astelehena, martxoa 10, 2014

V. Euskal Confint: boluntarioak behar ditugu

AUPA CONFITEROAK!!!
Dagoeneko hasi dira Eskolako Confint-ak hainbat ikastetxetan. Eta V. Euskal Confint planifikatzen ari gara.
Aurtengo edizioan, gazteen protagonismoa areagotu nahi dugu eta horretarako ikasle boluntarioak eskatzen ditugu. 

DEIALDIA
Zortzi boluntario behar dugu  funtzio hauek betetzeko:
·       V. Euskal Confint emanaldiaren ildoa eramateko.
·       Aurkezpena eta amaiera aurkezteko.
·       Tailer bat dinamizatzeko (kartelak, abestia, antzerkia, gutun bat idaztea...).

Zortzi gazte horiekin ni jarriko naiz kontaktuan, nik emango dizkiet beraien lana garatzeko ideiak eta nire laguntza osoa izango dute betebeharra egiteko.
 
baldintzaK
1.       Ikastetxeko boluntario bakar bat aurkeztu daiteke.
2.      Aurkezten denak ordezko bat ere aurkeztu behar da eta prozesuaren jakinaren gainean egon behar da, azken momentuan, boluntarioaren baja izatekotan beste pertsona bat prest izateko.
3.      Blog-eko posta elektronikoa heltzen diren lehenengo zortziak aukeratuak izango dira. Hau bete ostean, beste sarrera bat jarriko dugu epea bukatu dela adieraziz.

datuak
Interesa daukazuenok datu hauek bidali behar dizkidazue blogeko posta elektronikora:
  •  Ikastetxea
  • Izen-Abizenak
  • Ikas-maila
  • Posta elektronikoa
  • Eta ordezkariaren datu berdinak.
Agertzen diren boluntarioekin kontaktuan jarriko naiz lana prestatzen hasteko.
Ondo izan

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Zure komentarioa, iritzia, proposamena... hemen idatz dezakezu: