2014/06/02

Axular Lizeoa Eskola Udal Foroan

image
Maiatzaren 21ean IRAES taldeko bost ikaslek, Iñigo Fermín, Enrique Estefanía, Alaitz Uria, Julen Jauregi eta Laura Fernández, beste 29 ikastetxetako ikasleekin batera, ikasturtean landutako KONTSUMO JASANGARRIA gaiari loturiko eskaerak plazaratu dizkiegu Donostiako udaletxean Juan Carlos Eizagirre alkate jaunari eta ingurumen eta hondartzen  zinegotziei.
Ekintza horrekin Eskola Agenda 21ean landutakoa praktikan jarri eta etorkizunerako Kontsumo jasangarria izateko urratsa eman dugu.
Hurrengo ikasturtearen hasieran udaletxeko arduradunek gure eskaerei eman dieten erantzuna jasoko dugu.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Zure komentarioa, iritzia, proposamena... hemen idatz dezakezu: