2014/12/04

Idazten dute Izarok, Aitorrek eta Alejandrok (Axular BHI)


Kaixo denoi:
Bagara Santurtziko Axular Institutoko Izaro, Aitor eta Alejandro

Izaro:
Bartzelonan igaro nuen denbora esperientzia oso positiboa izan zen. Estatuko leku askotako ikasleen artean elkarlanean egon ginen oso lan giro onean. Besteengandik ikasten eta besteei irakasten. errepikatzeko modukoa.
Jasangarritasun egin nuen lana, hau da, Bartzelonari buruzko grafitia, geuk ere egin genuen gure institutoan. Konturatu gara guk egiten ditugun ekintzak besteok ere egiten dituztela.


Aitor:
Hau idazten dut Bartzelonan pasatu nuen esperientzia plazaratzeko. Nire ikuspuntutik oso lagungarria izan zen besteen lana eta egiten ditzuzten ekimenak ezagutzea guk ideiak hartzeko eta hobetzeko. Gainera jende oso jatorrarekin egon ginen eta lagun asko egin nituen.
Nik biodebirtsiteari buruzko tailerra egin nuen eta landare inbadatzaileen trataera ikasi nuen. Gure Serantes mendian ere badaude landare inbaditzaileak eta saiatuko gara aurten ekintza hori egiten.


Alejandro:
Nire ustez oso lagungarria izan da beste zentruetan nola egiten duten lan ikustea, eta gure lanari buruzko haien iritziak jakitea. Elkarlana oso ondo egon da eta bertan egin genituen ekintzak interesgarriak izan ziren.
Bidaliko dizuegu Bartzelonako iturrien argazkia. Konturatu nintzen Bartzelona oso hiri jasangarria dela izan ere iturrien ura birziklatzen da. Gure hirian udaletzekoei ikusitakoa kontatuko diegu.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Zure komentarioa, iritzia, proposamena... hemen idatz dezakezu: