2014/03/13

Elgoibar Ikastola: Jangelako semaforoa

JANGELAKO SEMAFOROA

Urtero bezala, joan zen urtean, sonometro batekin, ikastolako leku desberdinetako zarata neurtu genuen, kurtso hasieran eta bukaeran. Sonometroak oso soinu altuak detektatu zituen, eta zerbait egin behar zela pentsatu genuen.

Bileretan, gaia aztertu genuen, baita gelaz-gela ere. Baina, txikieri hobeto azaltzeko, DBH-ko ikasleak antzerki eta jolasak egin genizkien semaforoak nola funtzionatzen duen ikusi eta ikasteko.

Gure bileretako batean, jangelan semaforo bat jartzea erabaki genuen, izan ere, jangelako zarata oso altua izaten da. 

Beraz, dena pentsatuta zegoela, kurtso honetan semaforo “barregarri” bat jarri dugu umeak errazago isiltzeko eta umeak gehiago erakartzeko. Hau dena prestatu ondoren, arduradun bat aukeratu genuen, Imanol Arantzamendi. 

Semaforo honen helburua, jangelako zarata jaistea da, eta honen bitartez baita ikastola osokoa ere.

Behin taula beteta, arduradunak bileretara eramaten du, eta bileretan jangelako zarataren eboluzioa aztertzen eta neurtzen dugu, eta joan zen urteko datuekin konparatu.

Otsaileko datuak nahiko altuak izan dira, eta gure asmoa, hori jaistea da kurtso bukaerarako. 80 dB eta 70dB-rekin egin dugu proba, eta noski, zarata gehien 70 dB-rekin erregistratu da.

downloadfile-3.bin

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Zure komentarioa, iritzia, proposamena... hemen idatz dezakezu: