osteguna, abendua 18, 2014

FLOREAGA IKASTETXEKO IRAES 21eko ordezkariak

Kaixo guztioi,

Azkoitiko Floreaga Ikastetxeko Iraes 21eko ordezkariak gara. Taldean LH5etik DBH4ra bitarteko ikasleak gaude. Gure taldeko beteranoak, Leire, Maria eta Iñigo,  aurten Bartzelonan esperientzia polita bizi izan dutela azaldu digute eta nola egin duten lan beste probintzietako eta eskoletako ikasleekin. DBH4koak ez garenok esperientzia hori izateko aukera espero dugu hurrengo urteotan.
Gure ikastetxeak inguruko arazo handiena bezala zabortegiaren itxiera identifikatu du, eta honek ekarri duen zaborraren kudeaketa eredu berriaren beharra. Hemen, Azkoitian, sistema mistoa ezarri da.
Bestalde, aurten Eskola Agenda 21ean jorratzen ari garen gaia elikadura jasangarria da eta jadanik munduan dagoen desorekari buruz jabetu gara. Hori dela eta, eskolako Solidaritate Taldekoarekin batera janari bilketa bat egin dugu Beningo Porto Novo hiriko umeentzat. Aurreko astean bukatu genuen eta janari asko bildu dugu.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Zure komentarioa, iritzia, proposamena... hemen idatz dezakezu: