2014/01/29

Elorrio BHI: hainbat lan eder!




Pasaden astean gure eskolako pasiloetan zehar 3. munduaren eta bertakoek bizi dituzten egoeren inguruko argazkiak ipini dizkigute. Hauetan haurren bizimodu traketsa herrialde azpigaratuetan ikus daiteke gehien bat.
Baina bakoitzak argazki hauek ikusita ikuspuntu ezberdinak izan ditzake, eta horregatik, Elorrio BHI-ko zenbait irakaslek honekin lotutako jardueraren bat egitea pentsatu zuten. Argazkian ikus daitekeen bezala, klaseka joan ginen argazki hauek ikustera, eta ondoren, bakoitzak argazki bat aukeratu ostean, honen deskribapena edota argazkiarekin lotutako istorio bat idatzi behar genuen.
Denetatik izan dugu; deskribapenak, istorioak, argudio-testuak, balorazioak...
Oraindik ere jarraitzen dute argazki hauek korridoreetan, norbaitek ikusteko zain. Ideia polita iruditu zaigu, eta horregatik, Iraes 21 Ikasleak blogera igotzea erabaki dugu.

Aurretik bidalitako beste lan batzuetan Elorrioko eta beste herri batzuetako ikasleak nola Saharara joan ziren azaldu izan dugu. Orain handik etorri eta ondoren argazkiak eta informazioa daude eskuragai Elorrio BHI-ko web orrialdean. Hemen doa esteka: http://www.elorrio.hezkuntza.net/web/guest

Pasaden ikasturtean Agenda 21ekin eta Natur Zientziak arloarekin lotuta, liztor asiatikoen inguruko lan bat garatu genuen. Lan hau Stimula proiektu europearrean aurkeztu genuen. Konkurtso honetan Alemania, Errumania, Euskal Herri, Ipar Irlanda eta Espainiako hainbat eskolak parte hartu zuten, baina azkenean, Elorrio BHIko ikasle talde batek irabazi zuen, Ipar Irlandako beste batekin batera. Irabazi ondoren hilabete batzuetara, Euskadi Irratiko batzuk etrorri ziren talde honi elkarrizketa bat egitera. Azaro bukaeran elkarrizketa hori Faktoria irratsaioan agertu zen. Honekin batera argazki batzuk eta  Stimula proiektuaren esteka bidaliko ditugu.
http://stimula-project.eu/students-works/ http://stimula-project.eu/students-works/



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Zure komentarioa, iritzia, proposamena... hemen idatz dezakezu: