2014/12/20

Beurko BHI: Gabonak kanpaina

IRAESeko 3.Lanarekin lotuta, institutuan kanpaina berezi bat antolatu dugu Gabonetako garaian kontsumo ohiturak aztertzeko eta, ahal den neurrian, gero eta kontsumo jasangarriagoa ezartzeko.
Hurrengo mezuak zintzilikatuta daude institutuko alde guztietatik kartulinezko bolatxoetan:
 
1.-EZ DUZUNA ERABILTZEN NORBAITI EMAN  

2.-KONTSUMO ARDURATSUA ELKARTASUNAREN ADIERAZLEA DA

3.-EROSI BAKARRIK BEHAR DUZUNA

4.-BEURKO BHI KONTSUMO ARDURATSUAREN ALDE

5.-GABONETAN ERE ZENTZUZ KONTSUMITU

6.-EROSI BAINO LEHEN BIRRITAN PENTSATU

7.-KONTSUMO ARDURATSUAK NATURAREKIKO ERRESPETUA ERAKUSTEN DU

Guztientzako URTE BERRI ON



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Zure komentarioa, iritzia, proposamena... hemen idatz dezakezu: