2014/06/02

6.lana: Egibide-Jesus Obrero



Gure mapa ,Vitoria-Gasteizko hainbat ingurumen arazo jasotzen ditu ,gure ikasleek jasotako informazioari dagokionez.

Bi arazo nagusi aurkitu dute gure ikasleek :

   1.- Jesus Obrero ondoko errepideetan dagoen gehiegizko kotxe kopuru.
   2.- Gure hirian dagoen ingurumenaren aldeko kontzientziazio falta.

Ingurumen arazoen kausak eta ondorioak:

   1.-Gure errepideetan kotxe mordo bat dabiltza ,eta honen kausa nagusia ,bizikleta hartzeko  jendearen kontzientziazio baxua litzateke,baita txikitatik askotan erakusten dizkiguten bizitza indibiduala eta kutsakorraren bizimodua ere.
Arazo hauen ondorio nagusia ,automobilek askatzen duten kutsadura da ,hau da ,bertan dauden landare ,animali ,pertsona eta atmosferako ingurumenari kaltetzen dizkieten kutsadura.Guzti honekin, larritasun ezberdineko gaixotasunak agerrarazi daitezke ,baita inguruko bio aniztasuna kaltetzea ere.
Leku konkretu honetako berariazko ingurune arazoa litzateke ,hemen bi errepide oso erabiliak daudelako ,hiriko zentroan ,beraz , egunero ehunka kotxe bertatik igaroko dira arazoa larrituz.

2.-Gaur egun ingurumen aldeko kontzientzia baxuaren kausa nagusia ,txikitatik ingurumen aldeko hezkuntza egokia ez dugula jasotzen izan liteke.Dena den ,nahiz eta eskolan ikasi , etxean egoera guztiz kontrakoa ikusten eta ikasten badugu ,kontrako efektua lortuko da , eta honek ekartzen du jendearen nekea eta azkenean gauzak ez egiteko joera.
Honen ondorioak ,larriak dira ,gure ingurumenarekiko kontzientzia galtzea ,ingurumenari egin diezaiokegun gauza on guztiak alde batera ustea , eta honek ingurumen arazo guztiak larritzea ekarriko luke : birziklapena , kutsadura , bizitzarekiko errespetua ,…


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Zure komentarioa, iritzia, proposamena... hemen idatz dezakezu: