2014/03/21

San Jose Floreaga: Eskolako Confint



ESKOLA CONFINT-FLOREAGA
Martxoko lehen egunetan hasi ginen Confint prestatzen, bi galdera genituen buruan: ZER NOLA EGIN?  eta NOIZ?


Datak zehaztu genituen LHko aurkezpena martxoaren 14an, ostirala On Bosko antzokian, arratsaldeko 16:30etan. DBHkoak gela barruan landuko zuten taldeka martxoaren 17tik 21era.


Zer egin? Galdera hau zailagoa zan, ikastetxean ekintza ugari egin ditugu urtean zehar eta ez genuen betiko moduan lantzea. Horretarako Gloster bat prestatu genuen http://www.floreaga.com/berdea/?p=2140)

  eta pare bat abesti aukeratu genituen “natura zaintzeko” helburua zutenak.
Zer nolako ekintzak egin ditugu confitean? Gazteen eskutitza landu ondoren, natura zaintzeko konpromisoa sinatu dugu, natura zein ederra den ikusteko aukeratu dugu bideo zoragarri bat,




eta oraingo honetan NATURAREN EDERTASUNA ospatu nahi izan dugu…. Dantzatuz, txirula joz eta abestuz. Orain bideo bat prestatuko dugu guzti honekin.
Guztira  488 ikaslek parte hartu dute Eskolako Confint prestatzen. Izango duzue aurreratzean gure berri.



Aioooo
FLOREAGAKO IRAES 21 TALDEA.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Zure komentarioa, iritzia, proposamena... hemen idatz dezakezu: