazo ekologiko eta sozial garrantzitsuak badaudela,
-          klima aldaketaren ondorioak geure belaunaldiari jasatea tokatuko zaigula,
-          kontsumo jasangarri eta arduratsu bat egiteko gai garela
-          …
Prest gaude:
-          Gure ingururekin eta planetarekin konpromisoak hartzeko,
-          Ingurumen arazoak ikertzeko, kausak eta ondorioak aztertzeko, alternatibak eta irtenbideak arakatzeko eta jasangarritasunaren aldeko ekimenak garatzeko,
-          Ikasten dugu gure ikastetxetan eta inguruan zabaltzeko eta jasangarritasuna bultzatzeko
-          …
Guzti horregatik:
Instantánea 3 (04-06-2014 18-37)Hezkuntza Departamendua prest egongo litzateke geri laguntzeko? Gure ikastetxeetan jasangarritasunaren ikasketa bultzatzeko eta errazteko? Ikastetxeetan gazteok gai hauei buruz hitz egiteko eta elkartzeko denbora erraztea posiblea litzateke? Geure iritziak kontuan hartzea posible izango litzateke?

Galdera bat Ingurumen Sailburuari.  Lauro Ikastola.

1. Aurtengo ingurumena egunaren leloak (ekainaren 5ean) dio
“Zure ahotsa altxatu – Ez itsasmaila”
Zein plana dauka Ingurumen Sailak baita eskolekiko, Euskadiko “itsas mailaren igoera” arintzeko eta “itsas mailaren igoerara” egokitzeko?
2. Euskadiko etorkizuneko ingurumenaz eztabaidatzeko “Open Space” jardunaldia ekainak 5ean Bilbon izango dela jakin izan dugu. Ikasleak, gazteak, ikastetxeak,….baita parte hartzeko aukera izango dugu eta nola?

6.lana: Beurko BHI

Barakaldo, Bizkaia 

Oraingo honetan Beurko BHI-ko IRAES-eko partaideek prestatu dugun gure herriko (Barakaldo) arazoen mapa bidaltzen dizuegu. Mezuarekin batera bidaltzen dugu maparen argazkia eta arazoen taula.




BARAKALDO

INGURUMEN ARAZOAK


KAUSAK

ONDORIOAK

KONPONBIDEAK

LINDANE: Joan den mendeko industri-isurkerten ondorioz lindane detektatu zen Barakaldoko hainbat eremutan(lur-kutsatuak eta Oiola-urtegia)
Kutsatutako lurrak Argalario mendian gorde ziren bi segurtasun gelaxketan
Antzineko industri-isurketak Osasun arazoak Argalario mendiko segurtasun-gelaxkak ondo kontrolatzea eta Oiolako urtegian aldizkako analisiak egitea.
KONTROLIK GABEKO ZABORREN IZURKETEN GUNEAK (Solondo errekatxoa, Galindo ibaia, Susunaga mendia,...) -Jendearen arreta falta
-Udaletxearen pasibitatea
Inpaktua bertako ekosistemetan eta ikusmen-inpaktu handia Udaletxetik:
-Jendea kontzientziatzeko kanpainak.
-Garbiketa kanpainak.
KUTSADURA ATMOSFERIKOA -Inguruko industriaren isurketak.
-Gehiegizko trafikoa herriko zonalde batzuetan (autopistatik hurbil daudenetan).
-Usain txarrak
- Kea
-Osasunaren arazoak
-Kalte posibleak ekosistemetan (euri azidoa...)
-Kutsadura akustikoa
-Fabrikei kontrolak ezartzea, iragazkiak instalatu...
-Trafikoa hobeto erregulatu herriaren barnealdean, eta garraio publikoa areagotu, esterako kanpainen bidez.

El lehendakari recibe a los escolares de la conferencia de medio ambiente

Busturia , 3 jun .- El lehendakari, Iñigo Urkullu, ha recibido hoy a los veintiún escolares vascos que participarán en la fase estatal de la Conferencia Internacional de Jóvenes "Vamos a cuidar el planeta", Confint.
El lehendakari y la consejera de Medio Ambiente y Política Territorial, Ana Oregi, han recibido a los escolares en el Centro de la Biodiversidad de Euskadi, ubicado en la Torre Madariaga de Busturia (Bizkaia), después de celebrar el Consejo de Gobierno que, como todos los años por estas fechas, se celebra en Urdaibai para conmemorar el Día Internacional del Medio Ambiente, que es el próximo jueves.
Urkullu ha animado a los jóvenes a participar y colaborar en la elaboración del IV Programa Marco Ambiental 2015-2020 porque "es vital la participación de la sociedad y, dentro de ella, la juventud tiene mucho que decir y aportar".
Para el lehendakari, el trabajo medioambiental desarrollado por los 86 jóvenes de la red de centros sostenibles de Euskadi, que celebraron el pasado abril el Euskal Confint, es una "garantía" de que Euskadi tendrá un desarrollo sostenible, "armonioso con la naturaleza, equilibrado y justo" con la gente.
La Conferencia Internacional de Jóvenes "Vamos a cuidar el planeta"-Confint es una iniciativa de la Unesco dentro del programa "Década de la Educación para el Desarrollo Sostenible" y busca el intercambio de experiencias en esta materia entre jóvenes de todo el mundo.
En el caso de Euskadi, los jóvenes que irán al encuentro estatal de Confint, en Barcelona, estudian en el centro guipuzcoano San José Floreaga (Azkoitia) y en los vizcaínos de Axular (Santurtzi), Beurko (Barakaldo), Orobiogoitia (Iurreta), Elorrio y Elgoibar.
--