2014/02/27

San Fidel Ik.: 4.lana

Guri gutxien gustatu zaiguna izan da  bizilekuetatik hain gertu ikustea zentral energetikoa, arriskuagatik eta kutsaduragatik.
 
 
Gehien gustatu zaiguna herri mailarako izan da lorategi eta baratze bertikalak eta kutxatan daudenak ere, lurrik ez dagoen toki batzuetan ipintzeko aproposak izan daitezke.

Begoñako Andra Mari: mugikortasuna


K.A. – Begoñako Andra Mari Ikastetxeko IRAES21 taldea.
Gure auzoko mugikortasunaren diagnostikoa bukatu dugu.  Diagnostikoa egiteko lehen hezkuntzako 2. Eta 3. zikloko eta DBHko ikasle guztiek  galdetegi bat bete zuten  tutoretza ordu batean eta erantzunekin ikasleen eta bere familien ohituren informazioa eman digute. 
Aparte,  lehen hezkuntzatik 5. mailako ikasleek eta DBHko ekodelegatuek (4 ikasle DBH mail bakoitzatik) bi irakasleen laguntzarekin auzotik irteera bat egin genuen eta ibilbide bat aukeratu ondoren  bertan ikusitakoa apuntatu genuen eta argazkiak atera genituen.
Diagnostikoa egiten oso ondo pasatu genuen eta argazkietan ikus dezakezuen moduan bidetik ostoporen bat aurkitu genuen.



Begonako Andra Mari: mugikortasuna



Aurten   MUGIKORTASUN JASANGARRIA lantzen ari gara gure Ikastetxean. Ikastetxeko ikasle eta irakasle guztiok inplikatuta gaude eta ekintza desberdinak egin ditugu.
Lehenengo hiruhilabetean, tutoretza orduetan, mugikortasunarekin zerikusia zuen tutoretza landu genuen.  Honetan dokumentala ikusi genuen eta galdera sorta bat erantzun ondoren hausnarketa bat egin genuen .
Gure EA21eko blogean sartzea gonbidatzen zaituztegu bertan egindako lana ikus dezazuen.  Blogean ikasturtean egiten ditugun ekintzak eskegitzen ditugu.
Zeuen gustokoa izatea espero dugu!!!
http://bamberdegunea.blogspot.com.es/


Begoñako Andra Mari: 1.lana

Kaixo iraeseroak !!
Aurreko ikasurtean eskola jasangarriaren zihurtagiria lortu genuen, horregatik gaude hemen, zeuekin lan egiteko prest.
Guk aurtengo iraes21 taldea osatu dugu ikasetxean. Ane, Malder, Michelle, Ander, Christian eta Aritz gara. Gogo handiarekin hasi gara proiektu honetan.  Gure ikasetxean egiten duguna zabaldu nahi dugu eta beste pertsonei erakutsi.
Aurten A21 proiektuan, mugikortasuna lantzen ari gara eta egin ditugun ekintzei buruzko berriak hemen aurkituko dituzue.
Gure proposamenak zeuen gustukoak izatea espero dugu, baita lan hau egitean ondo pasatzea ere.
Agur bero bat: MIchelle, Malder eta Aneren partez 


San Jose Floreaga: 4.lana

4. lanerako argazkiak ikusten jardun dugu, eta ados jarri gara taldekoak, gure herrian zer nahi dugun eta zer ez erabakitzeko. Egia esan pixka bat zaila egin zaigu, gure herria txikia baita, eta ezingo genituzke gauza batzuk martxan jarri.

• Zer ez zaigu gustatu?

Zentral nuklearra ez zaigu gustatu, baina badakigu oso garrantzitsuak direla. Adibidez Frantziari zentral nuklearrak kenduko bagenizkion oso egoera txarrean geldituko litzateke, bere elektrizitate zati handiena hauetan produzitzen baita (%75 inguru 2012an).

• Zer gustatu zaigu?

o Gehien gustatu zaigun ideia zebrabidea baino 5 metro urrutiago marra etena jartzea izan da. Neurri hau praktikan jartzea ez da batere zaila eta garestia. Horrela oinezkook segurtasun gehiago edukiko genuke, eta gainera umeak pixka bat lasaiago ibiliko lirateke.

o Bizikletak jartzeko ideia asko gustatu zaigu baina gastu oso handia suposatuko zuen gure herriarentzat. Horrelako proiektua aurrera eramateko ezinbestekoa izango zen Zumarraga, Azpeitia eta bailarako beste herriekin hitz egitea, Zumairaino iristen baita bidegorria.

2014/02/24

C. Vizcaya: 4. lana





Ikusten diren gauzen artean, zer ez zaizue gustatzen hiri honetan?



Jende asko dago, orduan zarata asko dago; beste argazkietan argi asko daude pistuta, beste batzuetan kontaminazio asko dago zabor askorekin.




Ikusten diren gauzen artean, zer gustatzen zaizue hurrengo Eskola Udal Foroan agintarien aurrean proposatzeko modukoa?



Gauza batzuk oso ondo daude baina beste batzuk oso txarto. Adibidez, zentro komerzial gehiago zeren eta horrela ez dago gente asko bilduta centro komerzial batean, ere lorategi gehiago egin ahal dute zeren eta argazki batzuetan lorategiak oso ondo eginda ikusten dira.

2014/02/21

AIta Larramendi Ik: 4.lana



Laugarren lana


Lyon-en asko gustatu zaizkigu kaleko artelanak (pareta margotuak…), hemen ez ditugu eta. Harritu gaituen beste gauza bat zaborrez eginiko eskultura izan da, oso gauza originala izateaz gain hondakinak berrerabiltzeko modu oso ona delako. Hiriko hormak artelanekin apainduta egoteaz gain, landarez estalitako paretak ere ageri dira, eta honek naturarengana hurbiltzen du hiria. Garraio publikoan aukera zabala dagoela ikusi dugu, eta horrek gure planetaren osasunaren alde egiten du. Alokatzeko bizikletak ikusi ditugu eta hau gustatuko litzaiguke gure herrietan izatea, hemen aukera hori ez dugu eta. Auto elektrikoak ikusi ditugu kalean kargatzen. Argi dago honek ingurumenaren alde egiten duela. Kaleak oso garbi eta zaborrik gabe ikusi ditugu.


Goian gustatu zaizkigunak aipatu ditugu, asko izan dira, baina hainbeste gustatu ez zaizkigunak ere ikusi ditugu: hirian apaingarri bezala ur edangarria erabiltzen da, eta hori ez zaigu oso ideia ona iruditu. Gaueko argazkietan argi gehiegi dago kaleetan, argi kutsadura eta alferrikako energia gastua gertatzen delarik. Energia lortzeko berriztagarriak ez diren bideak darabiltzaten enpresak ageri dira (energia nuklearra) eta guk berriztagarrien alde egingo genuke.

Aita Larramendi Ik: sari bat eta esperientzi bat


ANDOAINGO AITA LARRAMENDI IKASTOLAKO HIRU IKASLEK, "ZURE JANARIA EZ DA HONDAKIN BAT LEHIAKETA" IRABAZI DUTE

Abenduaren hasieran izan genuen lehiaketaren berri . Lehiaketaren helburua gure janariarekin hondakin gutxiago sortzea zen, eta gu hirurok animatu egin ginen, izan ere, ingurumena zaintzeko ardura badugu.
Ideia aldetik ona iruditu zitzaigun, jendea kontzientziatu zedin, eta gainera, sariek oso itxura ona zuten. Konstituzio zubia zegoen tarteko, eta bi goiz hartu genituen; batean bideoa egin genuen: ideiak bilatu, gidoia idatzi, herriko leku bereziak aurkitu, grabatu... 

Ikasleak sari banaketan, Bilbon.


Epaimahaiaren saria eta publikoaren saria eskuratu genituen, iPad mini bat eta zetazeoak ikusteko irteera bat. Gure bideoa hemen ikusi dezakezue:

 


Ianire Huizi, Amaia Armendariz eta Maddi Etxeberria
Aita Larramendi Ikastola - Andoain


IKASTOLAK TONER ETA TINTA KARTUTXOAK BILDUKO DITU

Urtarriletik aurrera, inprimagailuetako toner eta kartutxoak biltzen hasi gara Ikastolan, birziklatzeko asmoarekin. Beraz, ikastolako zein etxeetako toner eta kartutxoak bilduko ditugu, hondakin hauen kudeaketa egokiago bat egiteko. Honela, ingurumenarekin dugun konpromisoarekin jarraituz beste pauso bat eman dugu.




Andoaingo Aita Larramendi Ikastola

2014/02/20

Beurko BHI: ekimena eskolan

Kaixo,

Hemen gaude berriro Beurko BHI-ko  IRAES21 taldeko partaideak. Oraingo honetan,
biodibertsitatearen alde (gure aurtengo gaia) egindako lantxo bat aurkezteko gaude.

Bigarren mailako ikasle guztiok, teknologia arloan, projektu bat martxan  jarri dugu. Gela bakoitzean taldeak antolatuz, guztion artean, gutxi gora behera txorientzako 25 etxe egitea lortu dugu. Hauek institutuaren inguruan dauden zuhaitzetan jarriko ditugu, baina projektu hori aurrerago kontatuko dizuegu.

Guretzat oso ekintza erraza izan denez, animatzen zaituztegu zeuen eskoletan, antzekoren bat aurrera eramatea. Baina gogoratu, egiten badituzue, ez erabili ez margorik ez barnizarik, hauek txoriak uxatu egiten dituztelako. Horrela guztion artean lortuko dugu txoriek leku erosoagoak izaten.

Besterik gabe,Agur.

Nuria, Andrea, Aitor eta Ander.


Lauro Ikastola: 1. lana

IRAES 1 Lana

1. Hemen gure ikastola eta Eskolako Agenda 21 aurkezpena.



2. Vietnam herrialdea eta bertako ezaugarriak hezkuntza barne.

Vietnam, Asia kontinentean dago eta Euskal Herriarekiko kultura guztiz desberdina delako aukeratu dugu. Vietnameri buruz aztertutako informazioan, gurekiko ondorengo ezberdintasunak ikusi dira:
Lurralde handia331.114 km2 eta biztanle kopuru oso handia83.305.000 Hizkuntza ( Vietnamita, Ingelesa, Frantsesa, Txinera eta bertako hizkuntzak) ezberdinak dituzte, baita erlijioak (Budismoa, Hoa Hao, Cao Dai, Kristaua, Islama) Ikasleen %96a eskolara doa 611 urte artean. Eta 2. hezkuntza gehienak ezin
dute egin garestia baita.  Ikasleen %16a, 5 eta 14 urte artean lan egiten dute. Hainbat ume kaleetan bizi dira. Hirietan kutsadura handia dago, motorrak asko erabiltzen direlako eta motorren erregaiak kutsadura eragiten dute. Eta sarritan lurrikara, uholdeak eta tsunamiak izaten dira.
Ikusten denez herrialde guztiz desberdina da.

2014/02/18

Arrasate BHI: 4.lana

Zer gustatu zaigu?
9

Arrasaten unibertsitatera joateko, herrian erosketak egiteko, Aretxabaletara joateko,.... aukerak ditugulako herrian.
Originala, ekologikoa eta natura hirira elkartzeko modu ona.
Praktikoa eta modernoa.
Diferentea.
Proiektuaren orokortasuna. Aukera ematen digu beste ikasle batzuk ezagutzeko eta gure iritziak kontuan hartzen direlako.

Zer ez zaigu gustatu?


Hondakinak kutsagarriak eta arriskutsuak direlako.

Arrasate BHI: 3.lana

Hausnarketa

Ikastetxe gutxik hartu dugula parte konturatu gara, eta parte hartu dugun gehienok eskola behartsuak hartu ditugu gure lana egiteko, gurekin desberdintasun handiak dituztelako.

Zer pentsatzen dugu

Hezkuntza umeen eskubide bat dela, eta ume guztien oinarrizko baldintza batzuk izan beharko dituztela.



Komentatzeko

Ikasle horiek baloratzen dute daukaten apurra, eta guk ez dakigu baloratzen. Gu beti kexaka gabiltza.

Zergatik Afrika

Guk ez genuen Afrikako ikastetxerik aukeratu baina normala iruditzen zaigu, beraien eta gure artean desberdintasun handiak daudelako.

Arazo nabarmenak

Ikusi dugun arazo nabarmena oinarrizko baldintzak ez betetzea da.

Zer egin dezakegu?

Aukera desberdinak ditugu, batzuk nahiko ezagunak Saharako laguntza bezalakoa, baina badaude beste batzuk maila txikiago baten baina ere oso garrantzitsuak. Adibidez:
  •  Gure bailaran badago itinerante bat Chiapasen, bertako lagunei laguntzen: bi behi erosi zieten, eguzki plakak ipini zituen, josteko makinak eraman die,….. eta guk hango produktuak erosteko aukera dugu, bai eskola barruan irakasle baten bitartez bai San Miguelen azokan. Hango arropak, manta mexikarrak, pomadak, propolio txupatxusak,…
  •        Ikastetxe barruan ere, badugu beste kontaktu bat umeentzako jostailuak, arropak, liburuak eta abar eramaten dituena bailarako behartsuei.

2014/02/17

IRAKASLEEK ZUEN IRITZIA JAKIN NAHI DUTE

Aupa IRAESeroak! Zer moduz?
Dena izan da bapatean: 5. lana aurkeztu eta ia ia denok "mututute". Gogoratu blog hau zuen bloga dela eta bai hemen jarritako lanak, bai zuen esperientziak, bai zuen iritizak jasotzeko eta publikatzeko zabalik dagoela. Beste proposamen batekin natorkizue. Ez dugu sartuko besteen lanen poltsan ezberdina delako.

IRAKASLEEK ZUEN IRITZIA JAKIN NAHI DUTE

Aspaldidanik, ikasturtero, Euskadiko irakasleekin Ingurumen Hezkuntzari buruzko Topaketak burutzen ditugu. Pasa den ikasturtean Europako Confint delakoan egon ziren Amaiurrek eta Unaik izugarrizko aurkezpena egin zuten beraien esperientzia kontatzen bertan elkartu ziren 100 bat irakasle aurrean.(http://topaketak.blogspot.com.es/p/2013.html).Aurten, berriro ere irakasleak elkartuko dira beraien lanari buruz hitz egitera eta esperientziak trukatzera. Eta zera bururatu zaigu: aurreko ikasturtean bezala ikasleen abotsa jartzea irakasleen foro honetan. Azken finean, irakasleek zuen iritzia ezagutu nahi dute.

Horretarako hiru galdera erantzutea proposatzen dizuegu:

1.- Zuen ikastetxean, zuek, ikasleek egin duzuen planeta zaintzeko zuen gustuko ekimen batetaz pentsatu. Kontatu zer egin duzue eta zergatik den zuen gustukoa.

2. Zergatik da inportantea zuen partehartzea, zuen protagonismoa planetaren zainketan?

3.- Horrelako jarduerak egiteak merezi du? Horrelako ekimen gehiago egiteko mezu bat bidali nahi diozue irakasle guztiei?

Denok ezin gara pertsonalki bertan egon, baina bai, animatzen bazarete, bideoz. Hona hemen lanaren baldintzak:

Produktua: bideo bat (berdin da formatoa: mpg, mp4, wmv...).
Iraupena: gehien jota 40'. Orduan, aldez aurretik ondo pentsatu esan nahi duzuena, entsaiatu eta 40' segundotan sartu.
Epea: Martxoak 25 baino arinago, gure posta elektronikora.
Grabatzeko arauak: binetetan agertzen den moduan hauxe behar duzue:
  • Arbela: bertan bi mezu agertu behar dira: "IRAES 21 IKASLEAK" eta "IKASTETXEAREN IZENA".
  • Ikasle 1: Bideoan agertuko den ikaslea arbelaren aurrean kamarara begiratzen. Hitzen eskumaldean edo ezkerraldean egon daiteke. Bi ikasle batera ere izan daitezke. Esaldiak ulergarriak eta altuak entzun behar dira.
  • Ikasle 2: Bideoan agertuko ez dena baina entzungo dena, galderak egiteko. Ez da zertan galdera osoa egin behar, bakarrik "1.go galdera" esatea onartu daiteke
  • Ikasle 3: Hirugarren pertsona bat behar dugu grabatzeko. 
    • Erabili ahal da: telefono mugikor bat, argazki kamara bat (bideoarekin, jakina), bideo kamara bat...
    • Hobe da kamara zerbait finkoan jartzea: tripode bat, euskarri bat...
    • Erabiliko den planoa, hirugarren binetan agertzen dena izan behar da, plano ertaina deitzen dena: ukondotik gora eta espazio handirik utzi barik burutik gora, hori bai arbeleko hitzak argi agertu behar dira. 
    • Dena jarraian grabatu behar.
  • Froga batzuk egin ditzakezue eta hoberena bidali.
  • Ikastetxe bakoitzeko, gehienez, bi bideo onartuko dira.


Jasotako bideo guztiekin muntai bat egingo dugu, Topaketetan aurketzuko dugu eta blog honetan ere jarriko dugu.

Animatzen zareteneei eskerrik asko. 
Irakasleok zuen iritiza ezagutu nahi dugu eta!

Eskerrik asko!





IRAESeroek ingurumen sariak irabazten...

diariovasco.com web orrialdeko argazkia

«Zure janaria ez da hondakina» izeneko lehenengo bideo-lehiaketarako deialdia Euskal Autonomia Erkidegoko 12 urtetik 18ra bitarteko ikasle guztiei zuzenduta egin da, 2013ko azaroaren 16tik 24ra bitartean izan zen Hondakinak Prebenitzeko Europako Astearekin lotuta. Lehiaketaren helburua hauxe zen: herritarrak, batez ere gazteak, elikagaiak arduraz kontsumitu beharraz eta kontsumitu gabeko hondakinen ondorioz sortzen den hondakin kopuru handia murrizteko beharraz jabearaztea.

IRAES 21 sarearen barruan dauden Arrasate Institutuko (Arrasate), Aita Larramendi Ikastolako (Andoain) eta Easo Politeknikoko (Donostia) bederatzi ikaslek «Zure janaria ez da hondakina» izeneko lehenengo bideo-lehiaketako sariak irabazi dituzte.

Hone hemen albisteak:

http://www.diariovasco.com/v/20140213/al-dia-local/concurso-comida-residuo-20140213.html

http://www.ihobe.net/Noticias/Ficha.aspx?IdMenu=c7a02482-9afb-4d77-9e2e-91b31d95d6c9&Cod=daad3c79-8f0b-4167-af99-81e4d7836449



ZORIONAK GUZTIOI!!!


El Ave Maria: 4.lana

  • Ikusten diren gauzen artean, zer ez zaizue gustatzen hiri honetan? 
Zentral nuklearra ez zaigu batere gustatzen.
   
  •  Zergatik?
-      Asko Kutsatzen dutelako.
-      Arriskuak direlako.
-      Osasunerako txarrak direlako.


  • Ikusten diren gauzen artean, zer gustatzen zaizue hurrengo Eskola Udal Foroan agintarien aurrean proposatzeko modukoa? 
Asko eztabaidatu eta gero, 33. azgarkia aukeratu dugu: Tokiko produktuen azoka. 



  •      Zergatik?
-      Gure ohiturak mantentzen direlako.
-      Tokiko ekonomia sustatzen dugulako.
-      Gutxiago kutsatzen delako, eta horrela, ingurumena zaintzen lagunguko dugu.

Bea, Chesaro, Naiara, Marlon, Hugo eta Paula.

2014/02/13

Urretxindorra LHI: 5.Lana

1.- ZER EZ ZAIGU GUSTATZEN HIRI HONETAN? ZERGATIK?

Orokorrean, ikusten dugunak kontsumo eta kutsadura asko sortzen duela

iruditu zaigu. Gabaz eraikinak argiz apaintzea polita da baina gastu hori ez da

batere beharrezkoa. Kaleetan farola nahiko egon dira eta.

Bestetik, energia nuklearraren erabilera arriskutsua da eta kutsakorra ere.

Argazki batean iturria erraldoia egon da. Ura alferrik eta asko gastatzea dela

pentsatzen dugu.






 



2.- ZER GUSTATU ZAIGU ESKOLA UDAL FOROAN PROPOSATZEKO

MODUKOA?

Bizikleta-aparkalekua eta alokatzea denon gustukoa izan da. Izatez, urtero Udal

Foroan Muxikatik Gernikara bidegorria egitea proposatzen dugu. Antza, egiteko

asmoa dago. Itxaroten gaude.

2014/02/05

Orobiogoitia BHI: 4.lana

1-Ikusten diren gauzen artean, zer ez zaizue gustatzen Lyon hiri honetan?
Zentro komertziala, Aparkalekuak Zentral nuklearra.

 Zergatik?
Ez zaizkigu gustatzen hainbat arrazoigatik:
- Guztiak Ingurua eraldatzen dutelako .
- Zentral nuklearrak ingurua kutsatu dezake eta arazoren bat izanez gero, ondorioak oso larriak izan daitezke. Ikusi zer gertatu zan Chernobilen, Fujushiman kutsadura erradiaktiboa izugarria da eta ingurune guztia erabat eraldatuta dago eta bertan bizi direnak osasun arazo larriak dituzte. Baita ere, inguruko paisaia erabat eraldatuta dago.


2-Ikusten diren gauzen artean, zer gustatzen zaizue hurrengo Eskola Udal Foroan agintarien aurrean proposatzeko modukoa?
-Kaleetako hormetan dauden ortuak

-zebrabideak, eskolak
-Kotxe elektrikoak

 

 Zergatik?
Ingurua ez dutelako kutsatzen, eta guztiak beharrezkoak direlako gure segurtsuna hobetzeko. Kotxe elektrikoak kutsaduraren murrizketa ekarriko luke eta negutegi efektua gutxitu egingo litzateke.

Orobiogoitia BHI: 3. lana

Zer dela eta Afrikako eskolak aukeratu dira gehien bat?Zer arazoak nabarmendu dira? Zerozer egin dezakegu guk egoera honen aurrean?

Afrikako eskolak hautatu dira gehien bat, herrialde pobreetarikoak direlako eta ez dutelako ikasteko aukera asko. Haiek ez dute ikasteko leku egokirik, materialik, libururik eta gela bakoitzean ikasle piloa daude.

Leku batzuetan eskolak egon arren, oso urrun daudenez, ezin dute bi edo hiru orduko ibilbideak egin, eta beraz horiek ez dute ikasteko inolako aukerarik. Beste askok, seme- alaben laguntza behar dute eta ikasi beharrean lan egin behar dute.

Guk hemendik gauza batzuk egin ditzakegu:

• Kanpaina ezberdinak egin materiala biltzeko, eta haiei bidaltzeko.

• Erakunde ezberdinei dirua eman, bertan lagundu dezaten.

• Hemendik Irakasleak bidali bertako umeei laguntzeko.

• Uda pasatzera etor daitezke gure etxeetara uda ona pasatzeko.

Hemen bien arteko aldeak ikusi ditzakegu:


La Salee Berrozpe: 4.lana

Hiri honetako argazki ugari ikusi ahal izan ditugu eta horietatik gustatzen ez zaizkigunen artean hiriaren argazki bat izan da, argi gehiegi kontsumitzen dela ikusi dugulako. Argi naturala gehiago erabiltzen saiatu beharko lirateke. 

Horretaz gain zentru komertzial bat ere jendez gainezka ikusi dezakegu, hor iraunkortasuna eredu ez dela nabarmen da. 

Eskolako Udal Foroan proposatzeko moduko ekintza ona iruditu zaigu zaborrarekin egindako artelanak plazaratzea. Horrela berrerabiltzeko eta herria apaintzeko aurkera dugu. 

Laster ESKOLA CONFITa prestatzen hasiko gara! Hau gogoa! 

Andoaingo La Salle Berrozpeko IRAES 21 taldea!
 

Axluar Lizeoa (Donostia): 4.lana

Ikusten diren gauzen artean, zer ez zaizue gustatzen hiri honetan? Zergatik?

Gure ustez, zentral nuklearrak egotea ez da batere ona. Egia da beharrezkoak direla energia eskuratzeko baina gaur egun dagoen teknologiarekin energia berriztagarriak erabili beharko genituzke. 


Ez dugu gustukoa izan enparantza bat non ez dagoen ezer. Horrelako lekuetan zuhaitzak eta landareak landatu beharko zituzten. Alde batetik, onak direlako ingurumenarentzat. Bestetik, estetikoki politagoa gelditzen delako leku bat lorez eta zuhaitzez beteta.

Gaur egun aparkaleku gutxiago egon beharko lirateke eta daudenak garestitu. Horrela jendea garraio publikoa erabiltzen derrigortuko genuke. Ondorioz, kontsumo gutxiago egongo litzateke eta hiri handietako trafikoa hobetuko litzateke.


Ikusten diren gauzen artean, zer gustatzen zaizue hurrengo Eskola Udal Foroan agintarien aurrean proposatzeko modukoa? Zergatik?

Izugarri gustatu zaigu tranbia eta trolebusa. Lehen esan dugun bezala garraio publikoa sustatu beharko litzateke ondorio oso onak dituelako. Bizikleten erabilpena handiagotu egin beharko litzateke.Auto elektrikoen ideia oso egokia iruditzen zaigu. Problema bakarra autonomi gutxi dutela da. Proiektu honetan diru gehiago inbertitu beharko litzateke. Egia da oso garestia dela honelako proiektu bat ordaintzea. Baina urte batzuen buruan naturak eskertuko digu. Honelako egoera batean gaudenean erabaki behar dugu. Natura edo dirua?

 

Axular BHI (Santurtzi): 4.lana

Kaixo,
Santurtziko Axularrekoak gara eta egia esan Lyongo hiria oso ederra da, baina hiri guztiak bezala, ikusten da asfalto eta kotxe gehiegi.

Bestalde, gauza ezezagunak eta hemen ez ditugun berde-gune gehiago daude. Ez zaigu gustatu zentral nuklearraren argazkia baina bai, berde-txokoak adibidez orma-ortuak eta intsektuetarako hotelak. Bai esustekabekoak! 

Zer ondo bizi izango diren hiri horretan intsektuak! 

Beno, agur bero bat eta hurrengo lanara arte.

La Salle Berrozpe: 3. lana

Kaixo,.hemen daukazue IRAESeko hirugarren lana, geure hausnarketa pertsonala.

1. GALDERA:
Afrikako herrialdeak asko bozkatu dituzte,pobrezia asko dagoelako.Guk pobreziarengatik desberdintasun asko dagoelako aukeratu dugu Afrikako herrialde bat;eta gure ustez pobrezia ez dela justua, denek eskubide berdinak ditugulako.

2. GALDERA
Ez dituzte hezkuntza ikasteko materialak eta eraikuntza (eskolarik) jolasteko gauzarik ere ez.

3.GALDERA
Bai, asko lagundu dezakegu: jolasak eramaten, janariak eta dirua behar ditugun gauzetan erabiltzen.

Amaia, Andoni Ane eta Nerearen partez, La Salle Berrozpeko IRAES 21 TALDEA

Urretxindorra Herri Eskola: 3.lana



Zer hausnartarazten dizuete irudiko zenbakiek? Zer pentsatzen duzue? Zer dela eta Afrikako eskolak aukeratu dira? Zer arazoak nabarmendu dira? Zer egin dezakegu egoera horren aurrean?

Parte hartu dugun ikastetxe gehienok Afrikako eskolak aukeratu baditugu, gurekiko desberdinenak direlako izan da. Guk objektu asko daukagu. Materialik ez zaigu falta. Baina, beharrezkoa da horrenbeste gauza izatea? Horrek lan egiteko modua errezten du, baina inportanteena zera da: eskolara gustura etortzea, lagunakein egotea eta denetarik asko ikastea.

Afrikako umeengan ilusio hori argi ikusten da.

Dena denez, munduko ume guztiek guk daukagun “zortea” ez izateak pena handia emoten du. Liburu, arkatza, atlasak, ordenagiluak….badauzkazu, gehiago eta erosoago ikasten delako.



Baita ere, kexatzen garenean penagarria izaten da. Daukaguna baloratzea ahaztu egiten zaigu.

Guk urtero Sahararen aldeko elikagaien kanpainan parte hartzen dugu, arropa ere batzen dugu. Joan den kurtsoan 2. eskuko liburu azoka antolatu genuen eskolan eta lortutako dirua Afrikara bidali genuen; han nagusien egoitza egiteko.

Holakoetan parte hartzen jarraitzeko prest gaude.

Elgoibar Ikastola: 4.lana

Kaixo, gu Elgoibar Ikastolakoak gara eta hau gure 4. lana da.

Ez zaiguna gustatzen herri horretatik fabrika nuklearra da, airea kutsatu egiten duelako



Gustatzen zaiguna, aldiz, kaleak oso garbiak daudela da, eta natura asko dagoela da. Oso polita gelditzen da horrela.

Maria eta jose: 4.lana

-Ikusten diren gauzen artean, zer ez zaizue gustatzen hiri honetan?

  • Zentral nuklearra dagoela,.
  • hiria zehar argi gehiegi dagoela, energia gastu handia ekartzen du.
  • Garraiobide ugari daudela eta horrek kutsadura ekartzen du.
- Zergatik?
  • Ingurunea kutsatzen delako eta jasangarritasuna nahi badugu, gutxiago
  • Asko kutsatzen dutelako. Zentral nuklearrak hondakin erradiaktiboak ondo ez
  • Eta hainbeste argi egoteak argi kutsadura sortzen du.
-Ikusten diren gauzen artean, zer gustatzen zaizue hurrengo Eskola Udal Foroan agintarien aurrean proposatzeko modukoa?
  • Kotxe elektrikoa, horma ortua eta intsektuentzat etxeak.
-Zergatik?
  • Erabilgarriak izan daitezkeelako eta hemen, gure herrietan, ez direlako horrelakorik aurkitzen.