2014/01/31

5.lana: Confint


Ba zen behin....Luziânia-n, Brasiliako kanpo aldean, 2010 ekaineko 5etik 10era eta Brasileko Hezkuntza eta Ingurumen Ministerioek antolatuta, Gazteen Nazioarteko I. Konferentzia: Zain dezagun planeta (CONFINT) ospatu zen. Ekintza honetan 47 herrialdeetako 12-15 urtetako 350 gazte baino gehiago elkartu ziren, Euskal Erkidegoko bi delegatuak barne,  klima aldaketaren ikuspuntutik, arazo sozio-naturalei buruz eztabaidatzeko. Joan baino lehen eskolako Konferentziak, estatukoak eta kontinentekoak egin ziren. Brasilen, elkar ulertzea, elkarrekin lan egin eta etorkizunerako erreferentzi bat ezartzea lortu zuten gazteek, daukagun bizitzeko eraren jasangarritasun ezaren inguruan eta beraiek bete ahal zuten paperari buruz, Planeta zaintzeko Gazteen Arduren Gutuna idatzi zuten. Esperientzia oso arrakastatsua izan zen eta ez zen bertan bukatu.
Handik hona, jadanik 100 bat Eskola Konferentzia burutu dira Euskal Erkidegoan, 4 Euskal Confint, Estatu Mailako bat (Gazteiz, 2012) eta ESenRED Topaketa bat (Pontevedra, 2013), eta I Europako Confint (Brusela, 2012).
Bidea aurrera doa. Hurrengo geltokia: Eskolako Confint.
Gerokoak: V. Euskal Confint (apirilak 2), II Estatuko Confint (Barcelona, 2014 azaroak 13/15) eta II Europako Confint (2015ko udaberria). Tartean, ekainak 5ean Ekimen Eguna burutuko da, baina honen beri aurrerago izango duzue.
Baina, zelan, nortzuk, noiz... egiten da Eskolako Confint

Eskolako Confint Gida
Horretarako Eskolako Confint garatzeko Gida dotore bat prestatu dugu zuek eskolan garatzeko. Zalantzaren bat izatekotan, zerbait ez bada ulertzen... badakizue non gauden betiko posta elektronikoan eta laguntzeko prest.
Gidan  Eskolako Confint garatzeko proposamen bat agertzen da. Zuek moldatu ahal duzue ikastetxearen arabera, beti ere V. Euskal Confint-era eraman behar diren gauzak eta epeak errespetatuz.

Gidan agertzen diren bi errekurtso:
  • Dazibaoaren txatiloia: hemen (eta gero Archivo/Descargar).
  • WHAT A WONDERFUL WORLD abestiaren Playing for Change-ren bideoa:
 

Animua!
Proba egiten duenak errepikatu egiten du!!! 
Egiten duzuenaren berri hemen izan nahi dugu: erabakia hartu dugu..., prestatzen ari gara..., azken pausuak ematen ari gara..., egin dugu..., ekimaenak prestatzen ari gara..., ekimenak burutu ditugu...

KONTATU ETA KONPARTITU!!! 

OHARRA: DELEGATU KOPURUA
Gidaren 3. urratsean, 7. atalean eta 6. puntuan agertzen den moduan: "Bi delegatu eta bi ordezko aukeratu behar dira. Data heltzear, V Euskal Confint-ean egongo diren ikastetxe kopuruaren arabera zehatuko dugu zenbakia blogaren bidez." Tamalez, emanaldia egiteko daukagun espazioaren mugak gure mugak dira ordezkoen kopurua markatzeko. Eskerrik asko ulertzeagatik.



2014/01/30

Elorrio BHI: 4. lana

Gutxien gustatu zaiguna hormako ortua da, ekologikoa izan arren landareak hilak baitaude. Gure eskolan antzeko zerbait egiteko ideia izan genuen, baina hori eginez gero politagoa, zainduagoa eta berdeagoa izan beharko litzateke, argazkian ageri den bezala.

Argazkirik onenak hau dela uste dugu:
- Parke ekologikoa: Ideia ona iruditzen zaigu gure udalari proposatzeko, eta uste dugu badakigula zein izango litzatekeen leku egokiena, argazkian ikus daitekeen bezala.


2014/01/29

Badator, badator...


Badator, badator...
  Badator, badator...   
    Badator, badator...  
        Badator, badator...
              Badator, badator...
          Badator, badator...


Badator, badator...
   Badator, badator...   
    Badator, badator...  
        Badator, badator...
              Badator, badator...
              Badator, badator...

Confint badator!!!
Aste honetan Eskolako Confint garatzeko gida zabalduko dugu.
Confint badator!!!

Elorrio BHI: hainbat lan eder!




Pasaden astean gure eskolako pasiloetan zehar 3. munduaren eta bertakoek bizi dituzten egoeren inguruko argazkiak ipini dizkigute. Hauetan haurren bizimodu traketsa herrialde azpigaratuetan ikus daiteke gehien bat.
Baina bakoitzak argazki hauek ikusita ikuspuntu ezberdinak izan ditzake, eta horregatik, Elorrio BHI-ko zenbait irakaslek honekin lotutako jardueraren bat egitea pentsatu zuten. Argazkian ikus daitekeen bezala, klaseka joan ginen argazki hauek ikustera, eta ondoren, bakoitzak argazki bat aukeratu ostean, honen deskribapena edota argazkiarekin lotutako istorio bat idatzi behar genuen.
Denetatik izan dugu; deskribapenak, istorioak, argudio-testuak, balorazioak...
Oraindik ere jarraitzen dute argazki hauek korridoreetan, norbaitek ikusteko zain. Ideia polita iruditu zaigu, eta horregatik, Iraes 21 Ikasleak blogera igotzea erabaki dugu.

Aurretik bidalitako beste lan batzuetan Elorrioko eta beste herri batzuetako ikasleak nola Saharara joan ziren azaldu izan dugu. Orain handik etorri eta ondoren argazkiak eta informazioa daude eskuragai Elorrio BHI-ko web orrialdean. Hemen doa esteka: http://www.elorrio.hezkuntza.net/web/guest

Pasaden ikasturtean Agenda 21ekin eta Natur Zientziak arloarekin lotuta, liztor asiatikoen inguruko lan bat garatu genuen. Lan hau Stimula proiektu europearrean aurkeztu genuen. Konkurtso honetan Alemania, Errumania, Euskal Herri, Ipar Irlanda eta Espainiako hainbat eskolak parte hartu zuten, baina azkenean, Elorrio BHIko ikasle talde batek irabazi zuen, Ipar Irlandako beste batekin batera. Irabazi ondoren hilabete batzuetara, Euskadi Irratiko batzuk etrorri ziren talde honi elkarrizketa bat egitera. Azaro bukaeran elkarrizketa hori Faktoria irratsaioan agertu zen. Honekin batera argazki batzuk eta  Stimula proiektuaren esteka bidaliko ditugu.
http://stimula-project.eu/students-works/ http://stimula-project.eu/students-works/



2014/01/28

Vizcaya ik.: 2. lana

GABONAK GURE HERRIETAN

ARRIGORRIAGA:
Argi batzuk jartzen eta epifania izeneko desfile bat egiten dugu haurrok material erreziklatzen, taier asko egiten dira eta izotzako pista bat ipintzen dute.

BILBAO:
Argi asko ipintzen dira eta ez dugu argia aurrezten, kabalgata oso  handia egiten dute, urteko  asken egunan cross bat egiten da eta aktibitate asko egiten dira, taier batzuk egiten dira eta izotzako pista bat ipintzen dute.

DERIO:
Argi batzuk egiten dute, furgonetakin kabalgata bat egiten dute,  taierrak eta aktibitateak ipintzen dira. Kaleak ez daude oso dekoratutak.
 

BRASIL:
Brasilen  uda  da eta hondartzari edo igerilekuari joatean ospatzen da. Musikak eta jatekoak laguntzen dute familiaren ospakizunak eta lagunak.
Brasilen kaleak oso dekoratutak daude eta gauza asko egiten dute kalean.
 


Badator, badator...

Badator, badator...
  Badator, badator...   
    Badator, badator...  
        Badator, badator...
              Badator, badator...
          Badator, badator...


Badator, badator...
   Badator, badator...   
    Badator, badator...  
        Badator, badator...
              Badator, badator...
              Badator, badator...

Confint badator!!!
Aste honetan Eskolako Confint garatzeko gida zabalduko dugu.
Confint badator!!!


Badator, badator...
   Badator, badator...   
    Badator, badator...  
        Badator, badator...
              Badator, badator...
          Badator, badator...


Badator, badator...
   Badator, badator...   
    Badator, badator...  
        Badator, badator...
              Badator, badator...
              Badator, badator...

Larramendi Ikastola: 3. lana

Gure ustez talde partehartzaile gehienek Afrikako eskolak aukeratu zituzten alderaketa egiteko gurearengandik desberdinenak direlako. Desberdintasunak ugariak dira eta beraien baldintzak guretzat harrigarriak dira.


Guk baliabide asko ditugu eskura, eta beraiek berriz, eskura dutenarekin moldatzen dira. Gutxienez eskola guztietan aterpe batek egon beharko luke eta baldintza minimo batzuk izan ikasketarako.


Herri horietako hezkuntza baliabideak hobetzeko saiakera egin beharko genuke. Epe laburrera begira, hemengo laguntzak (donazioak, ONGak…)  baliagarriak dira baina epe luzera beste neurri mota batzuk hartu behar dira. Adibidez, herri horietako agintariek diruaren banaketa egokiago bat eginez eta kapitala armetara bideratu beharrean hezkuntzan gehiago inbertituz.


Gure esku epe laburreko erantzuna dago, bertara eskola materiala edo hezkuntzarako dirua bidaliz.

2014/01/27

Elgoibar ikas.: 3. lana

1/Zer hausnartarazten dizuete irudiko zenbakiek? Aukeratutako estatu gehienak pobreak dira. 

2/Zer pentsatzen duzue? Zer komentatu nahi duzue? Batzuk pobreak izatea eta beste batzuk dirudunak izatea gaizki dagoela, eta dirudunak laguntzak ematea ondo egongo zen.
 
3/ Zer dela eta Afrikako eskolak aukeratu dira gehien bat?Arazo gehien dituztelako 
 
4/Zer arazoak nabarmendu dira? Ez daukatela ezer
 
5/ Zerozer egin dezakegu guk egoera honen aurrean? Dirua donatu, kanpainak antolatu, dirua bildu... etab

Maria eta Jose: 3. lana



·         Zer hausnarazten dizuete irudiko zenbakiek? Zer pentsatzen duzue? Zer komentatu nahi duzue?
Ikastetxe gutxik hartu dute parte, gehiagok hartuko zutela uste genuen. Bestalde aukeratutako herrialdeak, herrialde pobreenak dira ,gurearekiko hezkuntza oso desberdina delako.  Errazago konparatzen dira, desberdintasun nabarmenagoak dituztelako.Ez dela bidezkoa batzuk asko edukitzea eta beste batzuk gutxi edo ia ezer.

·         Zer dela eta Afrikako eskolak aukeratu dira gehien bat?
Errazago delako konparaketa bi eskolen artean. Hainbesteko desberdintasunak daude, argazkiak ikustean atentzio argazki horietan jartzen dela. 

·         Zer arazoak nabarmendu dira?
Behartsuak direnez, ez dute behar beste materialik eskola saioak emateko.

·         Zerozer egin dezakegu guk egoera honen aurrean?
Zaila da, baina zerbait egin beharko genuke. Gure ikastetxean saiatzen gara zerbaitetan, adibidez Saharako janari bilketa egiten da. Ezer gutxi izaten da, baina zerbaitetik hasi behar da.
Zer egin dezakegu:
Behar ez ditugun materialak beraiei emango dizkiegu. Gutun batean bakoitzak nahi adina diru sartuko dugu eta beraiei bidali.



2014/01/21

Badator, badator... Eskolako Confint (4.lana)

Badator, badator...
  Badator, badator...   
    Badator, badator...  
        Badator, badator...
              Badator, badator...


Badator, badator...
  Badator, badator...   
    Badator, badator...  
        Badator, badator...
              Badator, badator...
Confint badator!!!
Datorren astean Eskolako Confint garatzeko gida zabalduko dugu.
Confint badator!!!


Aupa IRAESeroak,
Zer moduz? Gu ondo baino hobeto. Lyon-en egon gara 2015ko udaberrian, Bruselan, ospatuko den II Europako Confint prestatzen hasten.
Bertan, argazkietan agertzen den moduan, herrialde hauetako ordezkariak elkartu gara: Frantzia, Italia, Herbebehereak, Danimarka, Lituania, Turkia, Polonia, Errumania, Errusia, Katalunia eta Euskal Herria. Etortzeko asmoarekin, baina ezin agertu, Georgia, Armenia, Belgika, Txekia, Suedia, eta Malta.
Lehenengo argazkietan lan taldea agertzen da eta bileren egoitza. Gero, Lyoneko hainbat argazkietan ingurumen gaiak agertzen dira hala nola: kontsumoa, mugikortasuna, energia, ura, kultura, biodibertsitatea, hiri antolakuntza, aisia, estetika, merkataritza, nekazaritza...







Hauen inguruan, 4.lana bi galderetan:
  • Ikusten diren gauzen artean, zer ez zaizue gustatzen hiri honetan? 
     Zergatik?
  • Ikusten diren gauzen artean, zer gustatzen zaizue hurrengo Eskola Udal Foroan agintarien aurrean proposatzeko modukoa? 
     Zergatik?


Badator, badator...
  Badator, badator...   
    Badator, badator...  
        Badator, badator...
              Badator, badator...

2014/01/20

Badator, badator...

Lyon-etik etorrita eta ideia berriak poltsikoan. Laster horien berri izango duzue.

Badator, badator...
  Badator, badator...   
    Badator, badator... 
        Badator, badator...
              Badator, badator...

San Jose Floreaga: 3. lana


Zer hausnartarazten dizuete irudiko zenbakiek? Zer pentsatzen duzue? Zer komentatu nahi duzue?
-Ikastetxe gutxik hartu dute parte lan honetan. Gehien aukeratu diren herrialdeak gurekiko oso desberdinak dira. Batez ere pobreak direlako eta ez dutelako materialik.Ikastetxe barruko giroa ere erabat desberdina da.

Zer dela eta Afrikako eskolak aukeratu dira gehien bat?
-Desberdintasun ugari daudelako, bertako umeen irribarrea motibagarria delako nahiz eta egoera txarrean bizi.

Zer arazoak nabarmendu dira?
-Material falta,pobrezia,egoera txarra... Tokia ere ez da batere atsegina,herrialdea ere pobrea delako.

Zer egin dezakegu guk egoera honen aurrean?
Urtean zehar egiten diren kanpainetan parte hartu, duguna baloratu, konpartitu,  erabiltzen ez duguna edo soberan daukaguna haiei eman.

San Viator: 1.lana (Erresuma Batua)


Elorrio BHI: IRAES 21 Facebook-en

Orain Iraesekin aurrera egiteko Facebook bat egin dugu "Elorrioko iraes" izenekoa. Jarraitzaile asko edukitzen ari gara eta horregatik fans orria irekiko dugu denbora gutxi batean. Lanean ari ginela facebooka blokeatu ziguten eta orain zazpi egun itxaron behar ditugu berriro lanean aritzeko. 
Alikanten ere birziklatzen hasten ari dira urbanizazio askotan eta parke batzuk zabaldu dituzte. Egun batzuetan argazkiak ekarriko dizkigute eta blogera igoko ditugu.


Urren arte ELorrioko ikasleak

Maria eta Jose: ekimen bat







Kaixo,



Gu Maria eta Jose ikastetxeko Iraes 21 osatzen dugun taldea gara. Gabonen kontsumoa kontutan izanda, Gabon aurretik ekintza berezi bat egin genuen. Aurten Elikadura Jasangarria lantzen ari garenez , honekin lotu dugu eta nekazaritza ekologikoaren garrantzia landu genuen; Gabonetan erosketa egokiak egiteko helburuarekin.

Lehendabizi DBHko ikasle guztiak elkartu ginen Areto Nagusian, bertan Elikadurarekin lotutako PowerPoint dokumentu bat kusi genuen eta Zer lan egin behar genuen azaldu genuen.

Gero geletan taldeetan iragarkiak egin behar genituen, elikagai ekologikoen iragarkiak.Oso interesgarria izan zen eta oso ondo pasatu genuen.

Hona hemen argazki batzuk lana burutu ondoren.



 
 


Larramendi Ikastola: 2.lana


GABONAK ANDOAINEN

A) Nola ospatzen dira gabonak Andoainen?

Ikastolako azken egunean Mari Domingik bisita egiten die txikienei txistorra jatearekin batera. Abenduaren 24an ikasleak eta Ikastolako familiak, kalean gabon eskean ibiltzen dira egun osoan zehar. Arratsaldez berriz ikastolak, Olentzeroren etorrera antolatzen du. Ikastolako gelak Gabonetarako apainduta egoten dira eta herri mailan apaingarriak jarri ohi dira. Errotonda eta beste gune batzuk argiekin apaintzen dira. Euskal Herri gehienean bezala jan eta edateko ohitura dago eta baita familiarekin egoteko ere.

B) Nola ospatzen dira Australian Gabonak?


Australiaren Gabonak udan dira eta  maiz hondartzan ospatzen dituzte. Australiako jatorrizko pinuaren adarrak hartzen dituzte apaingarri gisa, batzuk picnic-a  egiten dute eta Santa Claus surf taula batean joaten da. Gehien jaten den janaria  budin keztatua da, indioilar eta txerriarekin batera. Urte berrirako pinua kendu egiten dute, guk baino lehenago hasi eta lehenago amaitzen dituzte gabonak.

C) Gabon jasangarrien alde egin dezakeguna.
•    Gabonetako pinua plastikozkoa izatea urtero berrerabiltzeko , eta zuhaitz bat urtero ez mozteko.
•    Berrerabili hondakinak apaingarriak egiteko.
•    Goroldio eta gorostirik ez jarri jaiotzean.
•    Argiak alferrik daudenean itzali edo gutxi iraupen txikiz izan piztuta.
•    Behar den janaria bakarrik erosi, aurrez pentsatuta eta zerrenda eginda. Soberan dena hurrengo egunean jan.
•    Pilarik gabeko jostailuak oparitu.
•    Bigarren eskuko edo erabiltzen ez diren jostailuak oparitu.
•    Zuhaitz ekologikoak jarri, adibidez, gabonetako argiak bizikletaren pedalei eraginda pizten direnak.
•    Ordutegi egokietan piztu argiak, gastu asko ez egoteko. Adibidez, oraindik egun argiz bada itxaron ondo ilundu arte, argiak gauez itzali ordu batetik aurrera….

D) Gure ikastolan buruturiko ekimenak.
•    Ikastola apaintzeko erabili diren apaingarri gehienak berrerabili egiten dira.
•    Olentzeroren panpinak ikastolan eginak dira eta urtero berberak ateratzen dira.
•    Ikasle ohiei, ahal den neurrian, gabonetako postalak posta elektronikoz bidaltzeko asmoa agertu da.
•    Ikastolan argirik ez dute jarri.

E) Egin ez dugun zerbait, baina herri mailan proposatu dezakeguna da, zuhaitz handi bat jartzea beste zenbait lekuetan egin den bezala, argiekin eta bizikletaren pedalei eragitearen ondorioz sortzea argiak pizteko korronte elektrikoa. Nahi duenak bizikletari eragingo dio eta argiak piztuko dira.


 

Beurko BHI: 2.lana

Kaixo lagunak,
Hemen gaude berriz ere Beurko B.H.I.-ko IRAES 21-eko ordezkariak, Andrea, Nuria, Aitor eta Ander.
Oraingo honetan, gabonak baino bi aste lehenago egindako kanpaina aurkezteko asmoarekin idazten dizuegu.
Gure institutuan kartoizko bi kutxa handi jarri genituen, bertan, ikasle zein iraskeleek erabilitako edota erosi berriko jostailuak, panpinak, margoak, estutxeak, etab. sartzeko.
Jostailu mordo batu ostean, hauek, Paraguaiko etorkinen elkarte bati eman genizkien.
Kontatu digutenez, jostailu batzuk hemengoak diren familia txiroenen artean banatu zituzten, umeek gabon zoriontsuak izan zitzaten. Gehienak, aldiz, Paraguaira bidali dituzte bertako ume behartsuenentzat.
Modu honetan, jakin dezakegu ume askok gabon zoriontsuak izan dituztela.
Guretzat antolatzeko oso ekintza erraza eta aberasgarria izan denez, animatu egiten zaituztegu hurrengo urtean antzekoren bat egitera.
Laster arte,
Ander, Aitor, Nuria eta Andrea.

2014/01/16

Europako Confint prestatzen

Frantizako Lyon-en gaude, 2015eko udaberrian Bruselan ospatuko den Europako Confint prestatzen beste 12 herrialderekin: Frantzia, Italia, Danimarka, Lituania, Rusia, Georgia, Armenia, Turkia, Rumania, Grezia, Polonia, Katalonia eta geuk. Oso bilera interesgarriak.
Astelehenean jasotako sarrera guztiak agertuko dira. Parkatu eragozpenak.
Goraintziak Lyon-etik. Ondo izan.

2014/01/10

Allende Salazar LHI (Gernika): 1.lana (Niger)



Aukeratu dugun herrialdea NIGER da. Interesantea delako aukeratu dugu. Gernikako egoera eta Nigerrekoa oso desberdina da.



Ikusten dugunez eskola oso desberdina da., Kalean egiten dituztelako lanak,  arbela harrizkoa delako eta ez dauzkatelako jesarleku egokirik. Beharbada ez dakite munduan beste eskola motarik dauden. Beraiek ez dakite zeintzuk gauzak dauzkagun. Ematen du baldintza hauekin oso txarto ari direla pasatzen. Guri gustatuko litzaiguke gure baldintza berdinetan egotea. Gure eskolan ekintza desberdinak egiten ditugu Gobernuz Kanpoko Erakundeekin  kolaboratzeko. Adibidez gabon hauetan Errege egunean kalez kale lagun batzuekin abestera joan gara. Iaz antolatu genuen azoka solidario bat liburuak saltzeko. 3. ziklokoak Agate deunaren egunean irteten gara ere bai. Badakigu ez  dela  laguntza handirik baina denok berdin egingo bagenu  arazo hau gutxituko genukeela uste dugu.