2014/06/06

6. lana: Aita Larramendi Ikastola

Udalerria: ANDOAIN
Eskualdea: BURUNTZALDEA

INGURUMEN ARAZOA: Espezie inbaditzaileak.


    Inguruan eragin handirik eduki ez badu ere, gure ekosistemetan kalte larriak sortzen ari dira kanpotik iritsitako espezie inbaditzaileak. Andoaingo adibiderik garbienak, azken urteetan hain ezagun egin diren Asiako liztorrak, eta Reynoutria japonica, Buddleja davidii eta Cortaderia selloana landare motak dira. Liztorrak ezabatzeko saiakerak egiten ari diren arren, landareek hor diraute, eta oso proiektu gutxi gauzatzen dira hauek ezabatzeko.


INGURUMEN ARAZOA:  Harrobia.

    Eztabaida handia sortu duen gaia da honako hau. Urteak dira Buruntza mendiko harrobi horretatik harria ateratzen dabiltzala, baina oraindik ere, jende askok nahi du harrobiaren itxiera. Mendia zulatzeaz gain, inguruko ekosistemari kalte nabarmena egiten dio, bizidunei bizitzeko eremua kenduaz. Horrek bertako landaredia desagerraraztea dakar eta bizidun horrekiko lotura duten beste hainbat bizidunekiko kalteak eragitea, harria lortzeko soilik. Ingurugiro arloko arazo larriak sortzen ditu, nagusiki, paisaiaren suntsipenarekin lotutakoak
 Harrobia gure herrian kokatzen denez, arazo berariazkoa dela esan dezakegu

INGURUMEN ARAZOA: Abiadura handiko trena (AHT)
Gure herritik pasatzen da eta kalte ekologikoak ekarriko dituela diote: kutsadura, istripuak, kolapsoak...Horrez gain, proiektu honek nekazari lur asko desegingo ditu, hiri-landa zatiketa areagotuz, itzelezko lur-mugitzeak eta betelanak eragingo dituzte: mendi-kentzeak, lubetak, euste-hormak, zubiak eta zabortegiak.
     Hori dela eta, proiektu hau egiteko beharrezkoak izango diren harrobi berriek, bai eta leherkariek, substantzia kimikoek eta metal  astunek ere, 12.500 landare eta animaliarengan eragingo dute. Katalogatu gabeko beste 25.000 espezietan ere (gehiengoa ornogabeak) izango dute eraginik.

INGURUMEN ARAZOA: Zaborra.

    Azken hilabeteetan polemika ugari sortu duen gaia da. Konposta guneak sortu dira, eta “Zero zabor” zein “atez-atekoa” bezalako proiektuak gauzatzen ari dira. Andoaingo egoera, honakoa da: konpostatzeko hainbat gune ezarri dira, hala nola, Etxeberrietan. Zentro publikoetan ere, birziklapenaren aldeko apustua egin dute, eta horretarako kolore ezberdinetako kontenedoreak ezarri dira. Gaur egun, %30 baina pixka bat gehiago birziklatzen bada ere, hemendik urte batzuetara, tasa hori %70-80ra igotzea dute helburu. Ez da eskualdeko arazo berariazkoa, Euskal Herri osokoa baizik.

INGURUMEN ARAZOA: Langabezia.
   
    Azken urteetan, langabezia arazo larria izan da bai Europa mailan, bai herrialde mailan, eta bai herri mailan. Andoainen ere, bere eragina eduki du, eta azken hilabeteetan gutxitu bada ere, gaur egun, 1113 langabe daude Andoainen; hau da, herritarren %7,55. Azken datuek diotenez:

•    Andoain:1.113 langabetu
•    Buruntzaldeko eskualdea: 5.104 langabetu
•    Gipuzkoa: 49.134 langabetu


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Zure komentarioa, iritzia, proposamena... hemen idatz dezakezu: