Hona hemen II Estatuko Confintean gazteek egindako Manifestua:
|
Hemen pdf formatuan |
Gazteen
II. Konferentzia: Zain Dezagun Planeta
Behean izenpetzen dugunok, estatuko hainbat
eskolatako ikasleok, Bartzelonan elkartuko gara 2014ko azaroaren 12tik 15era
arte, "Zain Dezagun Planeta" izeneko Gazteen estatuko II.
Konferentziaren baitan.
Hainbat autonomia-erkidegotako eta gure
ikastetxeetako ordezkari gisa, jasangarritasunari eta ingurumenari buruzko
proiektu asko gauzatzen ari gara. Gure helburua da gizarteak kontzientzia
hartzea, ingurumenarekin kontuz ibili ezean, zer nolako arrisku eta
desabantaila sortu ahal diren; horrela, mundua aldatzeko ekarpen txiki bat egin
ahal izango dugu.
"Mundua
gogoan, jardun auzoan" leloa da gurea, gure ikastetxeetan, eskualde
eta tokiko jasangarritasunaren aldeko proiektuetan egiten baitugu lan. Gure
ustez, jasangarritasunaren aldeko hezkuntza ikasketen etapa osoan landu behar
da, hau da, haur hezkuntzako mailatik unibertsitatera heldu arte landu behar
da; horrela, ekologiaren eta jasangarritasunaren garrantziaren kontzientzia
hartu ahal izango da.
Jarraian, hainbat proposamen aurkezten
ditugu; horien bidez, planeta zaintzeak zer nolako garrantzia nabarmendu nahi
dugu.
Hurbilen
dugun inguruneari erreparatuta, eskolari, honako eskaera hauek aurkezten
ditugu:
·
Txiki-txikitatik hezkuntza jasangarria sustatzea,
etorkizuneko belaunaldiek jakin dezaten gure planeta zaintzen, eta horretarako
aukera izan dezaten.
·
Azpiegiturak hobetu nahi dituzten ikastetxeei
diru-laguntzak ematea, ingurumenaren aldetik jasangarriagoak izan daitezen.
·
Ikastetxeek jasangarritasunarekin lotutako ekimen
gehiago jartzea martxan, eta “Zain Dezagun Planeta” proiektua bezalako topaketa
gehiago egiten jarraitzea.
Herritarron
ikuspuntutik, honako hau ere eskatzen dugu:
·
Etxebizitzetan, eraikin publikoetan eta enpresetan
energia berriztagarriak bultzatzea, hori burutzeko laguntza ekonomikoak emanda.
·
Erakundeek ingurumenaz kontzientziatzeko beharrezko
informazio guztia jartzea herritarren esku.
·
Garraio publikoaren erabilera sustatzea, eskuragarria
eta erabilgarria izan dadin herritar guztientzat.
·
Gune publikoei etekin handiagoa ateratzea, gune edo
puntu berde bihurtuta, herritarrek beren hiria jasangarriago egiten parte hartu
ahal izateko.
Bukatzeko, bete nahi ditugun helburuetako bat
da ikastetxe guztiek parte hartzea; horrela, gehiago izango gara planeta
zaintzearen aldeko borrokan.
Gure agintariei biziki eskatzen diegu gai
horiei guztiei emateko erantzuna, eta espero dugu beraien politikak
diseinatzean eta ezartzean kontuan hartzea. Era berean, eskatzen diegu
erabakiak hartzen diren guneetan proiektu honen berri emateko, eta beti egon
daitezela gure ahotsa entzuteko prest, gazteon ahotsa, alegia.
Ez
bagara gu, nortzuk? Ez bada orain, noiz?
Bartzelonan,
2014ko azaroaren 15ean